Dolores Txurruka Zubiria

Dolores Txurruka Zubiria (Areeta, Getxo, 1913ko uztailaren 21a - 2018ko apirilaren 8a), lagunen artean Lola edo Doña Lola izenarekin ezaguna,[1] bizkaitar noblezia eta aristokraziako kidea izan zen. Jaiotzez Txurruka eta Zubiria familia industrial boteretsuetako kidea eta, ezkontzaz, Ybarra familiako kidea, Bizkaiko bizitza sozialeko pertsonaia garrantiztsua izan zen.

Dolores Txurruka Zubiria
Bizitza
JaiotzaAreeta1913ko uztailaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAreeta2018ko apirilaren 8a (104 urte)
Familia
AitaAlfonso Churruca Calbeton
AmaMaría Teresa Zubiría y Urizar
Ezkontidea(k)Santiago Ybarra Zapata de Calatayud
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Bizitza aldatu

1913an jaio zen Bizkaiko familia boteretsuenetako batean, bai txurrukatarrek zein zubiriatarrek industrian pisu handia zuten bi familia baitziren. Bere aitona Evaristo Txurruka izan zen, Bilboko portuaren eraikuntzaren protagonistetako bat eta Ibaizabalen kanalizazioan lan egin zuen ingeniaria. 1908an bere aitona Mutrikuko konde izendatu zuen Alfontso XIII.a Espainiakoak. Bere aita Alfonso Txurruka izan zen, Abrako kondea, diputatua Gipuzkoan eta Bizkaiko Labe Garaietako presidentea, eta bere ama Teresa Zubiria.[1]

21 urterekin Santiago Ybarrarekin ezkondu zen, baina ezkondu eta gutxira senarra Bruneteko guduan hil zuten errepublikazaleek. Bere koinatua, Emilio eta bere anaia Alfonso ere Espainiako Gerra Zibilean hil ziren.[1] Hala ere bi seme izan zituen, Santiago Ybarra Txurruka eta Emilio Ybarra, gerora Vocentoren jabea eta BBVAko presidente izango zena.[2]

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2018-04-11). «Fallece Dolores de Churruca y Zubiría, una de las últimas grandes damas bilbaínas» Vanity Fair España (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Emilio de Ybarra, éxito, traición y justicia poética para el rey de Neguri» ELMUNDO 2019-07-19 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).

Kanpo estekak aldatu