Pedro Berrioategortua

Pedro "Periko" Berrioategortua Murgoitio (Apatamonasterio, 1928Zornotza, 2018ko abuztuaren 3a) bizkaitar aktibista izan zen, Erromatar Eliza Katolikoko apaiz izana.

Pedro Berrioategortua
Bizitza
JaiotzaApatamonasterio, 1928
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZornotza2018ko abuztuaren 3a (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta langilea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Apaiz lanak Zornotzan egin zituen. Apaiz langile jardun zuen hainbat urtetan, eta langile-mugimenduan parte hartze nabarmena izan zuen frankismo garaian. 1960an 339 euskal apaizen Francoren erregimenaren gehiegikeriak salatzeko gutunaren sinatzaileetako bat izan zen.[1] 1968ko azaroan Derioko seminarioan sartu ziren 60 apaizetako bat izan zen.[2] Zamoran espetxeratu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Elustondo, Miel A.. (2018-09-02). «Bertikala izatetik horizontala izatera kanbiatu zen abadea» Berria.
  2. (Gaztelaniaz) Arregi, Juan Mari. (2018/08/06). «Un revolucionario abertzale ejemplar» Deia.


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.