Ireki menu nagusia

Neguko 2018ko Olinpiar Jokoak (ingelesez: XXIII Olympic Winter Games; frantsesez: Les XXIIIes Jeux olympiques d'hiver) gertakari honen XXIII. edizioa izan zen. Hego Koreako Pyeongchang hiri-konderrian ospatu ziren jokoak, 2018ko otsailaren 9tik otsailaren 25era arte.

Pyeongchangeko Neguko Olinpiar Jokoak
2018

Olympic rings without rims.svg XXIII. Olinpiada
PyeongChang 2018 Winter Olympics.svg
Hiria  Pyeongchang (Hego Korea)
Estatu partehartzaileak 92
Hasiera Otsailaren 9
Bukaera Otsailaren 25
Atleta kopurua 2 922
Estadioa Pyeongchang Olinpiar Estadioa
Kirolak 15 kirol eta 102 ekitaldi

HautaketaAldatu

2011ko uztailaren 6an aukeratu zuten Pyeongchang egoitza bezala Durbanen egin zuten kongresu batean.[1] Hego Korearentzat lehen neguko jokoak izan ziren. Hala ere, 1988ko Udako Olinpiar Jokoak Seulen izan ziren.

2018rako egoitza bozkaketa emaitzak[2]
Hiria Herrialdea 1. bira
Pyeongchang   Hego Korea 63
Munich   Alemania 25
Annecy   Frantzia 7

KirolakAldatu

102 domina-ekitaldi burutu ziren 15 kiroletan.

  •   Abiadura-patinajea (14)
  •   Akrobaziazko eskia (10)
  •   Alpetar eskia (11)
  •   Biatloia (11)
  •   Bobsleigha (3)
  •   Curlinga (3)
  •   Eski-jauzia (4)
  •   Iraupen-eskia (12)
  •   Izotz hockeya (2)
  •   Konbinatu nordikoa (3)
  •   Luge-a (4)
  •   Patinaje artistikoa (5)
  •   Pista motzeko abiadura-patinajea (8)
  •   Skeletona (2)
  •   Snowboardinga (10)

EgoitzakAldatu

 
Egoitzen kokapena.

Jokoen erdigune nagusia Pyeongchangeko Alpensia eski-estazio inguruan egon zen. Izotz gaineko kirolak Gangneung kostaldeko hirian burutu ziren.

Pyeongchang mendialdeko guneaAldatu

Alpensia eski-estazioa:

  • Pyeongchang Olinpiar Estadioa: irekiera eta itxiera ekitaldiak
  • Alpensia Eski-jauzi Zentroa: eski-jauziak, konbinatu nordikoa, snowboard (big air)
  • Alpensia Biatloi Zentroa: biatloia
  • Alpensia Iraupen-eski Zentroa: iraupen-eskia, konbinatu nordikoa
  • Alpensia Irristaketa Zentroa: luge-a, bobsleigha, skeletona

Banakako egoitzak:

  • Bokwang Elur Parkea: akrobaziazko eskia, snowboard
  • Jeongseon Alpetar Zentroa: alpetar eskia

Gangneung kostaldeko guneaAldatu

Gangneung Olinpiar Parkea:

  • Gangneung Hockey Zentroa: izotz hockeya (gizonak)
  • Gangneung Curling Zentroa: curlinga
  • Gangneung Oval: abiadura-patinajea
  • Gangneung Ice Arena: pista motzeko abiadura-patinajea, patinaje artistikoa

Kwandong Unibertsitate Katolikoa:

  • Kwandong Hockey Zentroa: izotz hockeya (emakumeak)

DominakAldatu

Domina gehien lortu zituen taldea Norvegiakoa izan zen. Hona hemen 10 arrakastatsuenak:

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Norvegia 14 14 11 39
2   Alemania 14 10 7 31
3   Kanada 11 8 10 29
4   AEB 9 8 6 23
5   Herbehereak 8 6 6 20
6   Suedia 7 6 1 14
7   Hego Korea 5 8 4 17
8   Suitza 5 6 4 15
9   Frantzia 5 4 6 15
10   Austria 5 3 6 14
Guztira (30 herrialde) 103 102 102 307

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu