Malcolm Morley (Londres, 1931ko ekainaren 7a - New York, 2018ko ekainaren 2a) britainiar artista izan zen.

Malcolm Morley
Bizitza
JaiotzaLondres1931ko ekainaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2018ko ekainaren 1a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Art (en) Itzuli
Camberwell College of Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)New York eta Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Arte garaikidea

1952-1953 urteen bitartean, Camberwell School of Arts and Craftsen ikasi zuen, eta 1954-1957 urteen bitartean Royal College of Arten. Pop art mugimenduaren garaiko artista bada ere, Morleyren lana ez da joera horretakoa. 1956an Londresko Tate galerian izan zen Estatu Batuetako arteari buruzko erakusketa batek harriturik utzi zuen, eta New Yorkera joatea erabaki zuen. 1960ko lanetan laukiaren eta marrazki ikurren eragina atzematen da; zerrenda horizontalak marrazten ditu, zuriak eta beltzak, batez ere. Ondoren, gerra-ontzi sail bat egin zuen, kolore grisetan. SS Amsterdam in front of Roterdam (1966) lana garai horretako marrazkien adibide argia da. Morleyk berak "superrealismo" hitza asmatu bazuen ere, baztertu egin zen joera horretatik eta teknika gutxiagoko lanak egin zituen, esate baterako The General (1974), zeinetan collage moduan hiru dimentsioko osagaiak erabiltzen dituen. 1969-1970 bitartean argazkiak erabili zituen. Lan horietan argi eta garbi utzi nahi du erabiltzen duen iturria artifiziala dela guztiz, eta horretarako laukiaren inguruko zerrenda zuria mantentzen du. 1965-1966 bitartean Ohioko Unibertsitateko irakasle izan zen; orobat izan zen irakasle New Yorkeko School of Visual Artsen. 1984an Turner Saria irabazi zuen, eta 1990 urtetik aurrera, estilo fotoerrealistago batera itzuli zen; esate baterako, hegazkin-modeloak muntatzeko behar diren piezen multzoa mihisean kopiatu zituen (Red Arrows, 2000.).

Erreferentziak aldatu