Robert Morris
Robert Morris (Kansas City, Missouri, 1931ko otsailaren 9a - Kingston, New York, 2018ko azaroaren 28a) Estatu Batuetako artista bisuala, artista kontzeptuala eta idazlea izan zen. Donald Judd-ekin batera, minimalismoaren adierazle eta teoriko nabarmenetakotzat jotzen da, baina performance, instalazio artistiko eta Land Art gisako artearen kontzeptuen garapenean ere ekarpen handiak egin zituen.
Robert Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kansas City, 1931ko otsailaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Kingston, 2018ko azaroaren 28a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Saint Mary's Cemetery (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Simone Forti (mul) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Kansas (en) Hunter College (en) Reed College (en) Kansas City Art Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, idazlea, artista, ilustratzailea, bideoartista, installation artist (en) , performancelaria, conceptual artist (en) , bideo instalazioen artista eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Villeneuve-lès-Maguelone Santpoort-Noord (en) San Frantzisko Kansas City New York eta Portland |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Minimalismoa process art (en) Land arta |
Genero artistikoa | Eskulturagintza margolaritza performance artea Land arta instalazio artea |
Biografia
aldatu1948tik 1950era bitartean ingeniaritza ikasi zuen Kansas Cityko Unibertsitatean, eta aldi berean, hiri horretako Arte Institutura joan zen. Artista gisa San Franciscon hasi zen performanceak egiten eta pintura lantzen, 50eko hamarraldiaren bukaeran. Lehenengo lanetan Pollocken espresionismo abstraktuaren eragin nabarmena du. 1961ean New Yorkera joan zen, eta artearen historia ikasi zuen Hunter Collegen. Han graduatu zen 1963an, Brancusiri buruzko tesiarekin. Pintura utzi eta eskulturara jo zuen ondoren, lan txikiekin. 1961etik 1967ra bitartean, aldiz, pieza handiak osatu zituen; eraikuntza poliedrikoak egin zituen gehienbat. 60ko hamarraldiaren amaieran hainbat artikulu idatzi zituen, minimalismoaren oinarriak adierazten zituztenak. Bakarkako lehenengo erakusketa 1963an egin zuen, New Yorkeko Greene Galleryn. 60ko hamarraldiaren amaieran hainbat saio egin zuen ildo postminimalistei jarraituz; lan horiek hondakin pilekin osatu zituen. 80ko hamarraldian pinturara itzuli zen; lan espresionistak egin zituen, gai tragikoen ingurukoak, Goya eta Turner-en aipamenekin. 90. hamarraldian bere hasierako lanetara itzuli zen. Gaur egun New York bizi eta lan egiten du.
Obra
aldatuArte kontzeptualean kokatua, obraren, artistaren, publikoaren eta espazioaren arteko askotariko harremanak aztertu zituen, bereziki obraren sorreraren prozesuan arreta jarriz (Behatokia, 1971; Labirintoa, 1974). Espresio artistikoan forma sinpleetara jo izan zuen. Bereak ditu honako obra antiformalak: moztutako fieltroekin egindako moldaketak (1967tik aurrera), lur- eta zabor-pilaketak (1968), harrizko blokeak (1977).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Morris |