Isabel Bakedano

artista

Isabel Bakedano Elvira (Mendabia, 1929Madril, 2018ko ekainaren 6a) nafar margolaria izan zen, XX. mendearen bigarren erdiko Euskal Herriko artistarik pertsonalenetakoa.[1]

Isabel Bakedano

Bizitza
JaiotzaMendabia, 1929
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2018ko ekainaren 6a (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista
Enplegatzailea(k)Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
MugimenduaIruñeko Eskola

Musicbrainz: 26d79cc6-9252-4c9e-9b20-7b6bdb1b8936 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Txikia izanik bere familiarekin bizi zen Zaragozan. Lau urterekin marrazteko zaletasuna hasi zuen. 1938.an, Espainiar Gerra Zibila bitartean, bere aita Daniel hil zen pneumonia zela eta. Zaragozako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi ostean, bere familiarekin Madrilera bizitzera joan zen non San Fernando Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen [2].

Bere lehendabiziko erakusketa 24 urterekin egin zuen [3]. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako ikasketak 1957. urtean bukatu zituen. Jarraian oposizioen bitartez Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolako marrazketa eta modelatuko irakasle plaza berenganatu zuen, non 1988ra arte aritu zen, erretretatu zen urtean. Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan egonda, José María Ascuntze eta Gerardo Sacristán irakasleekin Iruñeko Eskola sustatu zuen [4], modernotasun haize berriak sustatuz Juan José Aquerreta (Vianako Printzea Sariaren irabazlea izan zena 2003. urtean) Xabier Morrás, Elena Goñi, Mariano Royo Jiménez, Amaya Aranguren edo Pedro Salaberri bezalako zeinbait nafar artista-belaunaldien artean, zeinen obratan ikusi daiteke Isabelen eraginak [5].

Isabelen izena 70eko hamarkadaren hasieran idatzitako Arte Plastikoen Adierazpenaren ziriborroaren sinatzaileen artean aurki daiteke. Adierazpenean Estatuaren politika artistikoarekin bat ez zetorrela adierazteko idatzi zen [5].

Lanak aldatu

Haren margolanek lehendabiziko unetik izen ona eta aitortza izan zuten beste garaikideen artean. Bere 50eko hamarkadako lanak modu adierazkorrean azaltzen dute bere arteko dohain naturala. Obra hauetan ikusi daiteke marrazketa garbia eta segurua zen harrena eta kolore liluragarriekin. Bere lehendabiziko pauso hauetan nabari da bere estiloa bilatzeari ekin ziola azkar eta bizitasunez [6].

1960ko eta 1980ko hamarkaden artean, irakaslea zen arren, adi egon zen garaiko joera artistikoei eta errealismoaren eta abstrakzioaren eraginpeko obrak egin zituen [7] [8]. Bere lana garaiko joera artistikoekin lotuta garatu zen, hala nola errealismo soziala, figurazio berria, etxe munduko eta publizitateko irudi pop-ekin [9]. Hirurogeiko hamarkadako Madrilgo arte-panoraman eragina izan zuen bere obra, batez ere 1963.an Madrilgo Atril galerian aurkezturiko obra errealisten erakusketarekin [3].

Bere estiloari dagokionez klasikoa zen, Italiako Errenazimenduko marrazki klasizistan oinarritua. Hala egin zuen bere obra erlijiosoetan, baino gaurkotasunerako beste gai batzuetara igarotzean kolore gama klasikotik atera zen. Estilo hau berrituriko figurazioa da, 1968. urteko Telebista obran ikus daiteke estilo figuratiboa, formen eta kolorearen azterketa abstrakziora iristen dira bigarren planoan [5]. Bere obretan figurazio errealista landu arren, ez zuen pop artea eta kritika soziala alde batera utzi [6]. Hala ere, urteak pasata bere estiloa hiri-errealismora gehiago hurbiltzen zen [5]. Bere estiloa beraz, urte gutxietan igaro zen eduki sozialeko figurazio errealistatik ekonomia formal handiko ikonografietarantz, honek pop artearekiko alderdi batzuetan antza zuen [6].

Artearen Historian zale amorratua izanik, haren lan ederrenetako askok non finito eta pentimento izaera dute [6]. Berak erabilitako teknikei dagokienez, teknika lehorrak erabiltzen zituen, serigrafia, olioa eta akrilikoa bezalako grabatu-teknikak [5]. Bere arte jakintzen medio hainbat asmakuntza tekniko sortu zituen obrak irudikapen hutsetik harantzago eramateko.  Horrekin bat, 60eko hamarkadako garaian, kolorearekin eratzen ziren argazki biografikoak erabiltzen hasi zen obrak eraikitzerako. Hauek asko lagundu zuten bere errealismorako bidean. Hala ere, bere obren datatzea ez da lan erreza askatasunez erabiltzen zituelako gai, teknikak edo koadroen tamainak [6].

Isabelek egindako sorkuntza garrantzitsuenak hiriko gaiekin lotura dute, kasu batzuetan nahiz eta beti ez den, irudi hauetan aurki daitezke giza irudiak bakardade giroaren barnean, [3] irudi hauek Edward Hopper artista estatubatuarren pinturak gogorarazten dute [10] . Irudi hauetan ikuspegi lirikoa eta mistikoa dute, non argien eta enkoadraketa zehatzen medio gizakiaren bakardadea adieraziz, errealitatea eta fantasia nahasten duen eszenaratzea ageri da. Honekin ikus daiteke artista sinestesia duela, bere obraren bitartez hizkuntz propio bat sortzen du non dena kodifikatzen zuen. Hiriekin loturiko gai hauek 1970 eta 1990 hamarkaden artean jorratu zituen batez ere, eta epe honetan egindako obraren zati gehiena dira [3].

Lanetan gaien artean natura hila ere landu zuen eta ohiko gaia zen bere obran berarentzat hauek “atsedena” hartzeko balio zuten eta. 1970eko hamarkadan zehar landutako beste gai bat mundu intimo batekin estuago lotuta dagoena, etxeko erretratuak ziren. Honetan familiaren, lagun hurbilen eta pinturaren lanbidearen omenezko obrak egin zituen. Obra hauetan islatzen da urruntze tekniko bikoitzaren aplikazioa bizkarreko irudien medio [9].

Horrekin batera margolanak datatzeari baita sinadura gabe uzteari ekin zion, eta koadroak erabat amaitu gabe uzten hasi zuen denborarekin, zirriborro itxurarekin. Artista eskultorea dena eta bere laguna izan zena Angel Bados hurrengo ekarpena egin zuen Isabelen obrari buruz [11]:

« Haren ibilbideko sasoi guztietan topa daiteke irudikapenaren ezabatze bat. Urteek aurrera egin ahala, orbanez eta arrastoz betetzen hasten dira bere lanak, hain zuzen ere hori delako berak behar duena, irudikapenaz harago dagoena, ezezagun dena, izenik ez duena, azken muturra eta, beraz, sakratu dena, margotu ahal izateko »

70eko hamarkadan zehar bere obrek nolabaiteko osotasun errealista lortu zuten, bere ongizate pertsonalarekin loturiko garaian. Honen adibidea da Atzeraka dagoen bikotea obra, argazkietako zuri-beltzetik hurbil dagoena eta kolorez ongi eratua. Obra honen kontrapuntua Mahia (1979) koadroa da, natura hila dena, zeinean Canfranceko Nazioarteko Hoteleko jantokiaz zuen oroitzapena azaltzen duen [6].

Artean 80eko hamarkada transabangoardiarekin igaro zen subjektuaren berezkotasuna eta berezitasuna oinarri zituena. Hori zela eta Isabelen lanen aldaketa eman zen errealismotik aldenduz. Gutxinaka motibo eta modu berriak ezagutzen hasi zen, hauek gerora erlijio gaietarantz eraman zuten. 80eko hamarkada osoan eta 90eko hamarkadan horrelako obrak egiten jarraitu zuen. Denbora pasa ahala, Arte Kristauaren Historia zeharkatu zuen Isabelek jarrera garaikide batekin, bere trazuaren interpretazioagatik eta egiazkotasunagatik [6].

Bere azken arte pausoak 1994. urtetik 2018. urtera izan ziren, denbora tarte honetan erlijio artea egin zuen. Adelina Moya arte historialariaren arabera,  “oso erlijiozalea zen eta min egiten zion zer-nolako itsustasunak egiten ziren erlijio artean” [9]. Beraz, Bibliaren Itun Zaharraren eta Itun Berriaren istorioen lana bi hamarkada baino gehiagoetan zehar landu zituen Isabelek [6].

Generoari buruz, Ozenki pentsatzen dokumentalean hurrengoa esan zuen Isabelek: “Emakumea izatea ez du nire bizitza baldintzatu” eta horrekin bat honako hau zioen: “Sortzera eramaten zaituen berezko baldintza bat dago” [5].

Hainbat arte-kritikalariek bere obrari buruz hitz egin dute, horren exenplo da Francisco Calvo Serraller Artearen Historiako katedraduna kasu honetan El País egunkarian 2018ko ekainean, hurrengoa aipatu zuen: “Isabel Baquedanok lortu zuen sinbolikoa narrazioaren une eta keinu funtsezkoetara murriztea; formalki, berriz, muturrera doitutako konposizio bat destilatu zuen, silueteatutako irudiak bilbe zorrotzarekin, lautze kromatikoa eta atmosfera purua sordina argitsuan. Komunikabideen ekonomia hori beti egon zen benetako uste zuenaren lekukotza ahalik eta gehien areagotzeko zerbitzuan, bertute moral eta estetikoa” [8].

Adelina Moya Valgañón, “Bere ibilbide guztia etengabeko aldaketa izan zen, bere motibazioen eta pintura kontzeptuaren gainean egindako buru-lanaren arabera, non sentimendua beti baitzen abiapuntua” [9].

Erakusketak aldatu

Bere obra hainbat erakusketetan egon izan da, eta gaur egunean ere hainbat museotako kolekzioen barnean dago. Bere obra aurki daiteke besteak beste: Madrilgo Sofía Erreginaren Arte Zentroko Museo Nazionalean, Bilboko Arte Ederren Museoan, Nafarroako Museoan, Koka Kola Fundazioa, Valentziako IVAMen eta abarretan [5] [6]. Bestalde, 2019. urteko maiatzetik uztailera Madrilgo Pradoko Museoaren bigarren mendeurrenaren ospakizuneko “ Etorkizunetik iraganera. Pradoko Museoaren 200 urteurrena. Espainiar artista garaikideak”  erakusketan, Isabel Bakedanoren obrak azaldu ziren [9] [12]. Erakusketekin lotuta, Prado Museoan eta Sofía Erreginaren Museoan lanak dituen lehendabiziko emakume margolari nafarra da [12]. Hala ere, esan beharra dago, bere obra ere beste hainbat museo eta kolekzioetan dagoela, adibidez [13]:

  • Ayllon Museoa.
  • Lizarrako Fray Diego Museoa.
  • AMEI
  • Sorigué Fundazioa
  • Coca Cola Fundazioa.
  • Bancaja Fundazioa
  • Focus Abengoa Fundazioa.
  • Enpresa Institutua.
  • Caja Madrid.
  • Burgosko Kutxa
  • BBVA
  • Europako Inbertsio Bankua.
  • Alicia Koplowitz Fonsagrada, S.L.
  • Juan Abelló. Torreal, S.A.
  • Prosegur Compañía de Seguridad, S.A.
  • Gómez Acebo & Pombo Abogados (GAPO, S.L.)
  • Cervantes Institutua.

Egindako erakusketak: aldatu

Isabelek egindako erakusketetan, bi erakusketa modu diferentziatu daitezke: alde batetik berak bakarrik egindakoak eta beste aldetik, berak beste artista margolariekin egindako obren erakusketak. Guztira 50 erakusketa baino gehiago egin zituen [5].

Bakarrik egindako erakusketak: aldatu

Hasieratik egindako bakarkako erakusketetan kritika onak jaso zituen [11]. Bere lehendabiziko erakusketan Madrilgo Atril Galerian izan zen 1963. urtean, honek bere izena Madrilgo zirkuluetan ezagutzeko lagundu zuen [5].

1980ko hamarkadatik aurrera ez zuen erakusketarik egin artearen mundura alde batera utziz. Hala ere Isabel egunero margotzen jarraitu zuen, artelan onak zeinak ez zituen inon erakusten. Hamarkada berdinean Madrilera bizitzera joan zen, bertan 1989. urtean arte mundura itzultzeko saiakera egin zuen Arco azokan, baino ez zen espero bezala joan. Lehendabiziko momentuan arrakasta ez zuen izan arren, horretan segi zuen eta 1994. urtean Arco-ko erakusketan partehartzea lortu zuen [11].

Hortik aurrera erakusketa gehiago egiten jarraitu zuen, hurrengoak izan ziren [13]:

  •   1995 Estampa galeria, Madril.
  •   1996 Hamasei galeria, Donostia.
  •   1998 ARTISSIMA, Galería Hamasei, Turin.
  •   1998 Colón XVI Galeria, Bilbo.
  •   1999 Estampa galeria, Madril.
  •   2001 Hamasei Galeria, Donostia.
  •   2002 Rozando el límite, Galería Estampa, Madril.
  •   2005 Isabel Baquedano, Galería Estampa, Madril. Hamasei galeria, Donostia.
  •   2006 Félix Gómez galeria, Sevilla.
  •   2008 Pintura berriak, Galería Estampa, Madril.
  •   2011 Estampa galeria, Madril.

Bere azken erakusketa, Inflexio-hausnarketa Nafarroako Museoan egin zuen, bertan bere sorkuntza-prozesuari buruz hitz egin zuen: “Ez dago lanik gabeko sormen-prozesurik. Obran zehar gertatzen da. Agertzen zaizu. Lana egin bitartean ez dago proiektu zehatzik. Lan horren baliozkotasuna bilatzen dut, arte-ezaugarri batekin. Prozesua interesatzen zaizun amaierara iristeko beharra da, batzuetan ez da gertatzen, ia beti sena hartzen dudalako. Batzuetan ez da halakorik gertatzen”. Horrekin batera, beste hau esan zuen: “Niretzat artea erraza da. Ni ez naiz kexatzen, ez zait gustatzen kexa. Artista onak ezagutu ditut, emakumezkoak eta gizonezkoak, Nafarroan. Horrekin konforme nago. Oso gaztea zarenean, senean duzuna egitea pentsatzen duzu, niretzat artea errazagoa da” [5].

Bere azken erakusketa antologikoa prestatzen zuen einean hil zen 2018. urtean Madrilen. Erakusketa hau Bilboko Arte Ederren Museoan 2019. urtean egiteko prestatzen hari zen, zeinaren titulua Edertasunaz eta sakratuaz zen. Bere heriotza ez zuen Museoaren intentzioa aldatu, eta azkenean 2020. urtean bere homenez egindako azken erakusketa prestatu zuten hainbat teknikariekin, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Unibertsitatearen laguntzarekin [14]. Azken erakusketan bere obra guztia biltzen saiatu ziren, 50eko hamarkadetatik 2018. urtera arte. Erakusketaren obra asko Yanguas y Miranda (Iruña) kalean zeukan estudioan marraztu zituen [6].

Erakusketa kolektiboak: aldatu

Modu kolektiboan egindako erakusketak hurrengoak dira [13] [15]:

  • 1973  «Etxea eta lorategia». Amadis galeria. Madril.
  • 1980  «Euskal artearen bilbea». Arte Ederren Museoa. Bilbo.
  • 1990  «Artista nafarrak Nafarroako Museoan».
  • 1993. «18 pintoreren komunztadurak Espainiako gaur egungo pinturan». Arte Ederren Museoa. Rio de Janeiro. Brasil.
  • 1996 ARCO 96, Galería Estampa, Madril.
  • 1997 ARCO 97, Galería Estampa, Madril. Via Crucis, Galería Estampa, Madril
  • 1997 «IrakasleaBidea». Estampa galeria. Madril. 1997.
  •  1998 ARCO 98, Galería Estampa, Madril.
  • 2001 ARCO 01, Galería Estampa, Madril.
  • 2002 ARCO 02, Galería Estampa, Madril.
  • 2003 ARCO 03, Galería Estampa, Madril. Piezaz pieza, Cervantes Institutua. (Ibiltaria)
  • 2004 ARCO 04, Galería Estampa, Madril. 1978-2003. Estampa galeriaren XXV. urteurrena, Madril. El Circo, Galería Estampa, Madril.
  • 2005 ARCO 05, Galería Estampa, Madril. Edizioak. Estampa galeria, Madril.
  • 2006 Collectors are welcome, Galería Estampa, Madril.
  • 2007 DIN A3=297x420, Galería Estampa, Madril. Hamabi artista Prado Museoan, Prado Museoan, Madril.
  • 2008 Zirkoa Espainiako artean, Esteban Vicente Museoa, Segovia.
  • 2011 Otros libros, Galería Estampa, Madril.

Obra batzuen azalpena aldatu

Karrusela obra, olioz pintatu zuen koadro txikia da bere Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako egonaldian klaseko ariketa gisa. Obra honek adierazten du Isabelek ezagutzen zituela koloreak dituen propietateak, bereziki lortu zuen irudia gertaera piktoriko fenomeniko hutsera eramatea [6].

Paradisutik kanporatzea (2002) obra Itun Zaharreko eta Berriko istorioak marrazten aritu zen hamarkadetan egin zuen. Lehendabiziko begiratu batean zentzu errealistaren eta kontakizun biblikoko pinturaren arteko lotura egitea ez da erreza. Honetan ez da argazki irudia zuzenean aplikatzen, margolariak figurak aztertzen zituen, askotariko irudiak eginez. Ondorioz, badirudi eszenatoki hori gaur egunekoa dela. Margolan honen bitartez ikus daiteke Isabel aurreiritzirik eta araurik gabe jarduten zuela margotzen zuenean. Obran eskuaren aztarnak sakratua denaren salbuespen izaerari eusten dio, formatu txikien erabilerarekin hauen koadroa beste alditan errepikatzeko gaitasuna ematen die [6].  

Deikundea (1997) obran ageri den aingeruaren figura gaitasun handia ikustarazten du, hegalik ez dituelako. Bestalde eta kontrapuntu modura, Mariaren aurpegiaren zehaztugabetasuna dago. Obra honen bitartez dirudi haren asmoa dela erlijiosoa eta profanoa denaren arteko sutura egitea, honen bitartez irudia ez lirateke itxiko edozein zentzutan. Forma onak nabari dira Adam eta Evaren figuren bakardadea isladatzerako, baita ez-funtsezko xehetasun batzuetan. Koadro honen bitartez ikusi daiteke zentzuaren deskonstrukzioaren medio, hau da, obraren mamia modu zorrotzean aplikatzen zuen [6].

Bere obra baten irudia: aldatu

 
Isabel Bakedanok egindako obra 1988. urtean, Manikia eta natura hila deritzona. Egun, Nafarroako Museoan dago. Olio eta akrilikoa mihise gainean eginda dago. Atariko Bildumako Gordailua, Nafarroako Parlamentua.

Erreferentziak aldatu

  1. Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz. museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  2. (Gaztelaniaz) concha. «Isabel Baquedano.» Concha Mayordomo Artista (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2018-11-08). «Isabel Baquedano: la pintora de las Anunciaciones más bellas del S.XX que llegaba tarde a sus propias exposiciones» Vanity Fair España (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Isabel Baquedano, la historia más hermosa de una perla rara en el arte del S. XX» okdiario.com 2019-10-29 (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  5. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «ADIÓS ISABEL BAQUEDANO, LA MAESTRA DE MAESTROS» M-Arte y Cultura Visual 2018-06-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  6. a b c d e f g h i j k l m Txantiloi:Eu eta Es Edertasunaz eta Sakratuaz. .
  7. «Baquedano Elvira, Isabel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  8. a b (Gaztelaniaz) Serraller, Francisco Calvo. (2018-06-10). «Pintora del silencio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  9. a b c d e (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-10-29). «Isabel Baquedano en el Museo de Bellas Artes de Bilbao» Revista de Arte - Logopress (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  10. (Gaztelaniaz) «Centro Atlántico de Arte Moderno - CAAM > Diccionario de Artistas: Isabel Baquedano» www.caam.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  11. a b c Astiz, Iñigo. Irudikagarritasunaren mugan. Berria egunkaria, 2019ko urriak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  12. a b (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20190509). «Del futuro al pasado. 200 años del Museo del Prado. Artistas españoles contemporáneos, Exposición, may 2019» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  13. a b c «ESTAMPA - Artistas» galeriaestampa.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  14. «Actualidad. ISABEL BAQUEDANO. DE LA BELLEZA Y LO SAGRADO - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  15. (Gaztelaniaz) Cervantes, CVC Centro Virtual. «CVC. Pieza a pieza. Isabel Baquedano.» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).

Kanpo estekak aldatu