Miloš Forman
Miloš Forman, Jan Tomáš Forman jaioa (Čáslav, 1932ko otsailaren 18 - Danbury, Connecticut, AEB, 2018ko apirilaren 13) Txekiako film zuzendaria izan zen. Umezurtz geratu zen oso gazte, gurasoak Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan hil baitziren.
Garaiko Txekoslovakian hasi zen zinemagintzan. Hala ere, Sobiet Batasunak 1968ko Pragako Udaberrian herrialde inbaditu zuenean, Forman Parisen zegoen, film baten ekoizpenaren negoziazioan. Hori zela eta, estudioek kaleratu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. 1977an hiritartasuna eskuratuko zuen. Hor, arrakasta handia erdietsi zuen 1975eko One Flew Over the Cuckoo's Nest filmarekin, Ken Kesey-en eleberrian oinarriturik. Oscar irabazi zuen Formanek. 1984ko Amadeus filmekin berriro lortu zuen Oscar saria.
Filmografia aldatu
- Audition (1963)
- Black Peter (1964)
- Loves of a Blonde (1965)
- The Firemen's Ball (1967)
- Taking Off (1971)
- I Miss Sonia Henie (1971)
- Visions of Eight (1973)
- One Flew Over the Cuckoo's Nest (1975)
- Hair (musikala, 1979)
- Ragtime (1981)
- Amadeus (1984)
- Valmont (1989)
- The People vs. Larry Flynt (1996)
- Man on the Moon (1999)
- Goya's Ghosts (2006)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miloš Forman |