Alejandro Valverde
Alejandro Valverde Belmonte (Las Lumbreras de Monteagudo, Murtzia, Espainia, 1980ko apirilaren 25a) txirrindulari profesional ohia da. Beste hainbat garaipen nabarmenen artean, irabaziak ditu 2006 eta 2008ko UCI ProTourra, 2009ko Espainiako Itzulia eta 2018ko Munduko Txapelketa.
Abiadura handia du eta eskalatzaile ona da, batez ere mendate labur eta leherkariei aurre egin behar zaienean. Hala, gaur egungo nazioarteko txirrindularirik osoenetako bat da. Gainera, 2005etik aurrera asko hobetu du erlojupekoan. Horren ondorioz, 2006ko Frantziako Tourraren sarrera etapan 5. amaitu zuen (beste bi etapatan besterik ez zuen parte hartu, hirugarren etapan erortzearen ondorioz itzulia utzi behar izan baitzuen); 2008ko Dauphiné Libéréko erlojupekoa irabazi zuen; eta 2008ko Espainiako Itzuliko erlojupekoan hirugarren postua lortu zuen, bigarrenarekin berdinduta.
2010eko maiatzaren 31n bi urtez zigortu zuten, Puerto Operazioan zerikusia zuelako. Zigorra 2010eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2012ko urtarrilaren 1ean amaitu zuen.
Bizitza
aldatuProfesionaletan 2002an debutatu zuen, Vicente Beldak zuzendutako Kelme-Costa Blanca taldean. Aurretik Banestoren amateur mailako taldean korritu zuen, non 2001ean Espainiako Txirrindularitza Kopan garaipena lortu zuen.
2003
aldatuAmaitu zuen lehen Itzuli Handia 2003ko Espainiako Itzulia izan zen, non nabarmen gainditu zuen hasiera batean taldeko lider zihoan Óscar Sevilla. Hirugarren amaitu zuen eta 2 etapa irabazi zituen, sailkapen konbinatuko maillot urdina ere lortuz. Urte horretan bertan parte hartu zuen lehen aldiz Munduko Txirrindularitza Txapelketan, Kanadako Hamilton hirian ospatu zena, eta zilarrezko domina lortu zuen. Lasterketa buruan, beste batzuen artean, Igor Astarloak, Paolo Bettinik eta Peter Van Petegemek osatutako ihesaldi bat osatu zen. Astarloak azken igoeratxoan eraso zuen, inor ez zen bere bila atera eta bakarrik joan zen garaipenaren bila. Atzetik, Valverdek bizkaitarraren iheskideekin bat egitea lortu zuen. Ondoren, esprint oso estu batean garaitu zituen; eta, hala, bere lehen munduko txapelketan bigarren postua lortu zuen.
2004
aldatu2004an zilarrezko domina lortu zuen Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan, helmugara bere taldekide Francisco Manceborekin batera helduz. Urte horretako abuztuan Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, arrakastarik gabe. Óscar Freire eta Igor Astarloarekin batera espainiar selekzioko liderretako bat zen, domina lortzeko faboritoetako bat. Hilabete beranduago 2004ko Espainiako Itzulian parte hartu zuen, sailkapen nagusian laugarren amaituz.
2005
aldatuUrte haren hasieran Illes Balears-Caisse d'Epargne taldearekin fitxatu zuen. Talde hartan, beste batzuen artean, Frantziako Tourraren irabazle Pedro Delgadok, Miguel Indurainek eta Óscar Pereirok korritu zuten.
2005eko Frantziako Tourrari begira —Valverderen lehen parte hartzea Itzuli Handi hartan— asko espero zen murtziarragandik, eta ez zuen huts egin. Mendiko lehen etapan, Alpeetan, zehazkiago Courchevelen, mendatearen tontorrean zegoen eski estaziora igo zen. 20 kilometro baino gehiagoko luzera zuen igoeran, Discovery Channel taldeak lehen maldetatik bizkortu zuen erritmoa, eta taldeko azken txirrindulari laguntzailea zen Yaroslav Popovitx izan zen Lance Armstrong aurrera eramatearen arduraduna. Sei aldiz Tourra irabazi zuenak bakarrik joatea nahi zuen, baina Paco Mancebok, Michael Rasmussenek, Ivan Bassok eta Valverdek jarraitu zuten. Bassok ez zuen erritmoa jasan eta laster geratu zen atzean. Jada azken kilometroan, Rasmussenek eraso egin zuen, Valverde beragana joan zen Armstrong ondoan zuela, eta, harrapatu bezain pronto, Armstrongek eraso gogor bat jo zuen. Bazirudien estatubatuarra bakarrik joango zela, baina ahal izan zuen tokitik Valverdek indarra atera zuen eta Armstrongen gurpilean jarri zen, eta, azken 200 metroetan, Las Lumbrerasko txirrindulariak erraz gainditu zuen estatubatuarra esprintean, etapa irabaziz. Helmuga lerroa igarotzean, egoera sinesgaitza iruditzen zitzaion Armstrongek Valverde zoriondu zuen eskua emanez. Murtziarrak gazterik onenaren maillot zuria lortu zuen. Bi egun geroago, taldekako erlojupean jasandako kolpea berriz min ematen hasi zitzaion; eta, Tourra utzi behar izan zuen arren, Munduko Txirrindularitza Txapelketa arte lehiatu gabe eman behar izan zuen.
2005eko Munduko Txirrindularitza Txapelketa, Madrilen ospatu zena, ez zen batere egokia espainiako selekzioarentzat, zirkuitu erabat laua baitzen eta selekzioak Freireren baja baitzuen, baina Valverdek, lasterketaren azken unean, agertu, esprintatu, eta bigarren amaitu zuen. Irabazlea Tom Boonen belgikarra izan zen.
2006
aldatu2006an etaparen batzuk irabazi zituen itzuli txiki batzuetan, baita bi klasiko ere: Liège-Bastogne-Liège (klasiko hau irabazten zuen lehen espainiarra bihurtuz) eta Flèche Wallone, Ardenatako bikotea lortuz, hala, 2006ko UCI ProTourreko lider bihurtuz. Ondoren, 2006ko Espainiako Itzulian etapa bat irabazi zuen, non Alexandre Vinokouroven atzetik bigarren sailkatu zen. Egun batzuk beranduago, 2006ko Munduko Txirrindularitza Txapelketan, Salzburgon ospatu zena, brontzezko domina lortu zuen hirugarren sailkatu ondoren, Paolo Bettini eta Erik Zabelen atzetik esprint txiki batean, helmugara laugarren postuan iritsiko zen Samuel Sánchezek jaurti ondoren. Valverdek, denboraldia, UCI ProTourraren banakako sailkapena irabaziz amaitu zuen.
2007
aldatu2007 oso ondo hasi zen murtziarrarentzat, Valentziako Erkidegoko Itzulia eta Murtziako Itzulia irabaziz, baita Alcobendasko Klasikan etapa 1 lortuz ere. Alabaina, bere arerioek geroz eta gehiago zaintzen zuten; horren ondorioz, bigarren eta hirugarren postuekin konformatu behar izan zuem. Denboraldiaren lehen zati honetan T-Mobile Team taldearen Valverdeganako ustezko interesaren zurrumurrua zabaldu zen. Ondoren, Espainiako txapelketan berriz ere zilarrezko domina lortu zuen, Cuencako helmugara bigarren iritsi ondoren, Joaquim Rodríguezen atzetik.
2007ko Frantziako Tourrean seigarren amaituz eta hain proba gogor bateko hiru asteak eta Tourreko mendate luze eta etzanak jasateko hauspo apur bat falta zaiola frogatuz, hirugarren amaitu zuen urte bereko Donostiako klasikoa, eta bigarren amaitu zuen 2007ko Burgosko Itzulia. Mendateetako Klasikoan ere bigarren amaitu zuen, urte horretan Espainiako Vueltan parte hartu ez zuen bitartean.
Palmaresa
aldatu2003
- Mallorcako Challenge
- 3. Espainiako Vueltan, Sailkapen konbinatua eta 2 etapa
- 5. Euskal Herriko Itzulian eta etapa bat
- Udaberriko Klasika
- Joaquim Agostinho Garaikurreko 2 etapa
- Ordiziako Klasika
- Aragoiko Itzuliko etapa bat
- 2. Munduko txapelketan
2004
- Mallorcako Challengeko 2 proba: (Trofeo Manacor eta Trofeo Cala Millor)
- Valentziako Erkidegoko Itzulia eta 2 etapa
- Murtziako Itzulia
- 6. Euskal Herriko Itzulian eta etapa bat
- Udaberriko Klasikoa
- Gaztela eta Leongo Itzuliko 3 etapa
- Burgosko Itzulia eta 3 etapa
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 4. Espainiako Vueltan
- Espainiako Vueltako etapa bat
2005
- Mallorcako Challenge eta 2 proba (Trofeo Manacor eta Trofeo Soller)
- 2. Paris-Nizan eta etapa bat
- Euskal Herriko Itzuliko 2 etapa
- Frantziako Tourreko etapa bat
- 2. Munduko txapelketan
2006
- Murtziako Itzuliko etapa bat
- Euskal Herriko Itzuliko etapa bat
- La Flèche Wallonne
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Amstel Curaçao Race
- 2. Espainaiko Vueltan eta etapa bat
- 2. Euskal Herriko Itzulian
- 3. Romandiako Tourrean eta etapa bat
- 3. Munduko txapelketan
- UCI ProTour
2007
- Valentziako Erkidegoko Itzulia
- Murtziako Itzulia eta etapa bat
- Alcobendasko Klasikako etapa bat
- Burgosko Itzuliko etapa bat
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 2. Clásica a los Puertos de Guadarraman
- 5. Frantziako Tourrean
- 5. Euskal Herriko Itzulian
2008
- Murtziako Itzulia eta etapa bat
- Paris-Camembert
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Dauphine Libere eta 2 etapa
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 8. Frantziako Tourrean eta 2 etapa
- Donostia Klasikoa
- Espainiako Vueltako etapa bat
- UCI ProTour
2009
- Gaztela eta Leongo Itzuliko 2 etapa
- Udaberriko Klasikoa
- Kataluniako Volta eta etapa bat
- Dauphine Libere
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- Burgosko Itzulia
- Espainiako Vuelta eta Sailkapen konbinatua
- 2. UCI World Rankingean
2010
- Emaitzak deuseztatuak 2010eko urtarrilaren 1etik, 2011ko abenduaren 31ra
Mediterraneoko Tourra2. Euskal Herriko Itzulian eta 2 etapaRomandiako Tourra eta etapa bat2. Paris-Nizan2. Miguel Indurain Sari Nagusian3. Lieja-Bastogne-Liejan
2012
- Down Under Tourreko etapa bat
- Andaluziako Itzulia eta etapa bat
- Paris-Nizako etapa bat
- Frantziako Tourreko etapa bat
- 2. Espainiako Vueltan, Puntukako sailkapena , Sailkapen konbinatua eta 2 etapa
- 2. Down Under Tourrean
- 2. Udaberriko Klasikan
- 3. Munduko txapelketan
- 3. Paris-Nizan
2013
- Mallorcako Challengeko Sari 1 (Trofeo Serra de Tramuntana, Deià-Lluc)
- Andaluziako Itzulia eta 2 etapa
- 2. Amstel Gold Racen
- 2. Donostia Klasikoan
- 2. Lombardiako Giroan
- 3. Espainiako Vueltan eta Puntukako sailkapena
- 3. Munduko txapelketan
- 3. Lieja-Bastogne-Liejan
- 3. Murtziako Itzulian
- 3. UCI WorldTourrean
2014
- Andaluziako Itzulia eta 3 etapa
- Murtziako Itzulia
- Roma Maxima
- Miguel Indurain Sari Nagusia
- La Flèche Wallonne
- Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- Donostia Klasikoa
- 3. Espainiako Vueltan eta etapa bat
- 3. Munduko txapelketa
- 5. Euskal Herriko Itzulian
- UCI WorldTour
2015
- Mallorcako Challengeko Sari bat (Trofeo Serra de Tramuntana)
- 2. Kataluniako Voltan eta 3 etapa
- La Flèche Wallonne
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 2. Amstel Gold Racen
- 3. Omango Tourrean
- 3. Frantziako Tourrean
- 3. Donostia Klasikoan
- Espainiako Vueltako Puntukako sailkapena eta etapa bat
- UCI WorldTour
2016
- Andaluziako Itzulia eta etapa bat
- Gaztela eta Leongo Itzulia eta 2 etapa
- La Flèche Wallonne
- 2. Murtziako Itzulian
- 3. Italiako Giroan eta etapa bat
- 3. Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
- 3. Donostia Klasikoan
2017
- Murtziako Itzulia
- Andaluziako Itzulia eta etapa bat
- Kataluniako Volta eta 3 etapa
- Euskal Herriko Itzulia eta etapa bat
- La Flèche Wallonne
- Lieja-Bastogne-Lieja
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
2018
- Valentziako Erkidegoko Itzulia eta 2 etapa
- Abu Dhabiko Tourra eta etapa bat
- Kataluniako Volta eta 2 etapa
- Miguel Indurain Sari Nagusia
- Route d'Occitanie eta etapa bat
- Espainiako Vueltako Puntukako sailkapena eta 2 etapa
- Munduko txapelketa
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 2. Murtziako Itzulian
- 2. La Flèche Wallonnen
- 2. Udaberriko Klasikan
- 3. Milan-Turinen
- UCI World Ranking
2019
- Route d'Occitanie eta etapa bat
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 2. UAE Tourrean eta etapa bat
- 2. Espainiako Vueltan eta etapa bat
- 2. Valentziako Erkidegoko Itzulian
- 2. Murtziako Itzulian
- 2. Milan-Turinen
- 2. Lombardiako Giroan
- Espainiako Txirrindularitza Kopa
2020
- Espainiako Txirrindularitza Kopa
- 2. Trofeo Serra de Tramuntanan
- 8. Munduko txapelketan
- 10. Espainiako Vueltan
2021
- Miguel Indurain Sari Nagusia
- Dauphine Libereko etapa bat
- 2. Siziliako Giroan eta etapa bat
- 3. La Flèche Wallonnen
- 4. Kataluniako Voltan
- 4. Lieja-Bastogne-Liejan
2022
- Trofeo Pollença-Port d'Andratx
- O Gran Camiño eta etapa bat
- 2. Strade Bianchen
- 2. La Flèche Wallonnen
- 2. Agostoni Kopan
- 3. Tre Valli Varesinen
- 6. Lombardiako Giroan
- 7. Lieja-Bastogne-Liejan
Sailkapen orokorra lasterketa nagusietan
aldatuItzuli Handiak
aldatuItzuli Handia | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 3. | — | — | — | — | — | 11. |
Frantziako Tourra | — | — | — | UT | UT | 5. | 8. | — | — | — | 20. | 8. | 4. | 3. | 6. | UT | 14. | 9. | 12. | 24. | — |
Espainiako Vuelta | UT | 3. | 4. | — | 2. | — | 5. | 1. | — | — | 2. | 3. | 3. | 7. | 12. | — | 5. | 2. | 10. | UT | 13. |
Beste Itzuliak
aldatuItzulia | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Down Under Tour | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 2. | — | — | — | — | — | — | — | — | X | ||
Paris-Niza | — | — | — | 2. | — | — | — | — | — | 3. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | ||
Tirreno-Adriatiko | — | 119. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 18. | — | — | — | — | — | |
Kataluniako Volta | 34. | — | 33. | 80. | — | — | — | 1. | — | — | UT | UT | — | 2. | — | 1. | 1. | 10. | X | 4. | |
Euskal Herriko Itzulia | 47. | 5. | 6. | 28. | 2. | 5. | — | — | — | — | — | 5. | — | — | 1. | — | — | X | 7. | ||
Romandiako Tourra | 24. | — | — | — | 3. | — | — | 4. | — | — | 9. | — | — | — | — | — | — | X | — | ||
Dauphine Libere | — | — | — | — | 7. | UT | 1. | 1. | — | — | — | 7. | — | 9. | — | 9. | — | — | 12. | 14. | |
Suitzako Itzulia | — | — | — | UT | — | — | — | — | — | — | 9. | — | — | — | — | — | — | — | X | — |
Klasikoak, Txapelketak ete Olinpiar Jokoak
aldatuLasterketa | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Strade Bianche | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 13. | 3. | 3. | 10. | — | 4. | — | — | 47. | 2. | |
Milan-San Remo | 130. | 54. | — | 33. | 24. | — | — | — | — | — | — | — | — | 20. | 15. | — | — | 7. | — | — | — | |
Flandrian Zehar | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 36. | — | — | — | 11. | 31. | X | — | — | |
E3 Harelbeke | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 63. | — | — | — | — | — | X | — | — | |
Flandriako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 8. | — | — | — | |
Amstel Gold Race | UT | — | — | 13. | 23. | 6. | 3. | 21. | — | — | 22. | 2. | 4. | 2. | — | 19. | 5. | 65. | X | 5. | — | |
La Flèche Wallonne | — | — | — | 39. | 1. | 2. | 21. | 7. | — | 46. | 7. | 1. | 1. | 1. | 1. | 2. | 11. | — | 3. | 2. | ||
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | — | 33. | 1. | 2. | 1. | 19. | — | UT | 3. | 2. | 1. | 16. | 1. | 13. | UT | — | 4. | 7. | ||
Donostia Klasikoa | 157. | — | 61. | — | 8. | 2. | 1. | 16. | — | — | 26. | 2. | 1. | 3. | 3. | — | — | 10. | X | — | UT | |
Lombardiako Giroa | — | 39. | — | 12. | UT | — | — | — | — | — | — | 2. | 2. | 4. | 6. | — | 11. | 2. | — | 5. | ||
Olinpiar Jokoak | X | 47. | X | 13. | X | 18. | X | 30. | X | 42. | X | |||||||||||
Munduko txapelketa | — | 2. | 6. | 2. | 3. | 57. | 37. | 9. | — | — | 3. | 3. | 3. | 5. | — | — | 1. | UT | 8. | — | ||
Espainiako txapelketa | — | — | 2. | — | — | 2. | 1. | 3. | — | — | — | 6. | 2. | 1. | 4. | 2. | 2. | 1. | — | — | ||
Espainiako erlojupeko txa. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 4. | 1. | — | 3. | — | 4. | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Alejandro Valverde - ProCyclingStats
- Alejandro Valverderen webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)