Irlandako errugbi selekzioa

Irlandako errugbi selekzioa Irlandaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. Kirol hau, bai Irlandako Errepublikan, bai Ipar Irlandan oso jarraitua da, nahiz eta jarraipen hori zenbait eremu geografikotara mugaturik egon. Urtero Sei Nazioen Txapelketan parte hartzen du, eta 9 aldiz aritu da Munduko Errugbi Kopan. Britaniar uharteetako herrialde guztietako errugbilariak hartzen dituen British and Irish Lions taldearen partaidea ere da. 12 irlandar World Rugby Hall of Fameko kide dira.

Irlandako errugbi selekzioa
Irish rugby union textlogo.svg
IzengoitiaHirustaren hamabostekoa
ElkarteaIrish Rugby Football Union
EstadioaAviva Stadium, Dublin
HautatzaileaIngalaterra Andy Farrell
KapitainaJonathan Sexton
Partida gehienBrian O'Driscoll (133)
Puntu gehienRonan O'Gara (1.083)
Entsegu gehienBrian O'Driscoll (46)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Ingalaterra Ingalaterra 7-0 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
Kennington, Ingalaterra, 1875ko otsailak 15
Garaipenik handiena
Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak 3-83 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
Manchester, AEB, 2000ko ekainak 10
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 59-6 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
Hamilton, Zeelanda Berria, 1992ko ekainak 12
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak9 (aurrenekoa 1987. urtean)
Posturik onenaFinal laurdenak (1987, 1991, 1995, 2003, 2011, 2015, 2019)
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak128
Posturik onena22 garaipen
(3 Slam Nagusi)

Irlandak historikoki bere bizilagun britaniarrek baino arrakasta eskasagoa izan dute errugbian, Sei Nazioen Torneoko titulu eta Slam Nagusi gutxiago dituzte. Halere, Irlandako Errugbi Batasuna zeharo aintzat hartua da profesionalismorako bilakaeran beste erdi mailako selekzioek baino emaitza onagoak eta arrakasta handiagoa izatez, bereziki sei milioi biztanle inguruko uharte bat izateko eta beste kirol herrikoiagoen lehia bizia jasaten duelarik: futbol gaelikoa eta hurling-a. Gainera hiru Koroi Hirukoitz irabazi zituztela ere nabarmendu behar da (Sei Nazioen barruan, Britainiar Uharteetako selekzio onenarentzat dagoen sari ez-ofizial bat da) 2004 eta 2007 urteen bitartean.

Bigarren erdia den Brian O'Driscoll da gaur egungo kapitaina eta selekzioak duen garai guztietako entsegu errekordun nagusia, eta ohikoa da munduko errugbi jokalari onena bezala izendatuta ikustea. Beste zenbait nazioarteko irlandar jokalari bikainak Gordon D'Arcy, Marcus Horan, Paul O'Connell dira, Irlandako selekzioaren gehien jokatu duten jokalariak Ronan O'Gara, David Wallace edo Shane Horgan dira besteak-beste. Lehenaldi ez oso urrunean, Keith Wood, bere 2003ko erretiroa arte gaur egungo kapitainaren aurrekoa zena, IRB erakundeak 2001ko jokalari onena izendatzen aurreneko jokalaria izan zen.

Irlandaren IRB-aren Munduko Ranking-eko emaitza onena 2006ko hirugarren postua izan da. 2007ko Mundiala utzi beharrean suertatu zitzaien, 2008. urtea gaizki hasi ziren Sei Nazioetan laugarren geldituz; aldiz, 2009. urtea bikain hasi zuten, berriz ere indarberritu direlarik, hau dena Eddie O'Sullivan-ek bere entrenatzaile karguari uko egin ostean. 2009an eta 61 urte luzeren ondoren, irlandarrek Sei Nazioen Torneoa berriz ere irabaztea lortu zuten, gainera Slam Nagusia lortuz eta joko maila itzela erakutsiz. Mundu mailan 2019ko sailkapenaren arabera bosgarrena da.

HistoriaAldatu

 
Irlandako taldeak Galeskoaren aurka jokatutako partidaren irudia, 1920

Irlandar errugbi selekzio batek jokatutako lehenengo partida, oraindik Britainiar Inperioaren zati zelarik, Ingalaterraren aurka izan zen 1875ko otsailaren 15a, 7 eta 0 galduz. Bere aurreneko garaipena Eskoziaren aurka izan zen Belfast-en 1881. Irlandak 1894ean bere lehen Koroi Hirukoitza lortzean errugbiaren ospe eta jarraitzaile kopuruak goruntz egin zuen irlandarren artean. 1905. urtean All Blacks ezizenez ezagutzen zen Zeelanda Berriaren taldeak Irlanda bisitatu zuen. Gaur egun europar errugbiaren erregeak den Frantziaren aurkako lehen irlandar garaipena 1909an ailegatu zen, 19 eta 8ko emaitzaz. Irlandar errugbiaren urrezko garaia Bigarren Mundu Gerraren ondoren eta 1948. urtetik aurrera iritsi zen, bere lehen Slam Nagusiarekin (bigarrena 2009. urtean lortu berri du), bai eta Koroi Hirukoitza eta beste Bost Nazioetako Txapelketa bat lortuz. Titulu hau 1951. urtean lortu zuten berriz ere.

1954an, 2007. urterarte Ipar Irlandan jokatu zuten azken partida ospatu zen. Eskoziaren aurka lehiatu behar zuten irlandarrek, baina mugatik hegoaldera jaiotako jokalariek "God Save the Queen" ereserkian jotzean zutik jartzeari uko egingo ziotela iragarri zioten Irish Rugby Union erakundeari, horren ordez, "The Salute" (Agurra) ereserki laburragoa jotzea erabaki zen, Irlandako Errugbi Selekzioan Ipar Irlandan jokatuko zuen azken partida izan zen hura. 70. hamarkadan Irlandako taldea oso patxal eta ahul agertu zen, soilik lau garaipen jarraian lortu zituzten Australiaren aurka (Britaniar Uharteetako edo "Home Nations" talde batek Hego Hemisferioko talde bati irabazten zion lehen aldia, 1967. urtean; Hegoafrikako "Springboks"-ei ere irabaztea lortu zuten).

 
1875ko otsailaren 15an Ingalaterraren aurka jokatu zuen Irlandako taldearen argazkia

1974an eta 23 urtez irabaztea lortu ezinik, azkenean Sei Nazioen Torneoa berriz ere irabaztea lortu zuten. Australia eta Zeelanda Berrian ospatutako 1987ko lehen Munduko Errugbi Kopan final laurdenetara iristea lortu zuten, azkenean Sidney-en bertokoen aurka galduz. Lau urte beranduago, Ingalaterran, Eskoziak Irlanda garaitu zuen taldekako fasean, emaitza honek irlandar taldea final laurdenetara bidali zuen, han nahiz eta Australiaren aurka garaipenetik oso hurbil ibili, azkenean galdu egin zuten. Beharbada hau izan zen ordurarte nazioartean arrakasta lortzeko eduki zuten aukerarik onena. 1995an, Hegoafrikan Galesko taldea garaitu zuten, ondoren irlandarren final laurdeneko hirugarren sahiakera eman zen, han Jonah Lomuren Zeelanda Berriak Irlanda kaleratu zuen.

Profesionalismoa kirol honetara ailegatzean, Irish Rugby Union erakundea "Celtic League" (Zeltiar Liga) sortzea erabaki zuen, kirolaren garapena indartu nahian eta urte haietako irlandar talde ahula indarberritzeko xedez, 1999an bere historian lehendabiziko aldiz Munduko Errugbi Kopara ezin sailkatuz gelditu baitzen. 2002. urtetik aurrera Irlandako eskualde eta lurraldeetako talde boteretsuak eta ingeles eta frantzes errugbi ligetan jokatzen zuten irlandar jokalarien itzulerak Irlandaren berpizte azkarra ekarriko zuen. Hau honela zelarik, Irlandako selekzioa 2007ko Frantziako Munduko Kopa irabazteko faboritoenen taldean zelarik egundoko porrota jasan zuen. 2009an irlandar selekzioak Sei Nazioen Torneoa berriz ere irabaztea lortu zuen, bide batez Slam Nagusia bereganatuz.

IkurrakAldatu

BanderaAldatu

Irlandako Errepublikaren hirukoloredun bandera ofiziala, Irlandako Errepublikako (Éire) selekzioak jokatzen duenean bakarrik erabili ohi da. Aldiz, Irlandako Uharteko lau lurralde edo probintzia historiak ordezkatzen dituen Lau probintzien bandera (Connacht, Leinster, Munster, Irlandako Errepublikaren zati; eta Ulster, Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren zati) hairean alboz jartzen dute Dublinen eta Éire-tik kanpora jokatzen denean erabili ohi da.

EreserkiaAldatu

 
Irlandako jokalariak

Ereserkiak direla eta, 1995. urterarte bi ereserki egon ohi ziren subironatasun ezberdinak zituzten lurralde bakoitzeko bana, "God Save the Queen" (Jainkoak Erregina Gorde Dezala), britainiar ereserkia, Belfasten partiden aurretik jotzen zen, eta irlandar ereserkia, "Amhrán na bhFiann" (Gudariaren Abestia) Dublinen. 1995tik aurrera arazo hau saihestu nahian Irish Rugby Union erakundeak Éiretik kanpora erabili ziteken ereserki baten moldaketarako deia luzatu zuen, azkenean "Ireland's Call" (Irlandaren Deia) abesti sortu berria aukeratu zuten, etxean jokatzen zutenean ere ereserki nazionala bezala erabili zutelarik. "Ireland's Call" beste kiroletan ere erabili zen, cricket-ean bezala, uharteko bi lurraldeek (Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda) batera jokatzen zutelarik.

Hirustaren XV-aAldatu

Hirusta (Shamrock) eta Harpa Irlandako Gobernuak nazioarteko mailan erregistratuta ditu Irlandako ikur bezala. Hiru ostodun Hirusta Zuria da, batzuetan trifolium repens ere deitzen zaio. Hirusta kirol talde ugarien ikurra da, bai eta Irlandako jatorria duten hainbat gobernu erakundeena ere: IRFU (Irish Rugby Football Union), Shamrock Rovers (futbol taldea), Aer Lingus, eta University College of Dublin (Irlandako Unibertsitate garrantzitsuenetako bat) edo Notre Dame-ko Unibertsitatea, nortasun ikur bezala erabili izan delarik. Oxford English Dictionary arabera, hiru ostodun hirustak kristautasunaren Hirutasun edo Trinitate Santua irudikatzen omen du eta San Patriziok kontzeptu erlijioso hau eliza katolikoa ezagutzen ez zuten irlandarrei irudikatzeko erabili omen zuen. Hau dela eta, hiru ostodun hirusta irlandar jai nazionalarekin erlazionatu ohi da: San Patrizioren Jaia.

UniformeaAldatu

Irlandarrak orlegi eta zuriz jokatzen dute, bihotz aldean IRFU-ren Hirusta (Shamrock) dutelarik. Gaur egun Irlandako errugbi selekzioaren kamiseta Zelanda Berriko Canterbury-k ekoizten du eta kamisetan daramaten babesle ofiziala O2 da.

     
 
 
 
1995-2000
     
 
 
 
2000
     
 
 
 
2003-2004
     
 
 
 
2011-2014
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2017
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2019
(Sei Nazioak)
     
 
 
 
2019
(Munduko Tx)
     
 
 
 
2021

EmaitzakAldatu

Munduko Errugbi TxapelketaAldatu

Urtea Antolatzailea Postua
1987   Zeelanda Berria
  Australia
Final 1/4ak
1991   Europako 5 herrialde Final 1/4ak
1995   Hegoafrika Final 1/4ak
1999   Gales Final Laurdenetako bigarren aukera
2003   Australia Final 1/4ak
2007   Frantzia Ligaxka
2011   Zeelanda Berria Final 1/4ak
2015   Ingalaterra Final 1/4ak
2019   Japonia Final 1/4ak

Sei NazioakAldatu

       Sei Nazioen Txapelketa       

Sailkapen Orokorra:

Selekzioa Jokatutako txapelketak Irabazitako txapelketak Slam nagusiak Garaipen partekatuak Koroa hirukoitza Zurezko koilara
  Ingalaterra 127 29 13 10 26 25
  Gales 129 28 12 12 22 21
  Eskozia 129 15 3 8 10 33
  Irlanda 129 15 4 9 13 36
  Frantzia 94 18 10 8 - 18
  Italia 24 0 0 0 - 18
Azken eguneratzea: 2023ko martxoaren 18an
  • Txapelduna (15): 1894, 1896, 1899, 1935, 1948, 1949, 1951, 1974, 1982, 1985, 2009, 2014, 2015, 2018, 2023
  • Garaipen elkarbanatua (9): 1888, 1906, 1912, 1926, 1927, 1932, 1939, 1973, 1983
  • Slam nagusia (4): 1948, 2009, 2018, 2023
  • Koroa hirukoitza (12): 1894, 1899, 1948, 1949, 1982, 1985, 2004, 2006, 2007, 2009, 2022, 2023
    • Ingalaterra 24 - Gales 20 - Irlanda 12 - Eskozia 10
  • Millennium garaikurra (16): 1993, 1994, 2001, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2011, 2015, 2017, 2018, 2021, 2022, 2023
    • Ingalaterra 20 - Irlanda 16
  • Centenary Quaich (20): 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
    • Irlanda 20 - Eskozia 14

Kanpo estekakAldatu