Ireki menu nagusia

Mikel Zabaltza Garate [ohar 1] (Orbaitzeta, 1952 - Endarlatsa, 1985), Donostiako hiribusetako langilea izan zen.[1]

Mikel Zabaltza Garate
2016 mikel zabaltza 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Orbaizeta1952
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Endarlatsa1985 (32/33 urte)
Jarduerak

Guardia Zibilak atxilotu eta hogei egunetara agertu zen Zabaltzaren gorpua Bidasoa ibaian, ur gainean, Endarlatsa inguruan, haren bila zebiltzanek ia egunero miatua zuten toki berean. Bertsio ofizialak dioenez, guardia zibilei arma-zulo bat erakustera zihoala, ihes egin eta zulo batetik ibaira erori eta bertan itota hil zen; hala ere, zantzu ugarik eta segurtasun-indarretako kide zenbaiten testigantzek Mikel Zabaltza torturapean hil zela adierazten dute.

Pedro Gómez Nieto agenteak CESIDeko koronel Alberto Peroteri emandako informazioak Zabaltza polizia etxean hil zela azaldu zuen:

« Zabaltza eskuetatik joan zaie, galdeketan geratu da. Inoiz ez dute atzemango zer gertatu den. Litekeena da

bihotza gelditu izana buruan plastikozko poltsa jartzearen ondorioz.

»

Guardia Zibileko teniente Arturo Espejok, Fernando Castañedak eta Gonzalo Pérez Garcíak zaindu zuten Zabaltza. Azken hori komandante mailara igo zuten.

2010. urtean, epaitegiek auzia ixtea erabaki zuten. Zabaltzaren heriotza argitu gabe geratzen zela baieztatu zuten, eta torturapean hil zelako hipotesia irekita utzi.

Mikel atxilotu zuten egun berean, besteak beste Ion Arretxe aktorea ere atxilotu eta torturatu zuten beste leku batean. Mikel eta Ion elkar ezagutzen ez baziren ere eta beraien artean harremanik ez bazuten ere, Arretxek tortura basatiak salatu zituen, Mikeli egin zizkioten antzerakoak.

OroimenaAldatu

 
Galdutako objektuak dokumentalaren aurkezpena.

Mikel Zabalza gogoan Herri Plataformak hildako gaztearen familia, lagunak eta gizarteko zenbait ekintzailea biltzenb ditu Mikel zabalzaren heriotza argitu, erantzukizunak eskatu eta horren oroimena atxikitzeko. 2016 urtean, plataformak sustaturiko Galdutako objektuak dokumentala plazaratuko da gertakarien inguruan.

OharrakAldatu

  1. Familiak, Orbaizetako Udalak eta Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak Mikel Zabalza grafia erabiltzen dute, baina Euskaltzaindiak Zabaltza hartzen du grafia akademikotzat.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel Zabaltza Garate