Ireki menu nagusia

Denis Mukengere Mukwege (Costermansville, Kongo; 1955eko martxoaren 1a) ginekologo kongoarra da.[1] Bukavuko Panzi Hospitala sortu eta bertan lan egiten du eta talde armatuek taldean bortxatutako emakumeak sendatzean espezialista da.[2] Talde bortxaketa baten osteko barneko kalte fisikoak konpontzen munduko espezialista hoberena da. 2018an Bakearen Nobel saria jaso zuen Nadia Muradekin batera.[3]

Denis Mukwege
Denis Mukwege par Claude Truong-Ngoc novembre 2014.jpg
Bizitza
Izen osoa Denis Mukengere Mukwege
Jaiotza Bukavu Itzuli1955eko martxoaren  1a (64 urte)
Herrialdea  Kongoko Errepublika Demokratikoa
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Bruselako Unibertsitate Askea doktoretza
Free University of Brussels Itzuli
University of Burundi Itzuli
University of Angers Itzuli
University of Kinshasa Itzuli
Hezkuntza-maila doktoretza
Jarduerak
Jarduerak ginekologoa, medikua, aktibista eta obstetra
Enplegatzailea(k) Panzi Hospital Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Mendekostalismoa

Bigarren Kongoko gerratik aurrera gerretan bortxatutako milaka emakume artatu ditu Mukwegek, 10 operazio egitera iritsiz 18 ordutako lan egunetan. 2012an bera hiltzen saiatu ziren eta Europara erbesteratu behar izan zuen hainbat hilabetez. 2013an bueltatu zen.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Denis Mukwege: winner of Sakharov Prize 2014 | News | European Parliament . Noiz kontsultatua: 2018-10-05 .
  2. (Ingelesez)  «Doctor and Advocate: One Surgeon's Global Fight for the Rights of Rape Survivors» Pacific Standard . Noiz kontsultatua: 2018-10-05 .
  3.   «Denis Mukwege y Nadia Murad, premios Nobel de la Paz 2018» La Vanguardia . Noiz kontsultatua: 2018-10-05 .
  4. (Ingelesez)  «Congolese gynaecologist wins EU Sakharov prize» eNCA . Noiz kontsultatua: 2018-10-05 .


  Artikulu hau Kongoko Errepublika Demokratikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.