Onintza Enbeita
Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1979ko maiatzaren 19a) bertsolaria, kazetaria, feminista eta politikaria da. Amaiur eta Euskal Herria Bildu koalizio abertzaleen ordezkaritzat, diputatu izan zen Espainiako Gorteetan 2012tik 2016ra. 2018ko Bizkaiko Bertsolari txapelduna izanik, txapel hori lortu duen lehen emakumezkoa.
Onintza Enbeita | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2016ko urtarrilaren 12a - 2016ko maiatzaren 3a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak
2012ko ekainaren 19a - 2015eko urriaren 27a ← Iñaki Antiguedad Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Onintza Enbeita Maguregi | ||||
Jaiotza | Muxika, 1979ko maiatzaren 19a (45 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Familia | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Irakaslea(k) | Jon Lopategi | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, bertsolaria, politikaria eta poeta | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
aldatuOnintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.[2]
Ikasketak eta lana
aldatuEuskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi eta gero, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Unibertsitatea) eta Agroekologia (UPV/EHU) graduondokoak ikasi zituen.[3] Hainbat hedabideekin aritu izan da kolaborazioak egiten: Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian, Busturialdeako Hitzan, AIZU! aldizkarian,[4] Bizkaiko Hitzan, Matraka eta Frida aldizkarietan, Bizkaia irratian, Euskadi Irratian Euskal Telebistako Mihiluzen, Wazemanken, Gure Doinuaken besteak beste.[5][6]
Labayru Ikastegian euskara klaseak ematen ibili izan da.[7]
Bertsolaria
aldatuBertsolaritzarekin lotura estua duen familian hazi zen eta bera ere bertsotan oso gazte hasi zen, 9 urte zituela hasi zen bertso eskolan eta 16 urterekin plazetan kantatzen.[8][9] Garriko bertso-eskolako kidea izan zen.[7] 2006an iritsi zen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta geroztik final guztietarako sailkatu izan da. 2005 eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu zuen.[10]
2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen (843,5 puntu). Irabazten lehen emakumea izan zen.[11][12][13]
Politikaria
aldatuBere ibilbide politikoa Muxikan hasi zen, ANV alderdiarekin hango zinegotzia izan baitzen 2007 eta 2011 urteen artean. 2012 eta 2015 urteetan, Amaiur koalizioko diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan.[7] 2014an Marokoko agintariek Mendebaldeko Saharatik kanporatu zuten Aaiuna iritsi zenean.[14]
2015ean EH Bildurekin aurkeztu zen Bizkaitik Kongresurako zerrendaburu gisa.[15] Bertan, abortuari buruzko legearen erreformari buruz ari zela, coño (euskaraz: «alu») esaten bigarren pertsona eta lehenengo emakumea izan zen. Zehazki, esaldi honetan: «Señorías, en mi coño y en mi moño mando yo» («Jaun-andreok, neure aluan eta neure mototsean neuk agintzen dut»). Horrek sareetan eta hedabideetan oihartzun handia piztu zuen.[16][17][18][19]
Bestelako proiektuak
aldatu2018an musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa den Humanity at Music-en parte hartu zuen.[20][21]
Uxue Alberdiren 2019ko Kontrako eztarritik saiakera lanean emakume bertsolari gisa izandako bizipenak agertu zituen.[22][23][24]
2019an Donostiako Zinemaldiaren inguruan 48 ordu Zinemaldian egin eta gero, saio propioa lortu du formatuak ETB1en. Gai zehatz baten inguruan 48 ordu pasatzean datza Enbeitak gidaturiko programak.[25][26]
Txapelketak
aldatu- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- 1992: finalista (14 urtetik beherakoen mailan)
- 1993: finalista (14 urtetik beherakoen mailan)
- 1994: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 1995: finalista (15-16 urte artekoen mailan)
- 1996: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 1997: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 2006ko Busturialdeko Bertsolari Txapelketa: txapelduna
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
Erreferentziak
aldatu- ↑ .
- ↑ «Enbeita Maguregi, Onintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita — Booktegi» booktegi.eus (kontsulta data: 2018-12-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Aizu!» www.aizu.eus (kontsulta data: 2021-01-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Onintza Enbeita: “ Hizkuntzari esker komunikatzen gara, eta komunitate baten mundu ikuskera, komunitate horren hizkuntzak definitzen du ondoen” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita, belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila» El Diario Vasco 2018-11-21 (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ a b c «Onintza Enbeita Maguregi (EH Bildu-Kongresua)» Busturialdeko Hitza 2015-12-08 (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Gaztea. (2024-12-13). ONINTZA ENBEITA, OLDARKERIAREN GAZI-GOZOA | Benetan Zabiz? 05x11. (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ «Enbeitatarren historia laburbildu digu Onintza Enbeitak» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Onintza Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Berria.eus. «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» Berria (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» naiz: 2018-12-15 (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita txapeldun» Argia (kontsulta data: 2018-12-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-04-16). «Las autoridades marroquíes expulsan a Onintza Enbeita del Sahara Occidental» naiz: (kontsulta data: 2018-12-30).
- ↑ «Euskal Herria Bildu - Hautagaiak» ehbildu.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita» Gaztezulo (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-02-11). «Onintza Enbeita, en el Congreso: "Señorías, en mi coño y en mi moño mando yo"» naiz: (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita: “Aste Nagusia munduko marabilla ez material handienetariko bat da”» Deia (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Amaiur Koalizioa. Onintza Enbeita: "¡En mi coño y en mi moño, mando yo!". (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Kooperatibismoaren musika» Berria (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita» Humanity at Music (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Susa literatura - Kontrako eztarritik» www.susa-literatura.eus (kontsulta data: 2019-04-13).
- ↑ Berria.eus. «Kontrako eztarritik» Berria (kontsulta data: 2019-04-13).
- ↑ «"Beti egon gara bertso munduaz gauza onak esaten, lotsatu gara txarrak kontatzeaz"» Argia (kontsulta data: 2019-04-13).
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. ««'Gure doinuak' bezala, saio hau niretzat opari bat izaten ahaleginduko naiz»» Berria (kontsulta data: 2019-09-29).
- ↑ «'48 ordu Zinemaldian' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-09-29).
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Onintza Enbeita |