Stan Lee (New York, 1922ko abenduaren 28a - Los Angeles, 2018ko azaroaren 12a), jaiotza izena Stanley Martin Lieber, komiki gidoigile eta argitaratzailea izan zen, Marvel unibertsoaren sortzailea.[1]

Stan Lee
Stan Lee December 2016.jpg
(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStanley Martin Lieber
JaiotzaManhattan1922ko abenduaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Talde etnikoajudua
estatubatuar judua
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaCedars-Sinai Mediku Zentroa2018ko azaroaren 12a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: acute myocardial infarction (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Joan Lee (en) Itzuli  (1947 -  2017)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeWitt Clinton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargitaratzailea, komiki gidoilaria, editorea, zinema ekoizlea, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea, zinema aktorea, soldadua, telebista aurkezlea, gidoilaria, exekutiboa, ahots-aktorea, executive producer (en) Itzuli eta idazlea
Altuera1,80 metro
Lan nabarmenakMarvel Comics
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k)Stan Lee
Genero artistikoakomikia
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

therealstanlee.com
IMDB: nm0498278 Allocine: 59857 Rottentomatoes: celebrity/stan_lee Allmovie: p99176 TCM: 111143 Metacritic: person/stan-lee TV.com: people/stan-lee
Facebook: realstanlee Twitter: TheRealStanLee Instagram: therealstanlee iTunes: 1030235813 Last fm: Stan+Lee Musicbrainz: cff1d473-a21b-4df5-9f09-c818bfbeadfe Songkick: 2120887 Discogs: 1420344 Find a Grave: 194672106 Edit the value on Wikidata
Signature of Stan Lee.svg

Steve Ditko edo Jack Kirby marrazkilariekin batera, hainbat superheroi sortu zituen, hala nola Fantastic Four, Spiderman, Hulk, Iron Man, Daredevil, Doctor Strange eta X-Men. Pertsonai horiek lortutako arrakastari esker, Marvel konpainia hedatuz joan zen, eta iragarki etxe txikia izatetik multimedia korporazio izatera iritsi.

BizitzaAldatu

Sortzez Stanley Martin Lieber, New Yorkeko Bronx auzoan jaio zen Lee, 1922ko abenduaren 28an. Haren gurasoak, Celia Solomon eta Jack Lieber, errumaniar jatorriko etorkin juduak ziren. Elkarrizketa askotan esana utzi zuenez, nobelagile izatea izan zen gaztetatik bere benetako ametsa. Ez zuen sekula bakar bat idatzi, baina, horren ordez, komikiaren industria irauli zuen egile bilakatu zen.[2]

1929ko kraxaren ondoren, diruz larri zebiltzan haren etxean, denboraldi laburreko lanpostuekin aurrera eginez. Egoera itogarri hartako liskar giroan, ihesbide zitzaion fantasia. Iraupen motzeko lanetan hasi zen bera ere; jeansak saltzen eta Broadwayko aretoak zaintzen, besteak beste. Azkenean, osabak bere lantokian hartu zuenean aldatu zen dena, Timely Comics argitaletxean lan txikiak egiten hasi zenean. Destroyer izan zen han sortu zuen lehen pertsonaia, superbotereak zituen nazien kontrako mediku bat. Egiten zizkioten enkargu gehienetan, baina, munstroak eta izaki beldurgarriak eskatzen zizkioten, akzio gehiago eta elkarrizketa gutxiago. Eta Leeri ez zitzaion interesgarria egiten modu hura.[2]

Literaturaren pultsuarekin jarraitzen zuen barruan, eta, dena uztekotan izan zen arren, ordura arte egiteko moduetatik askatu, eta The Fantastic Four kaleratu zuen 1961ean: izaki desitxuratuak izan beharrean, mozorro berezirik ere ez zeramaten astronauten familia bat zen. Txiki gelditu ziren liburu dendetako apalak argitalpenak ekarri zuen arrakastarekin. Hura izan zen Leeren marka bilakatuko zen Marvel unibertsoaren lehen hazia. Superheroiek borroka baino gehiago egin zezaketela erakutsi zuen, eta aitzindaria izan zen hainbat gai sozial binetetara eramaten.[2]

1972an, osabaren argitaletxeko editore postua hartu zuen, eta komikizaleen ikono bihurtua zen ordurako. Hurrengo arrakasta kolpea Marvel bere sorkuntzak pantaila handira eramaten hasi zirenean heldu zitzaion, eta Lee bera cameo-ak egiten hasi zen horietan; Spider-Man, Daredevil, Hulk, Fantastic Four, Iron Man, The Avengers eta beste askotan.[2]

Ez zion inoiz utzi idazteari, Marvelentzat egiten zituen proiektuak edo bere ekoiztetxe propioan sortzen zituen lanak. 2015ean, autobiografia kaleratu zuen, binetaz bineta idatzitakoa. Urteetako lana aitortu zioten hainbat sariren bidez. Zera esan zuen, 2017an, Los Angelesen egin zioten omenaldi batean: «Idatzi irakurri nahi duzun hori. Haiek irakurri nahi dutela uste duzun hori idazten saiatzen bazara, ez dituzu haiek ezagutzen, baina ez duzu zeure burua ere ezagutzen. Aldiz, zuk irakurriko zenukeen hori idazten baduzu, zu bezalako jende gehiago egon behar duelako da».[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Marvel unibertsoaren aita zendu da, 95 urterekin.. gaztezulo.eus.
  2. a b c d e Ugarte Irizar, Itziar. Marvelen unibertsoa erein zuena. Berria, 2018-11-13, CC BY-SA 4.0, berria.eus.

Kanpo estekakAldatu