Ireki menu nagusia
Artikulu hau errugbiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grand Slam».
Ingalaterra eta Gales dira garaipen gehien lortu dituzten taldeak.

Grand Slam (euskaraz: Slam Nagusia; frantsesez: Le Grand Chelem; galeseraz: Y Gamp Lawn; irlanderaz: Caithréim Mhór) Sei Nazioen Torneoko sari bat da, gainontzeko selekzio edo taldeak partidu guztietan garaitzen dituen taldeak lortzen duena; hortaz ez da urtero ematen, soilik aurreko baldintza hori betetzen denean baizik. Saria berez izendapen edo titulu bat da, hots, ez da eskura ematen den trofeoa.

PalmaresaAldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Ingalaterra 13 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003, 2016
  Gales 11 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012
  Frantzia 9 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010
  Eskozia 3 1925, 1984, 1990
  Irlanda 3 1948, 2009, 2018

Grand Slam ItzuliakAldatu

Grand Slam Itzuli bat Hego Hemisferioko errugbi talde batek (Australia, Zeelanda Berria edota Hego Afrika) itzuli bakarreko 4 partidutan Britainiar Uharteetako errugbi talde guztiak garaitzen dituenean lortzen da (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Balentria hau hainbat alditan eman izan da, Hego Hemisferioko taldeak orokorrean Iparraldekoak baino boteretsu eta onagoak baitira.

Taldea Garaipenak Urteak
  Hego Afrika 4 1912/13, 1931/32, 1951/52, 1960/61
  Zeelanda Berria 4 1978, 2005, 2008, 2010
  Australia 1 1984