Donna Strickland

fisikari kanadarra

Donna Theo Strickland (Guelph, Kanada, 1959ko maiatzaren 27a) irakasle eta fisikari kanadiarra da, laser arloan aitzindaria.[1] 2018. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Arthur Ashkin eta Gérard Mourouekin batera. [2] Gerard Mourou tesi zuzendaria izan zuen, eta harekin batera tesia egiterakoan garatutako teknikarengatik jaso zuten biek Nobel saria. Teknika hau, intentsitate altuko pultsu optiko deitua, erabiltzen da intentsitate altuko pultsu oso laburrak sortzeko, eta baliagarria da ebakuntzetan, medikuntzan eta zientzia ikerketa askotan. Arthur Ashkin-ek, bestalde, Nobel sariaren beste erdia jaso zuen, beste lan batengatik.[3]

Donna Strickland

Optica (en) Itzuli presidentea

2013 - 2013 - Philip H. Bucksbaum (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuelph (en) Itzuli1959ko maiatzaren 27a (64 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaMcMaster Unibertsitatea 1981) Bachelor of Engineering (en) Itzuli : engineering physics (en) Itzuli
University of Rochester (en) Itzuli 1989) Doktoretza : fisika
Guelph Collegiate Vocational Institute (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGérard Mourou
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Gérard Mourou
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Lawrence Livermore National Laboratory (en) Itzuli
National Research Council Canada (en) Itzuli  (1988 -  1991)
Waterlooko Unibertsitatea  (1997 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaOptica (en) Itzuli
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Pontifize-Akademia
Royal Society
uwaterloo.ca…

Donna Strickland hirugarren emakumea izan da Fisikako Nobel saria irabazitakoa, Marie Curie eta Maria Goeppert-Mayerren ostean. 55 urte igaro dira azken horrek irabazi zuela. Ingeniaritza Fisikoa ikasi zuen McMaster Unibertsitatean. Doktoretza, ostera, Rochester-koan. Sozietate Optikoko kide, lehendakariorde eta lehendakaria izan da, eta gaur egun bertako Aholkularitza Batzordeko burua da. Fisikako Nobel saria jasotzerakoan irakasle laguntzailea zen Waterloo-ko Unibertsitatean, Ontarion. [4][5]

Ikasketak aldatu

Strickland 1959ko maiatzaren 27an jaio zen, Guelph herrian, Ontarion (Kanada), Edith Ranney ingeles irakaslearen eta Lloyd Strickland ingeniari elektrikoaren alaba. Erabaki zuen McMaster Unibertsitatera joatea, bertan Ingeniaritza Fisikoak eskaintzen zituelako laserrak eta elektro-optika, Stricklanden intereseko alorrak. Bere gelan, 25 ikasletatik hiru ziren emakumeak. 1981ean graduatu zen. [6]

Doktore tesia Rochester-ko Unibertsitatean egin zuen, Laser Energiaren Laboratorioan. [7] 1989an doktoratu zen. Beraren tesia, Gérard Mourou fisikari frantsesak zuzendua, izenburua zuen: “Laser ultra-argi baten eta multifotoi-ionizaziorako aplikazio baten garapena”. 1985ean, Rochesterren zihardutela, Mouruk eta Stricklandek teknika bat asmatu zuten laser-pultsu labur eta indartsuak garatzeko. 33 urte geroago, Fisikako Nobel saria jasoko zuten lan hargatik. [8]

Karrera aldatu

1988tik 1991ra, Strickland ikertzaile laguntzailea izan zen Kanadako Ikerkuntza Nazionaleko Kontseiluan, eta bertan lan egin zuen Paul Corkum-ekin batera Fenomeno Ultrabizkorren Sailean, zeina garai hartan ezaguna baitzen munduko laser-pultsu laburrik indartsuenak sortu zituelako. 1991tik 1992ra, lan egin zuen Lawrence Livermore Laboratorio Nazionaleko laser sailean, eta 1992an Princeton Unibertsitatera pasatu zen, eta bertan lan egin zuen Material Fotoniko eta Optoelektronikoetarako Teknologia Aurreratuen Zentroan. 1997an Waterloo-ko Unibertsitatean hasi zen lanean, irakasle laguntzaile moduan. Gaur egun ere irakasle laguntzailea da unibertsitate berean, eta zuzentzen du ikerkuntza talde bat garatzen dituena intentsitate handiko laser sistemak ikerketa optiko ez-linealetarako. Behin baino gehiagotan deskribatu du bere burua “laser-zale amorratu”tzat. [9]

Strickland-en azken lana zentratu da zientzia optiko ultrabizkorraren mugak urrunago bultzatzera uhin-luzera berrien barrutietara, hala nola erdi-infragorria eta ultramorea, horretarako bi-koloreko edo multifrekuentzia teknikak erabilita, baita Raman sorkuntza. Halaber, lantzen ari da potentzia handiko laserren rola gizakiaren begiko leiar mikrokistalinoan, begiaren leiarrean ebakuntza egin bitartean, presbizia osatzeko.

2008an Strickland Sozietate Optikoko kide egin zen. 2011n bertako lehendakariordea izan zen, eta 2013an, lehendakaria. Orobat, 2004tik 2010era sozietatearen Optics Letter aldizkariko gai-editorea izan zen. Gaur egun bertako Aholkularitza Batzordeko burua da.

Nobel saria aldatu

2018ko urriaren 2an Donna Strickland-ek Fisikako Nobel saria irabazi zuen, laser pultsu labur eta indartsuak garatzeko teknikagatik, Gerard Mourou doktore-tesi zuzendariarekin batera landua.

 
Strickland eta Laser Ultrabizkorra Taldea Waterloo-ko Unibertsitatean, 2017an

Stricklandek eta Mourouk 1985ean argitaratu zuten euren lana, “Intentsitate handiko pultsu optiko anplifikatuen konpresioa”, artean Strickland doktoretza-ikaslea zela, Mourou-ren zuzendaritzapean. Strickland ahalegindu zen Steve Williamson-en izena ere ipintzen paperean, baina azken horrek ezabatu egin zuen, “nahikoa egin ez zuelako”. Bikoaren asmakizunak eragin zuen Rochesterko Unibertsitateak beste eremu bat sortzea: Intentsitate handiko pultsu ultralaburrak argi izpietan. Zelan argi errainu ultralabur eta ultrazorrotzak gai diren oso ebaki zehatzak egiteko, teknika hori erabiltzen da laser-makinetan, laser-ebakuntzetan, medikuntzan, oinarrizko zientzia ikasketetan eta beste aplikazioetan. Horri esker, medikuek milioika laser-ebakuntza egin dituzte, begiak konpontzeko.[10]

Stricklandek esan zuen teknika hori garatu ondoren, bazekitela aldaketa handiak ekarriko zituela. Arthur Ashkin, fisikari estatubatuar erretiratu batek, Bell Laboratorioetan lan egindakoa, jaso zuen sariaren beste erdia, matxarda optikoen asmakuntzagatik, zeinak bere laser-izpiko atzamarrekin gai diren harrapatzeko partikulak, atomoak, birusak eta beste zelula biziak.[11]

Strickland lehen emakumea da azken 55 urteotan Fisikako Nobel saria irabazten, eta hirugarren emakumea Fisikako Nobel sariduna Marie Curie (1903) eta Maria Goeppert-Mayer (1963) saridunen ostean. Hiruretatik bera da bizi den bakarra.[5]

Bizitza pertsonala aldatu

Strickland ezkonduta dago Douglas R. Dykaar-ekin, optikan eta elektronikan aholkularia. Bi seme-alaba dauzkate.

Sariak eta aitortzak aldatu

  • 1998 – Alfred P. Sloan Ikerkuntza Beka
  • 1999 – Premier’s Research Excellence saria
  • 2000 – Cottrell Scholars saria Research Corporation-ek emana
  • 2008 – AEBetako Sozietate Optikoko kide.
  • 2018 – Fisikako Nobel saria, Arthur Ashkin eta Gérard Mourourekin batera.[5]

Argitalpen hautatuak aldatu

  • Strickland, Donna; Mourou, Gerard (1985). Compression of amplified chirped optical pulses. vol. 56 (3) 219-221 orr. Optics Communications. issn=0030-4018
  • Strickland, Donna; Mourou, Gerard; Maine, P.; Bado, D. (1988) Generation of ultrahigh peak power pulses by chirped pulse amplification 24 (2). IEEE Journal of Quantum Electronics. 398-403 orr. ISSN 0018-9197
  • Strickland, Donna; Corkum, P.B. (1994). Resistance of short pulses to self-focusing 11 (3). JOSA B. 492-497 orr.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Donna Strickland | Physics and Astronomy» Physics and Astronomy 2012-04-05 (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  2. Berria.eus. «Arthur Ashkin, Gerard Mourou eta Donna Stricklandek jaso dute Fisikako Nobel saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  3. Telebista, Euskal Irrati. «Ashkin, Mourou eta Strickland fisikariek irabazi dute Nobel Saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
  4. «Donna Strickland, Fisikako Nobel sariduna» Faroa 2018-10-05 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  5. a b c «Donna Strickland, Fisikako Nobel saria jaso zuen 3. emakumea» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  6. Canada’s newest Nobel Prize winner, Donna Strickland, ‘just wanted to do something fun’. (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  7. (Ingelesez) «Rochester breakthrough in laser science earns Nobel Prize» NewsCenter 2018-10-02 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  8. (Ingelesez) Murphy, Jessica. (2018-10-02). «Who is 'laser jock' Nobel winner Donna Strickland?» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  9. (Ingelesez) «University of Waterloo professor Donna Strickland accepts Nobel Prize in Physics» therecord.com 2018-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
  10. (Gaztelaniaz) Donna Theo Strickland, Primer Nobel de Física para una mujer en 55 años | Tribuna Feminista. 2018-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
  11. The Nobel Prize in Physics 2018 Nobelprize.org

Kanpo estekak aldatu