Ireki menu nagusia

Neil Simon (New York, AEB, 1927ko uztailaren 4aibidem, 2018ko abuztuaren 26a) estatubatuar antzerkigilea izan zen.

Neil Simon
Neil Simon NYWTS.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1927ko uztailaren  4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Bronx
Talde etnikoa American Jewsa Itzuli
Heriotza Manhattan2018ko abuztuaren  26a (91 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Marsha Mason  (1973-10-25 -  1983-07-07)
Elaine Joyce  (1999-09-11 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa New York University Tisch School of the Arts Itzuli
DeWitt Clinton High School Itzuli
University of Denver Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, gidoilaria, dramagilea, zinema ekoizlea, kanta-idazlea eta libretista
Lan nabarmenak Brighton Beach Memoirs Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
IMDb nm0800319

BiografiaAldatu

Oso egile oparoa izan zen eta arrakasta komertzial handiko komediak eta musikalak osatu zituen. 1991n Pulitzer saria irabazi zuen Lost in Yonkers (1990, Yonkersen galduta) komediarekin.

Hasieran komedia arin barregarrien idazle gisa nabarmendu zen, Come Blow Your Horn (1961, Jo ezazu adarra) bere lehen lanak erakusten duenez. Handik hiru urtera argitaratu zuen Barefoot in the Park (1963, Oinutsik parkean), bere esperientzietan oinarriturik idatzia, eta hurrengo lan ospetsua The Odd Couple (1965, Bikote bitxia) izan zen, zeinetan ikertu baitzuen gai serioagoa, giza harremanena hain zuzen ere. The Gingerbread Lady (1970) obran abeslari ohi baten zahartzaroko arazoak deskribatu zituen, eta hiri handietako bizitzaren eragozpenak agertu zituen The Prisoner of Second Avenue (1971, Bigarren hiribideko presoa) obran. Baina umorea nabarmendu zuen berriro ondorengo antzezlanetan: Plaza Suite (1968, Plaza suitea); California Suite (1976, Kalifornia suitea); eta London Suite (1995, Londres suitea), ekitaldi bakarreko lanak. 1977an Chapter Two (Bigarren atala) komedia-drama argitaratu zuen gertaera autobiografikoetan oinarriturik, eta autobiografikoak dira orobat, Brighton Beach Memoirs (1983, Brighton Beacheko memoriak); Biloxi Blues (1985); Broadway Bound (1986); eta Laughter on the 23rd Floor (1993, Algarak 23. solairuan).

Orain arte aipaturiko lanez gainera, eta komedia musikaletarako idatzitako testuetan, nabarmentzekoak dira Sweet Charity (1966, Karitate gozoa); Promises, Promises (1968, Aginduak, aginduak); eta They're Playing Our Song (1979, Gure kantua jotzen ari dira); eta zinemarako zenbait gidoi ere idatzi zituen. 1990eko hamarraldian bi liburu autobiografiko eman zituen argitara, Rewrites (1996, Berridatziak) eta The Play Goes On (1999, Obra aurrera doa).

Haren azken urteetako lan batzuk: 45 Seconds from Broadway (2001); Rose's Dilemma (2003); eta Oscar and Felix: A New Look at the Odd Couple (2004).

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu