Ermanno Olmi

Ermanno Olmi (Bergamo, 1931ko uztailaren 24a - Asiago, 2018ko maiatzaren 7a) italiar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.

Ermanno Olmi
Ermanno Olmi alla Mostra del Cinema di Venezia nel 1965.png
Bizitza
JaiotzaBergamo1931ko uztailaren 24a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1931ko uztailaren 24a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2018ko maiatzaren 7a)
BizilekuaItaliako Erresuma
HeriotzaAsiago2018ko maiatzaren 7a (86 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, ekoizpen diseinatzailea, zinema ekoizlea, eszenografoa, idazlea eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaIstituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (en) Itzuli

IMDB: nm0647438 Allocine: 1618 Allmovie: p105064 TCM: 144691 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Olmi nekazari familia baten barruan jaio eta hazi zen, eta, bi urte besterik ez zuela, Milanera joan zen bizitzera.[1]

1958an zuzendu zuen lehenengo filma, Il tempo si è fermato, eta hiru urte geroago Il posto zuzendu zuen. 1963an, berriz, Cannesko Zinemaldian hartu zuen parte, I fidanzati lanarekin. Lan horrek egin zuen ezagun Olmi nazioartean, eta haren zinemaren ezaugarri nagusiak finkatu zituen. Izan ere, gizarteak baztertutakoetan jarri zuen sarritan mira.[1]

1978an bere maisulanetako bat estreinatu zuen: L'albero degli zoccoli. Lan horrekin Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen, eta baita Donatello eta Cesar sariak ere.[1]

Hamarkada bat geroagokoa da La leggenda del santo bevitore, Joseph Rothen testu autobiografiko batean oinarritutako filma. Lan horrekin Urrezko Lehoia eskuratu zuen Veneziako Zinemaldian.[1]

Orduz geroztik, Il mestiere delle armi (2001), Tickets (2005), Centochiodi (2007) eta Torneranno i prati (2014) zuzendu zituen.[1]

2008an Veneziako Zinemaldiak ibilbidea aitortu zion Urrezko Lehoi batekin.[1]

FilmografiaAldatu

ZuzendariaAldatu

EkoizleaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f «Ermanno Olmi zinemagilea hil da» Berria 2018-05-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ermanno Olmi  


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.