Paula Lamarain Astigarraga (Eibar, Gipuzkoa. 1924ko abenduaren 1a - ib., 2018ko martxoaren 11)[1] erraketista profesionala izan zen 10 urtez. Pauli goitizenaz kantxaratu zen.

Paula Lamarain
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaula Lamarain Astigarraga
JaiotzaEibar1924ko abenduaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar2018ko martxoaren 11 (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Pauli
Erraketistak

Biografia

aldatu

Eibarko San Juan kalean jaio zen Paula. Herrian erraketan ikasteko aukera izan zuen eta trebatu zenean jokatzeko kontratua egin zioten. Beste bi ahizpa ere erraketistak izan zituen, Pakita eta Antonia, baina hiruretan ospe handiena berak erdietsi zuen.

Erraketista ibilbidea

aldatu

14 urterekin debutatu zuen Salamancako Tormes frontoian erraketista profesional gisa.[2] Bi urtez jardun zuen aurrelari. Ondoren, Madrilera joan zen jokatzera. Maria Luisa Alberdi eta Angelita Alberdi ahizpa erraketistekin bizi izan zen bertan. Bartzelonara joateko aukera ere izan zuen txapelketa baten parte hartzera. Maria Arrillaga eta haren ahizpa Juanirekin jokatu zuen Chiqui-Alai frontoian, 1939tik aurrera Chiqui izenaz ezagutu zenean. Bartzelonako egitekoa amaitu ondoren, Madrilera itzuli zen eta handik Valentziara. 1942an Tenerifera joan zen jokatzera eta arrakasta handia izan zuen. Azken urteak Valentzian egin zituen erraketista. Garaiko prentsa artikuluetan bere «mugimendu azkarrak», «bi eskuekin zuen erraketaren erabilera» eta «kolpe zakar eta indartsua» nabarmentzen zituzten.[3]

Cayetano Menarquez futbolariarekin ezkondu zen. Senar futbolariak baino gehiago irabazten zuten Paulak frontoian[4] halere, 24 urterekin, haurdun zegoela, agur esan zion erraketari, kantxetatik erretiratu eta Eibarrera bueltatu zen.[5]

Apostanto por ellas. Historia de las raquetistas dokumentalean aipatzen du erraketista garaian ikusleekiko harremana ez zela samurra izaten. Irabaziz gero, txalo ugari jasotzen zituztela, galtzen zutenean ordea, oihu eta garrasiak nagusitzen zirela. Halere, 10 urtez izan zen erraketista profesionala.[6]

Azken urteak

aldatu

2010ean alargun geratu eta Isasi kalean bizi izan zen. Azken urteetan Goi Argi emakumezkoen elkarteko partaide izan zen.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Esquela de PAULA LAMARAIN ASTIGARRAGA(Eibar, 11/03/2018)» www.funeuskadi.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  2. «Gaur 19:00etan egingo da Paula Lamarain raketistaren hileta-elizkizuna - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  3. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-03-11). ««Pauli» erraketalari eibartarra atzo hil zen 94 urterekin» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  4. (Gaztelaniaz) «La olvidada y apasionante historia de las raquetistas» El Diario Vasco 2018-11-29 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  5. https://egoibarra.eus/es/publicaciones/revista-eibar/eibar-133-2016-09 46-47 orrial.
  6. APOSTANDO POR ELLAS. Historia de las Raquetistas.. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  7. «Gaur 19:00etan egingo da Paula Lamarain raketistaren hileta-elizkizuna» etakitto.eus 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).

Kanpo estekak

aldatu