Ricardo Requejo

piano-jotzaile espainiarra

Ricardo Requejo Retegi, (Irun, 1938ko ekainaren 10a-ibidem, 2018ko azaroaren 12a) musika klasikoaren nazioarteko piano-jotzaile eta musika irakaslea izan zen.

Ricardo Requejo

Bizitza
JaiotzaIrun1938ko ekainaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun2018ko azaroaren 12a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 20eb4689-f6ae-4d8d-a507-fae059c2264e Discogs: 2842251 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Irunen jaio zen 1938ko ekainaren 10ean. Laster musika ikasketak Ascensión Mitxelena, Primitivo Azpiazu maisuekin hasi zituen. Ondoren, Donostiako Udal Kontserbatorioan ikasketak hasi zituen, Jose Maria Iraola eta Francisco Escudero irakasleekin. 16 urterekin, piano akademikoko lehen saria irabazi zuen erakunde akademiko horrek antolatutako lehiaketan. Handik gutxira, Frantziako hiriburura joan zen Parisko Vlado Perlemuterekin prestakuntzarekin jarraitzeko Parisko Musika Kontserbatorio Nazionalean. Urte horietan klaseak ere hartu zituen Pierre Pasquier, Gaspar Cassadó, Elsa Barreine, Guido Agosti eta Bartzelonako kontzertu artista ospetsua zen Alicia de Larrocha. Pianoaren lehiaketa ugaritan eta kontzuertuetan izandako arrakastak Europako eszena punta-puntan kokatzen hasi zen.

Genevako Kontserbatorioan jarraitu zituen bere ikasketak, Louis Hiltbrandekin esaterako. 1965ean Genevan lehen Prix de Virtuosité lortu zuen aho batez. Portugalen Helena Costarekin ikasten jarraitu zuen, Alemanian Sandor Vegh eta Karl Engelekin, eta Hanburgoko Conrad Hansenekin, azken honen bere laguntzailea izanik.

1974an Espainiara joan zen eta Madrilen bizitzen gelditu zen. Ordurako irakasle ezaguna zen eta kontzertuak egiten jarraitu zuen mundu osoan. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskola Musikenen piano irakasle iraunkorra izendatu zuten.

Azken hamarkadetan, ganbera-pianista gisa gailendu zen. Artista desberdinekin jo zuen, besteak beste, Christian Ferras, Salvatores Accardo, Claude Stark, Teresa Berganza mezzo-sopranoa... Grabazio ugari ere egin zituen.[1] Diapason aldizkari frantsesa Diapason d’Or saria jaso zuen, Isaac Albenizen Iberia suite grabazioagatik. Bere errepertorioan Isaac Albéniz, Manuel de Falla, Joaquín Turina, Aita Donostia, Robert Schumann, Frédéric Chopin, Modest Musorgski eta beste asko zeuden.

Irakasle gisa artista askoren irakaslea izan da: Javier San Miguel piano jolea, Camino Martín, Esther Mendiburu, Irun Itxaso Aristizabal, Esther Barandiaran, Carmen Díez Quesada...[2]

2017ko abenduan Irungo Udalak Urrezko Domina eman zion.[3]

Sariak aldatu

  • 2017: Irungo Udalaren Urrezko Domina
  • 1985: Diapason d’Or, Isaac Albeniz Iberia suiteren bi diskoengatik.
  • 1965: Luis Costa Nazioarteko Txapelketa Oporton (Portugal)
  • 1965: Geneva, Pianoko Premier Prix
  • 1961: Ourense (Espainia), Piano Nazioarteko Txapelketa
  • 1959: Vlado Perlemuter gelaren Piano Lehen Saria

Musika diskoak aldatu

Requejo musika album askotan lagundu du, normalean beste musikariekin batera. Lan gehienak Suitzako Claves etxearekin egin zituen. Lan horietan azpimarratzekoak dira Teresa Berganzarekin batera grabatu zituenak. Euskal musikarekin lotuta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin, 1997an, Jesus Guridiren Diez melodías vascas grabatu zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu