Ireki menu nagusia

Carlos Sánchez Pérez, arte munduan Ceesepe bezala ezaguna, (Madril, 1958ko maiatzaren 7a - Ibidem, 2018ko irailaren 7a), margolari, marrazkilari, komikigile espainiarra. Haren estiloa pop art barruan koka daiteke. La movida madrileña mugimenduaren artista ezaguna izan zen.

Ceesepe
Bizitza
Izen osoa Carlos Sánchez Pérez
Jaiotza Madril1958ko maiatzaren  7a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2018ko irailaren  7a (60 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta komikigilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Ceesepe
www.ceesepe.net/

Eduki-taula

IzengoitiaAldatu

Ceesepe izena berez akronimo bat zen: Carlos: ce, Sánchez: ese, Pérez: pe = "Ceesepe".

BiografiaAldatu

Carlos Sánchez Pérez Madrilen jaio zen, 1958an. Underground komiki munduan hasi zen 70. hamarkadan; urte horietan Max, Nazario eta Javier Mariscal ezagutu zituen eta haiekin Bartzelonan lan egin zuen. Slober saila Star eta Bésame mucho aldizkarietan argitaratu zuen. Garai horren lan ezagunetariko bat Pedro Almodóvar zuzendariaren Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón (1980) lehen luzemetraiaren kartela izan zen. Geroago ere, 1987an, Almodovarren La ley del deseo filmaren kartela ere egin zuen.

Ceeseperen lehenengo bakarkako erakusketa 1979an antolatu zen, Madrilgo Buades galerian. 1982an Menéndez Pelayo Unibertsitateak haren obraren erakusketa antolatu zuen bestetik. 1984ko ARCO erakusketan gehien saldu zuenetariko egilea izan zen. Madrilgo Udalak plazaratu zuen Madriz aldizkarian lanean hasi zen; hedabide honetan Blas Piñar, Franco, Marx, Mao eta beste politikarien aurkako lanak plazaratu zituen. Ondorioz, Alianza Popular eskuineko alderdiak, egungo Partido Popular alderdiaren aurrerakaria, aldizkariaren eta egilearen aurkako kritika gogorrak zabaldu zituen.[1]

Komikiaren mundua utzita, margolaritzari ekin zion buru-belarri. Herrialde askotan egin ditu erakusketak: Amsterdam, Paris, Angouleme, Ginebra, Bali, New York, Madril. Azken urtetan Rolling Stone edizio espainarraren azalak diseinatu ditu. 2011ko apirilan Espainiako Ministroen Kontseiluak Arte Ederren Meritoari Urrezko Domina eman zion. [2]

60 urte zituelarik, 2018an, leuzemiaz hil zen.[3]

EstiloaAldatu

Ceesepe berezko estiloa garatu zuen. Modu batez bere obra eragin askoren ondorioa izan zen, batez ere Peter Phillips eta Peter Blake egilearena. Baina bere lanetan ere Toulouse-Lautrec, Amedeo Modigliani eta Marc Chagallen eraginak ikus daitezke.

PublikazioakAldatu

  • Dibujos (1982)
  • Barcelona By Night (1982)
  • París-Madrid (1985)
  • El difícil arte de mentir (1986)
  • Libro blanco (1990)
  • Ars morundi (1990)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu