Bautista Madariaga

Nafar bertsolaria

Juan Bautista Madariaga Elizondo, (Arantza, Nafarroa, 1926ko azaroaren 7a2018ko ekainaren 28a) bertsolaria izan zen.

Bautista Madariaga
1988-Bautista Madariaga.jpg
Bizitza
JaiotzaArantza1926ko azaroaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaArantza2018ko ekainaren 28a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Arantzako Mutikonborda baserrian jaioa, zazpi senideko familia batean bigarrena izan zen Bautista. Etxeko giroan bertsozaletu zen, aitona ere bertsolaria zelako.

Lehen plaza ofiziala 1948an egin zuen, herrian bertan. Bere bertsotako garairik oparoena, 60ko hamarkada izan zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa 1961ean irabazi zuen eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean parte hartu zuen. Nafarroako bertsolaritzaren zutabeetako bat izan zen 60koen eta 70koen hamarkadetan, bere anaia Xalbador Madariagarekin batera.[1] Bi anaiek omenaldia jaso zuten 1988ko urtarrilaren 17an, Donostian egindako Bertso Egunean.[2]

TxapelketakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu