Vladimir Voinovitx
Vladimir Nikolaievitx Voinovitx (errusieraz: Владимир Николаевич Войнович; Duxanbe, 1932ko irailak 26 – Mosku, 2018ko uztailaren 27a) errusiar idazlea izan zen, bere disidentzia eta obretan erakutsitako satirarako gaitasunak ezagun bihurtu duena.
Vladimir Voinovitx | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Duxanbe, 1932ko irailaren 26a |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | Mosku, 2018ko uztailaren 27a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Troyekurovskoye cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, margolaria eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | Moscow 2042 (en) ![]() The Life and Extraordinary Adventures of Private Ivan Chonkin (en) ![]() |
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna Serbian Academy of Sciences and Arts (en) ![]() Bavarian Academy of Fine Arts (en) ![]() |
Genero artistikoa | Prosa short novel (en) ![]() eleberria maitagarri-ipuina antzezlana |
![]() ![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Armada sobietarrean 1951-1955 artean soldadu ibili ostean, Moskuko irrati zerbitzuetan aritu zen lanean. Astronauta sobietarren ereserkia idatzi izanak nolabaiteko espea ekarri zion (Hamalau minutu aireratzeko, «Четырнадцать минут до старта»).
Bere herrialdeko gobernuarekiko kritiko, Ivan Txonkin soldaduaren bizitza eta abentura ezohikoak nobela argitaratu zuen Parisen 1974. urtean. Nobela satiriko honetan, erregimen sobietarraren eguneroko bizitzaren absurdoa azaltzen du [1]. Sobietar Idazleen Elkartetik kanporatu zuten berehala eta, 1981. urtean, sobietar herritartasuna ere galdu zuen. Munich-en (Alemania) erbesteratu behar izan zuen. 1990. urtean, perestroika garai betean, berriro berreskuratu zuen sobietar herritartasuna [2].
ObrakAldatu
Lanik aipagarrienak honakoak ditu:
- Жизнь и необычайные приключения солдата Ивана Чонкина [Ivan Txonkin soldaduaren bizitza eta abentura ezohikoak]. 1974.
- Москва 2042 [Mosku 2042]. 1986.
- Shapka [Larruzko sonbreirua].1988.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Voinóvich, Vladímir», Libros del Asteroide, 2017-12-14
- ↑ «Vladimir Voynovich», Encyclopaedia Britannica, 2017-12-14