Stephen Hawking
Stephen William Hawking [stiːvən ˈhɔːkɪŋ] (i · ?) (Oxford, Ingalaterra, 1942ko urtarrilaren 8a - Cambridge, 2018ko martxoaren 14a[1]) fisikaria eta astronomoa izan zen, bere garaiko ospetsuenetakoa. Hainbat zientzia arlotan egindako ekarpenei esker, sari ugari jaso zituen; aipagarrienak, jaso zituen hamabi honoris causa doktoretzak.
BizitzaAldatu
Haren gurasoak Londresen bizi ziren, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ama Oxforda joan zen, eta han jaio zen Stephen Hawking.
1959an Oxforden zientzia naturalak ikasteko beka bat lortu zuen eta fisikan lizentziatu zen 1962an.Geroago Cambridgera joan zen kosmologia ikertzeko. 1963an alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten eta soilik pare bat urte biziko zela esan zioten baina bere doktoretzarekin aurrera jarraitzeko grina sortu zitzaion. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu baina pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.
Doktoretza egiten ari zen bitartean ezkondu zen Jane Wilderekin (1965ean) 1966an lortu zuen fisikako doktoretza. 1972an Hawking Royal Societyko kidea izatera sartu zen; hiru urte eta gero fisikako irakasle izan zen Cambridge-en. Bere bizitza osoan hainbat sari eman dizkiote, baita liburuak argitaratu ere. Hogeita bost urtez ezkonduta egon eta gero, 1990ean ezkontza apurtu zen. Jane Wildek, dena den, Jane Hawking izena erabili izan du aurrerantzean. Stephen bere erizain Elaine Masonekin bizitzera joan zen. Bost urte geroago ezkondu ziren.
Handik aurrera ikertzen jarraitu zuen, eta hainbat unibertsitatetan jardun zuen irakasle. 1970etik aurrera astronomian espezializatu zen, zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an Denboraren historia laburra idatzi zuen, unibertsoari buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jainko sortzailea izatea bateragarriak baitziren harentzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zientzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez ziolakoan. Burmuina ordenagailu bat bezala ikusten zuela aipatu zuen elkarrizketa batean 2011, eta hortaz burmuina eta kontzientzia gelditu egingo zirela osagaiek huts egiterakoan: «Ez dago zerurik edo beste bizitzarik ordenagailu apurtuentzat; hori ipuin bat da, ilunaren beldur den jendearentzat»[2].
Bere bizitzako azken urteetan aulki elektriko gurpildun bat erabili zuen, bai eta hitz egiteko balio zion ordenagailu bat ere. Horrek ez zion galarazi fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburuak idaztea, eta mundu osoko fisikari garrantzitsuenetakoa zen.
Hawkingen lehen emazteak idatzitako memorietatik, The Theory of Everything («guztiaren teoria») film biografikoa egin zen 2014an.[3] Unibertsitateko karreraren hasiera, bere gaixotasunaren hastapenak eta bere lehen ezkontza ageri dira film horretan.
2018ko martxoaren 14an hil zen.[4]
Kultura ikonoAldatu
Zientziari egindako ekarpenaz gain, pop kulturaren ikono modukoa ere izan zen, besteak beste The Big Bang Theory eta Stark Trek telesailetan agerraldiak egin baitzituen, eta The Simpsons telesailean ere azaldu izan baita Hawkingen marrazkia. Ziurrenik, herritarren artean fisikaririk ezagun eta mediatikoena izan da.[5]
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Stephen Hawking hil da» Berria 2018-03-14 Noiz kontsultatua: 2018-03-14.
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Hawkingen bizkarrera igota» Berria Noiz kontsultatua: 2018-03-15.
- ↑ «The Theory of Everything (2014) - Azpitituluak euskaraz» Azpitituluak.com Noiz kontsultatua: 2018-03-14.
- ↑ «Stephen Hawking hil da» Berria 2018ko martxoaren 14a Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 14a.
- ↑ «Stephen Hawking fisikaria hil da bart 76 urterekin» Sustatu.eus Noiz kontsultatua: 2018-03-14.