Ireki menu nagusia

Reynaldo Benito Bignone

Reynaldo Benito Bignone (Morón, Buenos Airesko probintzia, 1928ko urtarrilaren 21a - 2018ko martxoaren 7a) argentinar militar eta politikaria izan zen. 1982-1983 bitartean Argentinako diktaduraren de facto-ko presidentea izan zen. 2011n bizi guztiko kartzela zigorrera kondenatu zuten gizateriaren kontrako krimenak zirela eta[1].

Reynaldo Benito Bignone
Reynaldo Bignone-2.jpg
41. Argentinako presidentea

1982ko uztailaren 1a - 1983ko abenduaren 10a
Alfredo Oscar Saint Jean Itzuli - Raúl Alfonsín
Bizitza
Jaiotza Morón Itzuli1928ko urtarrilaren 21a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Airesko probintzia2018ko martxoaren 7a (90 urte)
Heriotza modua : Septizemia
Hezkuntza
Heziketa Colegio Militar de la Nación Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Buenos Aires
Zerbitzu militarra
Adar militarra Argentine Army Itzuli
Gradua dibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkak Dirty War Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Alderdi politikoa Politikari independente
Firma Bignone.jpg

BizitzaAldatu

Hainbat kargu izan zituen Videlaren diktaduraren garaian (1976-1983). Nazioaren Eskola Militarreko zuzendaria izan zen, eta Posadas de Haedo ospitaleko isileko tortura zentroa gidatu zuen. Campo de Mayo izeneko atxiloketa zentro klandestinoko komandantea ere izan zen, alegia diktadurako desagertu gehien jaso zuen gunekoa[1].

1982an, Malvinetako Gerraren porrotaren ondoren, Argentinako presidente izendatu zuten, Leopoldo Galtieriren ordez. Diktadura garaian militarrek egindako gehiegikeriak ezkutatzeko asmoa zuen dekretu bat sinatu zuen, baita militarrak amnistiatzeko legea ere.

Diktadura ondorengo hauteskundeetara deitzeaz eta presidente zibilari (Raúl Alfonsíni) boterea itzultzeaz arduratu zen, 1983an. Handik gutxira, atxilotu eta sei hilabetez preso eduki zuten, diktadura garaiko gerra zikinean parte hartu zuelakoan.

2011n bizi osoko kartzela zigorra ezarri zioten, gizateriaren kontrako krimenak egitea leporatuta[1]. 2013an bizi guztirako beste zigor bat ezarri zioten, Campo de Mayo zentroan egindako torturen, hilketen eta desagerpenen errudun nagusietako bat izateagatik[2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Bizi guztiko zigorra jarri diote Bignone Argentinako diktadoreari Berria egunkaria, 2011-04-16 berria.eus . Noiz kontsultatua: 2015-08-12.
  2. Bizi osorako zigorra ezarri diote Bignone diktadoreari Berria egunkaria, 2013-03-13 berria.eus . Noiz kontsultatua: 2015-08-12.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reynaldo Benito Bignone