Ruud Lubbers

Rudolphus Franciscus Marie "Ruud" Lubbers (Rotterdam, Herbehereak, 1939ko maiatzaren 7a - Rotterdam, 2018ko otsailaren 14a) Herbehereetako politikaria izan zen.

Ruud Lubbers
Ruud Lubbers 1985.jpg
Q106826484 Itzuli

2010eko uztailaren 21a - 2010eko abuztuaren 3a
United Nations High Commissioner for Refugees (en) Itzuli

2001eko urtarrilaren 1a - 2005eko otsailaren 20a
member of the House of Representatives of the Netherlands (en) Itzuli

1989ko irailaren 14a - 1989ko azaroaren 7a
member of the House of Representatives of the Netherlands (en) Itzuli

1986ko ekainaren 3a - 1986ko uztailaren 14a
Herbeheretako lehen ministroa

1982ko azaroaren 4a - 1994ko abuztuaren 22a
Dries van Agt (en) Itzuli - Wim Kok
member of the House of Representatives of the Netherlands (en) Itzuli

1977ko abenduaren 22a - 1982ko azaroaren 4a
member of the House of Representatives of the Netherlands (en) Itzuli

1977ko ekainaren 8a - 1977ko irailaren 8a
Minister of Economic Affairs and Climate Policy (en) Itzuli

1973 - 1977
Harrie Langman (en) Itzuli - Gijs van Aardenne (en) Itzuli
Minister of State (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoaRudolphus Franciscus Marie Dion Lubbers
JaiotzaRotterdam1939ko maiatzaren 7a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaRotterdam2018ko otsailaren 14a (78 urte)
Hobiratze lekuaRoman Catholic cemetery St. Laurentius (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Ria Hoogeweegen
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaErasmus University Rotterdam (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria, diplomazialaria, ekintzailea, katedraduna, bakearen aldeko aktibista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Hollandia (en) Itzuli  (1965 -  1973)
Tilburgeko Unibertsitatea  (1995 -  2001)
Nazio Batuen Erakundea  (2001eko urtarrilaren 1a -  2005eko otsailaren 20a)
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Erromako Kluba
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaChristian Democratic Appeal (en) Itzuli
Catholic People's Party (en) Itzuli
Ruud Lubbers sig.png

BiografiaAldatu

Herbehereetako lehen ministro izan zen 1982tik 1993ra. Hiri horretako Erasmus Unibertsitatean graduatu zen, eta bere familiaren Lubbers Hollandia ingeniaritza-lantegian lan egin zuen 1963az geroztik. Zentro-eskuineko Alderdi Kristau-demokratako kide egin zen, eta Langileen Federazio Kristauko eta Ingeniaritza Mekanikoko eta Elektrikoko Industrien Federazioetako zuzendaritza-batzordeetako kide izan zen.

Ekonomiako ministro izan zen 1973tik 1977ra koalizioko gobernu batean, eta, orduz geroztik, legebiltzarreko kide izan zen. 1978an, Alderdi Kristau-demokratako buruzagitza hartu zuen. 1982ko azaroan, lehen ministro izendatu zuten, eta Askatasunerako eta Demokraziarako Herriaren Alderdiarekin osatu zen koalizioko buru izan zen. 1989an, beste koalizio bat osatu zuen Lanaren Alderdiarekin (zentro-ezkerraldeko sozialista), eta 1993ra arte iraun zuen koalizio horrek.

Lehen ministro izan zen bitartean, Herbehereetako ekonomiaren liberalizazioa bultzatu zuen, eta Europar Batasuna sendotzeko prozesuan parte hartu zuen. 2001ean, Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako goi-komisario izendatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 2005era arte.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruud Lubbers