2018ko Ordiziako Klasika

2018ko Ordiziako Klasika Cycling (road) pictogram.svg
Lasterketaren xehetasunak
Ibilbidea95. Ordiziako Klasika
Lehiaketak2018 UCI Europe Tour
1.1
Data2018.eko uztailak 25
Distantzia165,7 km
HerrialdeaESP Espainia
Jardunaldiko abiapuntuaOrdizia
Jardunaldiko helmugaOrdizia
Taldeak13
Abiatutako txirrindulariak90
Iritsitako txirrindulariak58
Batez besteko abiadura43,874 km/h
Azken sailkapena
IrabazleaAUS Robert Power (Mitchelton-Scott)
BigarrenaGBR Simon Yates (Mitchelton-Scott)
HirugarrenaLAT Krists Neilands (Israel Cycling Academy)
◀ 20172019 ▶
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

XCV. Ordiziako Klasika- Ordiziako Udala Sari Nagusia 2018ko uztailaren 25ean egin zuten. Hasiera eta bukaera Ordizian, Abaltzisketa eta Altzo zeharkatu zituen, 165,7 km ibilbidean. 1.1 maila zuen.

LasterketaAldatu

13 taldek eta 90 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 58k bukatu zutenak. Garailea Robert Power australiarra izan zen.

Robert Power eta Simon Yates taldekideek erakustaldia batera ospatzeko astia izan zuten Ordiziako kaleetan. Yatesek 2016an irabazi zuen klasikoa, eta 2018koan 23 urteko taldekideari oparitu zion garaipena.[1]

Abaltzisketara eginiko bosgarren eta azken igoeran egin zuten aurrera biek, eta Larraitzen behera, inor ez zen gai izan zuloa ixteko. Powerrek egin zuen lehen erritmo aldaketa, eta bakarrik alde egin zuen. Yatesek, taldetxoan indarrik sobera ez zegoela ikusita, erasoa jo, eta taldekidearenganaino heltzea lortu zuen. Hirugarren Krists Neilands (Israel Cycling) izan zen, eta laugarren, Fernando Barceló (Euskadi Murias). Jon Irisarri izan zen lehen euskal txirrindularia; 11. helmugaratu zen. Gainera, leaburuarrak esprint berezien saria ere lortu zuen.[1]

Parte-hartzaileakAldatu

Munduko taldeak (2)
  1.   Movistar Team
  2.   Mitchelton-Scott
Kontinenteko talde profesionala (4)
  1.   Euskadi Basque Country-Murias
  2.   Delko-Marseille Provence-KTM
  3.   Caja Rural-Seguros RGA
  4.   Burgos BH
Kontinenteko taldeak (7)
  1.   Team Ukyo
  2.   Dare Gaviota
  3.   Inteja Dominican Cycling Team
  4.   Interpro Stradalli
  5.   Massi-Kuwait Team
  6.   Polartec-Kometa
  7.   Fundación Euskadi

Sailkapen orokorraAldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Robert Power   AustraliaMitchelton-Scott3 h 46 min 36 s
2. Simon Yates   Erresuma BatuaMitchelton-Scott+ 0 s
3. Krists Neilands   LetoniaIsrael Cycling Academy+ 37 s
4. Fernando Barceló   EspainiaEuskadi-Murias+ 37 s
5. Antonio Pedrero   EspainiaMovistar+ 37 s
6. Juan Antonio López-Cózar   EspainiaTeam Euskadi+ 41 s
7. Diego Rubio   EspainiaBurgos-BH+ 2 min 37 s
8. Nikolay Mihaylov   BulgariaDelko-Marseille Provence-KTM+ 2 min 37 s
9. Rubén Plaza   EspainiaIsrael Cycling Academy+ 2 min 37 s
10. Awet Ghebremedhn   SuediaIsrael Cycling Academy+ 2 min 37 s
Source: ProCyclingStats


ErreferentziakAldatu

  1. a b Odriozola, Iñaki. (2018-07-26). «Powerrek irabazi du Ordiziako Klasikoa, Yatesen onespenarekin» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekakAldatu