Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea
Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea kirol horren talde gipuzkoar beteranoa eta historikoki arrakastatsua da. Pasai Donibaneko arraun taldeen ondorengoa da, eta besteak beste 9 aldiz irabazi du Kontxako Bandera, bost emakumezkoek eta lau gizonezkoek. San Juango talde guztiak kontutan hartuta 15 dira Kontxako garaipenak.
San Juan | |
---|---|
Sorrera | Arrantzaleen Kofradia C.D. Yola (1958) Sanjuandarra (1961-1963) C.A. Koxtape (1965) Donibaneko Arraunlariak (1991-2001) Pasai Donibane Koxtape (1991) Itxaspe A.E. (1994) |
Herria | ![]() |
Patroia(k) | Francisco Laboa "Matxet" Jose Angel Lujanbio Bibiano Etxabe Juan Mari Lujanbio Joseba Arbona |
Kolorea(k) | arroxa |
Trainerua | Erreka |
Palmaresa | 10 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 3 Euskal Liga 6 Espainiako Txapelketa 3 Euskadiko Txapelketa 5 Gipuzkoako Txapelketa |
Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | San Juan |
Sorrera | 1965 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | arroxa |
Trainerua | Erreka |
Palmaresa | 4 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 2 Euskal Liga 1 Espainiako Txapelketa 3 Euskadiko Txapelketa 4 Gipuzkoako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 4.a (KAE 1 Liga) |
2023 | KAE 1 Ligan |
Webgunea | www.sanjuankoxtape.eus |
Lehia tradizionala eduki izan dute auzokideak diren sanpedrotarrekin, 90. hamarkadako ika-mikak herrikideen artean izan baziren ere.
Emakumezkoen trainerua inoizko traineru arrakastatsuena izan da, bost urtetan jarraian Liga eta Kontxa eskuratu baitzituen (2014-2018).
UniformeaAldatu
Arrosa kolorekoa da uniformea eta traineru historikoa "Erreka" izan da.
HistoriaAldatu
Historia istilutsua izan duen herria izan da arraunketari dagokionean, hainbat banaketa gertatu izan dira eta. Hala ere traineru garrantzitsua izan da beti eta bandera eta sari ugari lortu ditu.
"Club Atlético Koxtape" elkartea 1965ean sortu zuten, eta bertan arraun taldea, aurretik herrian egondako taldeen ondorengoa izanik. 1980ko hamarkadan iraganaldi arrakastatsuari jarraipena eman zioten, batik bat Bizkaiko traineruekin lehian. 1991n banatze prozesu latza gertatu zen taldearen barruan eta Donibaneko Arraunlariak elkarte berria sortu zuten Koxtapez gain. 2002an, hala ere, bi taldeek bat egin zuten, "San Juan" izena hartuz. Traineruaren izena ere San Juan izan da hamairu urtez, baina arraunlariek eskatuta 2015eko Kontxako Banderarako Erreka izen historikoa berreskuratu dute.
Sanjuandarrek TKE Liga bikain hasi zuten, lehenengo ekitaldian 3. postua eskuratuz. Ordutik aurrera beherantz egin zuen taldearen indarrak 2007an maila galdu eta KAE Ligara jeitsi arte. 2009an bigarren egin eta play-offetan gora egitea lortu zuten eta 2010an hirugarren postuan gelditu ziren berriz ere. Azken urteetan bigarren txandako trainerua izan da. 2014 eta 2015ean Kontxako Banderarako sailkapena lortu du eta 5. postuan gelditu da. Ligan ere postu bera lortu eta hainbat estropadetan ohorezko txandan izan da. 2016ko Kontxan ere 5. egin zuen eta aspaldiko partez TKE Ligako bandera bat irabazi zuen.
2018 denboraldian taldea eraberritu eta Ligan larri ibili zen. 11. postuan amaitu zuen eta play-offetan maila galdu zuen. Hurrengo denboraldia uste baino okerrago hasi zuen eta uztailean Jose Luis Korta fitxatu zuen entrenatzaile lanetarako. Ligako azken bandera irabazi zuen baina 5. egin zuen Ligan. Hurrengo denboraldietan ere erdiko txandan ibili da.
Koxtaperen PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (4): 1986, 1988, 1990 eta 1999.
- Bigarrena (3): 1978, 1989 eta 1997.
- Hirugarrena (6): 1965, 1975, 1983, 1985, 1987 eta 2001.
- Sailkapen estropadako irabazlea (3): 1977, 1986 eta 2010.
- Sailkatua (32): 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2005, 2010, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016 eta 2017.
TKE LigaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0):
- Hirugarrena (2): 2003 eta 2010.
- Patroirik onena: 2015 (Endika Perez eta Jon Ormazabal)
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 3
- Parte hartzeak (13): 2003, 2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
- Euskal Liga (2): 1999 eta 2000.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (1): 1991.
- Bigarrena (2): 1987 eta 1990.
Euskadiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (3): 1985, 1990 eta 2000.
- Bigarrena (6): 1986, 1987, 1988, 1989, 1997 eta 1999.
Gipuzkoako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (3): 1991, 2000 eta 2003.
Aro modernoko estropadakAldatu
Handiak | Nerbioiko Sari Handia (2): 1985 eta 1988. El Corte Ingles Bandera (2): 1985 eta 1988. Zarauzko Ikurrina (2): 1990 eta 1997. |
Etxekoak | Pasaiako Bandera (12): 1986, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1998, 1999, 2000, 2001, 2017, 2022*. Iberdola Bandera (0): bosgarrena 2012an. Koxtaperen Bandera (0): hirugarrena 1998an. |
Gipuzkoan | Kontxako Promozio Bandera (1): 1980. Hondarribiko Bandera (3): 1986, 1987, 1988. Interclubs Bandera: 1986. Getariako Bandera (2): 1986, 1994. Getaria-Donostia Trabesia (3): 1988, 1989, 1990. Urumeako Bandera (3): 1988, 1990, 1991. Orioko Bandera (1): 1989. Mutrikuko Promozio Bandera (2): 1996, 1997. El Diario Vasco Bandera (2): 1999, 2000. Trintxerpeko Bandera (1): 1999. Insalus Bandera (1): 2001. Zumaiako Promozio Bandera (1): 2005. Donostiarra Bandera (1): 2009. Hondarribiko Promozio Bandera (1): 2009. Negua Bandera - Lexori omenaldia: 2013. Pasaiako erlojupeko traineru estropada (1): 2021. |
Bizkaian | Santurtziko Bandera (6): 1986, 1988, 1989, 1990, 1997, 2007. Bilbo Hiriko Bandera (5): 1978, 1988, 1989, 1990, 2016. Ondarroako Bandera (3): 1983, 1986, 2000. Bermeoko Bandera (3): 1985, 1986, 2000. Santurtziko Bandera (6): 1986, 1988, 1989, 1990, 1997, 2007. Lekeitioko San Antolin Bandera (2): 1986, 2007. Sestaoko Bandera (4): 1987, 1990, 1996, 1997. Lekeitio-Ondarroa Trabesia (1): 1989. Plentziako Bandera (2): 1990, 1991. Portugaleteko Bandera (1): 1990. Elantxobeko Bandera (2): 1991, 2017. Armintza-Plentzia Trabesia (1): 1991. Lekeitioko Bandera (3): 1999, 2002, 2007. Telefonica Bandera (1): 2002. Erandioko Bandera (2): 2005, 2017. Petronor Bandera (2): 2007, 2016. Portugaleteko KAE2 Bandera (1): 2017. |
Lapurdin | Miarritzeko Bandera (1): 1986. Angeluko Bandera (1): 1993. Donibane Lohitzuneko Bandera (3): 1996, 1999, 2021. |
Araban | Arabako Bandera (2): 1988, 1989. |
Kantabrian | Astilleroko Bandera (5): 1985, 1986, 1989, 1990, 1991. Santoñako Bandera (2): 1986, 1994. Flaviobriga Bandera (2): 1999, 2001. Castro Urdialesko Bandera (2): 2001, 2003. Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2007. San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2012. |
Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1984. |
Galizan | El Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1987. Moañako Bandera (1): 2010. |
TrainerillatanAldatu
- Espainiako Txapelketa (5): 1966, 1967, 1969, 1970, 1990
- Euskadiko Txapelketa (2): 1978, 1980
- Gipuzkoako Txapelketa (11): 1972, 1978, 1979, 1992, 1993, 2001, 2003, 2004, 2011, 2013, 2016
- Zarauzko trainerilla estropadak (5): 1967, 1969, 1970, 1973, 1975
- Bermeoko trainerilla estropadak (3): 1956, 1958, 1973
BateletanAldatu
- Euskadiko Txapelketa (2): 2003, 2012
- Gipuzkoako Txapelketa (10): 1972, 1978, 1979, 2001, 2003, 2004, 2011, 2013, 2016, 2020
Aulki mugikorraAldatu
- Espainiako zortziko txapelketa (1): 1989.
- Espainiako lauko txapelketa (3): 1988, 1989 eta 1990.
- Espainiako lemazaindun lauko Txapelketa (3): 1988, 1989, 1990
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 3.a | 6.a |
2004 | TKE Liga, 9.a | - |
2005 | TKE Liga, 9.a | 6.a |
2006 | TKE Liga, 12.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2009 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2010 | TKE Liga, 3.a | 4.a |
2011 | TKE Liga, 4.a | 6.a |
2012 | TKE Liga, 6.a | 5.a |
2013 | TKE Liga, 7.a | - |
2014 | TKE Liga, 5.a | 5.a |
2015 | TKE Liga, 5.a | 5.a |
2016 | TKE Liga, 4.a | 5.a |
2017 | TKE Liga, 6.a | 5.a |
2018 | TKE Liga, 11.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2020 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 4.a |
Bigarren traineruakAldatu
San Juan-B | |
---|---|
Entrenatzailea | Miguel Pina |
Patroia(k) | Aritz Garmendia |
Kolorea(k) | arroxa |
Trainerua | Erreka |
Palmaresa | 0 KAE Liga 0 KAE 2 Liga |
2022: Liga | ez |
Arraunlari asko zituenez bigarren traineru bat atera zuen 1990 eta 1991ean Yola Arraun Elkartea izenarekin. Oso maila ona erakutsi zuen bi urteetan Kontxarako sailkatu baitzen, 1991ean deskalifikatu egin zuten arren.
Banaketak iraun duen artean urte batzuetan ere bigarren trainerua izan du batzuetan, baina Donibaneko Arraunlariak taldeak bere bigarrenari Yola izena jarri zionez, Koxtapek Itxaspe Arraun Elkartea sortu zuen.
Azken urteetan inguruko klubekin batera osatu du bigarren trainerua, esate baterako Oiartzungo Itsaslapurrekin. 2017an bere aldetik atera du trainerua eta San Juan B izena darama. Bandera batzuk irabazi ditu, tartean etxekoa, eta KAE 2 Ligako bigarren postua lortu du.
- Pasaiako Bandera (1): 2017.
- Erandioko Ikurrina (2): 2005, 2017
- Portugaleteko KAE2 Bandera (1): 2017
- Elantxobeko Bandera (1): 2017
- Castro Urdialesko Bandera (1): 2017
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga |
---|---|
2005 | Federazio Liga, 11.a |
2006- 2016 |
- |
2017 | KAE 2 Liga, 2.a |
2018 | KAE 1 Liga, 10.a |
2019 | KAE 1 Liga, 8.a |
2020 | ez |
Emakumezkoen traineruaAldatu
San Juan | |
---|---|
Entrenatzailea | Juanjo Etxarte Jose Luis Perez |
Patroia(k) | Maider Etxaniz |
Kolorea(k) | arroxa |
Trainerua | Batelerak |
Palmaresa | 5 Kontxako Bandera 5 Euskotren Liga 2 Gipuzkoako Liga 0 ETE Liga 2 Euskadiko Txapelketa 4 Gipuzkoako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Sanjuandarrek 2010ean emakumezkoen trainerua aurreneko aldiz uretaratu zuten eta Gipuzkoako Ligan eta Txapelketan hirugarren egin zuten.
2011ean Emakumezkoen Liga Nagusiko finalean sartu ziren eta Euskadiko Txapelketan bigarren egin zuten. 2012an berriz ere liga nagusian sartu ziren eta dagoeneko titulu bat irabazi zuten, Gipuzkoako Txapelketa. Honetaz gain historian lehen aldiz Kontxako Banderan aritu ziren eta laugarren egin zuten. 2013an hirugarren aldiz Liga Nagusirako sailkatu ziren eta bigarren postua lortu zuten. Honetaz gain Ligako lehen estropada irabazi zuten, Getxokoa hain zuzen ere. Denboraldia biribiltzeko bigarren aldiz jarraian Kontxako Banderarako sailkatu ziren.
2014an Juan Mari Etxabe entrenatzaile lanetarako fitxatu zuten eta talde indartsua osatu zuten. Hortik aurrera bost Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabazi zituzten jarraian, Hibaikarekin lehia gogorrean eta 2018an Orio izan zuten aurkari nagusi. 2017an Maialen Arrazola izan zuten entrenatzaile eta 2018an Anartz Gereño.
2018ko denboraldiaren amaieran desadostasun handia sortu zen zuzendaritza eta arraunlarien artean. Bazkideek zuzendaritza berretsi zuten eta arraunlari gehienek alde egin zuten klubetik. Honen ondorioz Batelerek nahikoa lan izan zuten traineru berria osatzeko eta Euskotren Ligari uko egitea erabaki zuten. ETE Ligan aritu zen beraz. Denboraldiari makal ekin zioten baina udak aurrera egin ahala garaipenetik gertu ibili zen hainbat estropadatan eta azkenean Bilbo Hiriko Bandera irabazi zuen. Kontxako Banderako ohorezko txandan sartu zen, baina azkenean seigarren postua eskuratu zuen. 2020an Kontxarako sailkatu zen berriz eta 8. egin zuen.
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 2013.
- Laugarrena (1): 2012.
- Sailkapen estropada (1): 2017.
- Sailkatua (9): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020.
Emakumezkoen Traineru LigaAldatu
- Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Bigarrena (1): 2013.
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 36
- Parte hartzeak (8): 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
- Gipuzkoako Liga (2): 2014, 2017.
- ETE Liga (0): laugarrena 2021ean.
TxapelketakAldatu
- Espainiako Txapelketa (0): hirugarrena 2011an.
- Euskadiko Txapelketa (2): 2014 eta 2016.
- Gipuzkoako Txapelketa (4): 2012, 2014, 2017 eta 2018.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (2): 2017, 2018.
Gainontzeko banderakAldatu
Handiak | Zarauzko Ikurrina (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018. Getxoko Bandera (6): 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018. |
Etxekoa | Pasaiako Bandera (2): 2014, 2017. |
Gipuzkoan | Hondarribiko Traineru Jaitsiera (4): 2012, 2014, 2017, 2018. Oriako Traineru Jaitsiera (2): 2012, 2018. Negua Bandera - Lexori omenaldia: 2013. Euskolabel Bandera (2): 2014, 2016. Orioko Bandera (4): 2014, 2015, 2016, 2018. Getariako Bandera (1): 2014. Zarauzko Ikurrina (Gipuzkoako Liga) (1): 2014. Txingudi Bandera (1): 2016. Errenteriako estropada (1): 2016. Pasaiako erlojupeko traineru estropada (1): 2017. Fegemu Bandera (P. Donibane) (1): 2017. Donostiarra (2): 2017, 2018. Arraun Lagunak (1): 2017. Orioko Bisiguaren Eguna (1): 2017. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera (2): 2017, 2018. Añarbeko Bandera (1): 2018. Mapfre (Hondarribia) (1): 2018. |
Bizkaian | Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2012. Petronor Bandera (2): 2014, 2017. Ondarroako Bandera (2): 2014, 2016. Deusturen Bandera (1): 2016. Bilboko Bandera (1): 2016. Antiguako Ama estropada (2): 2017, 2018. Portugaleteko KAE2 Bandera (1): 2017. Sestaoko Bandera (1): 2018. Bilbo Hiriko Bandera (3): 2016, 2017, 2019. |
Nafarroan | Aritzaleku Kanpinaren Saria (Allozko urtegia) (1): 2012. |
Lapurdin | Donibane Ziburuko Bandera (1): 2018. |
Kantabrian | Colindresko Bandera (1): 2015. Castro Urdialesko Bandera (1): 2017. |
Galizian | Coruña Hiriko Bandera (1): 2018. |
Besterik | Euskotren Bandera (3): 2016, 2017, 2018. La Caixa Bandera (2): 2017, 2018. |
TrainerillakAldatu
- Espainiako Txapelketa (4): 2015, 2016, 2017, 2018.
- Euskadiko Txapelketa (1): 2017.
- Gipuzkoako Txapelketa (4): 2013, 2016, 2017, 2018.
BatelakAldatu
- Espainiako Txapelketa (2): 2017, 2018.
- Euskadiko Txapelketa (6): 2011, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018.
- Gipuzkoako Txapelketa (6): 2011, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021.
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2010 | Gipuzkoako Liga, 3.a | - |
2011 | Emakumezkoen Liga, 4.a | - |
2012 | Emakumezkoen Liga, 4.a | 4.a |
2013 | Emakumezkoen Liga, 2.a | 3.a |
2014 | Emakumezkoen Liga, 1.a | Txapelduna |
2015 | Emakumezkoen Liga, 1.a | Txapelduna |
2016 | Emakumezkoen Liga, 1.a | Txapelduna |
2017 | Emakumezkoen Liga, 1.a | Txapelduna |
2018 | Emakumezkoen Liga, 1.a | Txapelduna |
2019 | ETE Liga, 5.a | 6.a |
2020 | ETE Liga, 6.a | 8.a |
2021 | ETE Liga, 4.a | - |
2022 | ez |
Antolaturiko estropadakAldatu
Pasaiako Bandera antolatzen du urtero, gaur egun KAE Ligarako baliogarria dena. TKE Ligarako berriz Iberdrola Bandera izan du azken urteetan. 90. hamarkadaren bukaeran B traineruarentzako Koxtaperen Bandera antolatzen hasi zen.