Olga Cazalis

Erreketista profesionala

Olga Cazalis Santiago  (Markina-Xemein, Bizkaia, 1925 - Tenerife, Kanariar uharteak 2018ko urtarrilaren 29a) erraketista profesionala izan zen.[1] 7 urtez jokatu zuen Olga izenaz Tenerife eta Sevillako frontoietan.[2]

Olga Cazalis
Bizitza
Jaiotza Markina-Xemein, 1925
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Tenerife2018ko urtarrilaren 29a (92/93 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Olga
Erraketistak

BiografiaAldatu

 
Erraketistak, 1938

Erraketista ibilbideaAldatu

Eibarreko Astelena frontoian bizpahiru urtez ikasten jardun ostean, erraketista profesionala izan zen.[3] Zazpi urtez 40ko hamarkadan. Sevillan eta Tenerifen jokatu zuen, eta frontoian jokatzeaz gain, emagin izateko ikasketak egin zituen, frontoiko soldatari esker. Tenerifen igaro zituen azken urtean, baina sarri etortzen zen Markina bere jaioterrira eta Plentziara. Cazalis III puntistaren alaba zen Olga.[4]

AitzindariakAldatu

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.

OmenaldiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.
  2. «Olga Cazalis Santiago Olga | Raketistak» datubasea.raketistak.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.
  3. (Gaztelaniaz) Uribarri, Ricardo. «Las ‘señoritas pelotaris’» ctxt.es | Contexto y Acción . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.
  4. «Olga Cazalis raketista markinarra hil da - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-01-30 . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.
  5. (Gaztelaniaz) «La Esperanza rinde un sentido homenaje a las raquetistas» Mundo Deportivo 2013-08-20 . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.
  6. (Gaztelaniaz) «El frontón Jai Alai de Gernika acoge hoy un partido homenaje a las raquetistas» El Correo 2013-10-18 . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.
  7. «'Emakumeak eta Euskal Pilota' erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan» KULTUR SHAREA 2019-07-24 . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.

Kanpo estekakAldatu