Afrin (arabieraz: عفرين‎‎ʿAfrīn edo ʿIfrīn; kurdueraz: Efrîn edo Afrîn‎; asiriera klasikoz: ܥܦܪܝܢ‎‎) Siriako iparraldeko hiri eta barruti bat da. Siriako Arabiar Errepublikaren barruti (mantiqah) gisa Alepo eskualdearen parte da. 2005ean 172.095 pertsona bizi ziren, horietatik 36.562 Afrin hirian bertan. Hiriak zein barrutiak Afrin ibaiaren izena daramate, eta hiria Alepora doan errepidearen zubi baten ondoan dago. Ibaiak hiria bi zatitan banatzen du.

Afrin
hiria
Administrazioa
Herrialdea Siria
Siriako muhafazahAlepo eskualdea
Siriako barrutiaAfrin
Subdistrict of SyriaAfrin Subdistrict
Geografia
Koordenatuak36°30′43″N 36°52′10″E / 36.5119°N 36.8694°E / 36.5119; 36.8694
Map
Altuera270 m
Demografia
Biztanleria36.562 (2004)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua

Siriako gerra zibilaren baitan, Turkiak operazio militarra egin zuen. Kurduek zuzendutako YPG eta YPJ taldeek hiria utzi zuten 2018ko martxoaren 17an. Hiria Turkiak babestutako Siriako Armada Askeak inguratu zuen egun horretan eta martxoaren 18an Turkiaren esku geratu zen.

Kanpo estekak aldatu