Mario Gabiria Labarta (Cortes, Nafarroa Garaia, 1938ko apirilaren 14a - Zaragoza, 2018ko apirilaren 7a) nafar soziologoa izan zen. Hiri-soziologian eta ekologian espezializatua. Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle izan zen bere azken urteetan. 1970eko hamarkadan, idatzitako liburuez eta hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluez asko zabaldu zituen jendartean ekologiaren inguruko kezkak, ideiak eta informazioa, ikerketa espezializatuak eta unibertsitate-mailako lanak dibulgazioko liburu eta artikuluekin tartekatuz.

Mario Gabiria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMario Gaviria Labarta
JaiotzaCortes1938ko apirilaren 14a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZaragoza2018ko apirilaren 7a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Henri Lefebvre
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta hirigilea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Jasotako sariak

Obra nagusiak: España a gogó. Turismo, charter y neocolonialismo del espacio (1974), Ni desarrollo regional ni ordenación del territorio. El caso de Valencia (1974), El escándalo en la Court-Line (1975), Ecologismo y ordenación del territorio de España (1976), Turismo de invierno y el asentamiento de los extranjeros en la provincia (1976), Curso de Urbanismo (1977), Vivienda social y trabajo social (1990), Benidorm (1991), La quimera del agua: presente y futuro de Daimiel y Castilla La-Mancha (1992), La caña y el pez: estudio sobre los salarios sociales en las Comunidades Autónomas (1995), España, La séptima potencia (1996), Agua, placer y equilibrio (1999, elkarlanean).

Erreferentziak aldatu