Maruja Callaved

huescar kazetaria, telebistako aurkezlea, aitzindaria, zuzendaria eta errealizadorea

Maruja Callaved Gastón (Jaka, Huesca, 1921 - Madril, 2018ko urtarrilaren 9a) huescar kazetaria, telebistako aurkezlea, aitzindaria, zuzendaria eta errealizadorea izan zen.[1] Bere ibilbide profesionala Radiotelevisión Españolan egin zuen. Hirurogeiko hamarkadan Telediario informazio saioaren aurkezlea izan zen.

Maruja Callaved
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaruja Callaved Gastón
JaiotzaJaka, 1921
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril2018ko urtarrilaren 9a (96/97 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea, film or television director (en) Itzuli eta telebista zuzendaria
Enplegatzailea(k)RTVE
Jasotako sariak
IMDB: nm1458124 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Maruja Callaved Gastón 1921ean Huesca probintzian dagoen Jaka herrian jaio zen. Isidro Callaved-en eta Juana Gaston-en alaba izan zen. Batxilergoa Jakako Domingo Miral irakaskuntza ertaineko institutuan egin zuen, Huescako Irakasle Eskolan graduatu zen eta Filosofia eta Letren karrera hasi zuen Zaragozako Unibertsitatean.[2]

Lan ibilbidea

aldatu

20 urterekin, irakasle lan egiten hasi zen Bartzelonako Lizeo frantsesean.[2] Antonio Mejíarekin ezkondu zenean, Madrilera joan zen, eta hantxe garatu zuen bere esatari ibilbidea, 18 urte zituela Zaragozako Unibertsitatean hasi zuena.[2][3][4]

Madrilen La Voz de Madrid irratian hasi zen esatari lanetan. 1958an, Televisión Españolan hasi zen lanean, eta hantxe egin zuen bere ibilbide profesionala, lehenik esatari gisa, gero aurkezle gisa, eta, gero, saio zuzendari eta errealizadore gisa.

Habana pasealekuko TVEren estudioetan hasi zen, Club del sábado saioaren jarraipeneko esatari gisa (1958-1959). Gero, informazio-zerbitzuetan hasi zen lanean, Panorama de actualidad sailoan, Tico Medinarekin batera. Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, Telediario informazio saioa aurkeztu zuen lehen emakumeetako bat izan zen.[5] 1963an Urrezko Antena saria jaso zuen, telebistan egindako lanarengatik. Hirurogeiko hamarkadaren amaierara arte, TVEko informazio-zerbitzuetakoa izan zen, eta sail horretatik pixkanaka bananduz joan zen.[2]

Gero eta ezagunagoa egin zen Vamos a la mesa (1967) saioarekin, kultura gastronomikoari buruzko telebistako lehen saioarekin. Callavedek saio bat sortzeko enkargua jaso zuen, “une horretan, albistegia baino lehen janaria prestatzen ari ziren emakumeak erakartzeko helburuaz”. Hasieran astelehenetik ostiralera eman zen, 14:15etik aurrera, ordu-laurden batean. Elikadura, produktuak, dieta osasungarriak eta errezetak aipatzen ziren. Hurrengo urtean, albistegiaren ostean eman zen, 15:30ean, eta fase horretan laguntzaile espezialistak izan zituen. Denbora horretan, komunikabide idatzietako sukaldaritzako sailekin lankidetzan hasi zen.[6] Saio hau hamarkada batzuk geroago arrakasta izan zuten beste sukaldaritza-saio batzuen aurrekaria izan zen, hala nola, Elena Santonjaren Con las manos en la masa edo El menú de Karlos Arguiñano saioen aurrekaria.[7]

1968tik 1970era bitartean, Nivel de vida (1968-1970) saioa aurkeztu zuen Blanca Álvarez Mantillarekin batera. Bertan, sukaldaritzaz eta gastronomiaz gain, dekorazioari, osasunari eta kosmetikari buruzko atalak sartu ziren.[2]

1970ean, kameraren atzean jarri zen, eta zuzendaritzara eta errealizaziora pasatu zen. Jose Luis Uribarrik aurkeztutako Aquí y Ahora (1975) bezalako saioekin, albistegiaren ondorengo magazinen etapari hasiera emanez, eta Isabel Tenaillek eta ostean Mari Cruz Sorianok aurkeztu zuten Gente hoy elkarrizketa-saioaren zuzendariazuzendaria izan zen (1976-1981).

1975ean, bere lankide zen Josefina Carabiasek, kazetari-talde batek eskaini zion omenaldia zela eta, zera esan zuen "aingerua" zuela, eta oso ondo hitz egiten zekiela.

"Emakume modernoa da, talentu handikoa, prestakuntza intelektuala duena, unibertsitateko ezagutza onak eta antolatzeko eta lan egiteko gaitasun handia dituena".[6]

2014an, Telebistako Akademiak emandako XVI. Iris Sarien gala izan zen pantailako azken agerraldietako bat. Masterchef saioko kideekin partekatu zuen agertokia, eta haiek aitzindari gisa aitortu zuten.[8]

2017an omenaldia egin zioten Huescan, Pirinioetako Produktuaren eta Gastronomiaren I. Biltzarrean. Horixe izan zen bere azken agerpen publikoetako bat.[9]

2018ko urtarrilaren 9an hil zen, 97 urte zituela, Madrilen.[10]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 1963an Urrezko Antena saria, telebistan egindako lanarengatik.
  • 1967an TVEko esatari eta aurkezle onenaren Sari Nazionala.[6]
  • 1976an Jakako Udaleko Jaques Soldata Saria. [6]
  • 1977an Ondas Saria Gente hoy saioarengatik

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu