Arabako Batzar Nagusiak

Arabako Batzar Nagusiak Arabako legebiltzar eta legegintza organo nagusia dira. Gasteizen dute egoitza nagusia, Bizente Goikoetxea kaleko 2. zenbakiko etxean. Hala ere, bilkura-aretoa Arabako Foru Aldundiaren eraikinean dute. 1983tik 2015eraino, Arabako Biltzar Nagusiak izena izan zuten.[1]

Arabako Batzar Nagusiak
Juntas Generales de Álava
XII. legegintzaldia
Mota
MotaForu lurraldeko ganbera
Zuzendaritza
LehendakariaIrma Basterra (EAJ)
2023. urtetik
Osaketa
Eserlekuak51 (26 gehiengo osorako)

Alderdi politikoak
Gobernua (24)

Oposizioa (26)

Hauteskundeak
Azken hauteskundeak2023ko maiatzaren 28a
Batzarlekua
Bizente Goikoetxea kalea 2,
 Gasteiz (Araba)
Webgunea
Webgune ofiziala

Aurrekariak

aldatu

Arabako Batzar Nagusiak 1463. urtean sortu ziren, Europako legebiltzarrik zaharrenetako bat izanik. 1463an ermandade guztiak Rivabellosan elkartu ziren Cuaderno de Leyes y Ordenanzas de la Hermandad Provincial de Álava deritzona idazteko. Koaderno hura Enrike IV. Erregeak onartu zuen, lehenengo aldiz probintziaren antolaketa politikoa eta administratiboa taxutuz.[2]

Karlos V.ak ordenantzok baieztatu eta indarrean egon ziren Bigarren Karlistaldia arte, izan ere 1876ko uztailaren 21ean Legeak foruak, batzar nagusiak eta foru-aldundiak indargabetu zituen.[2]

Frankismoa bukatu eta 1979ko urtarrilaren 26an euskal aldundiak berrezartzeko dekretuak eman ziren argitara eta, ondorioz, maiatzaren 7an, batzar nagusiak berriz eratu ziren hiru lurralde historikoetan, ordezkaritza-ganbera gisa.[2]

Sarrera

aldatu

Gaur egun Batzar Nagusi bezala ezagutzen dugun egitura politikoaren jatorria, Batzar Nagusien antolaketa eta funtzionamenduari buruzko urtarrilaren 26ko 122/1979 Errege Dekretutik dator.

Arabako Batzar Nagusiak, ohitura historikoari jarraiki, Arabako herri desberdinen parte hartze organoa dira. Parte hartze horretarako Arabako udalerriek osatutako elkarketa egiturak dira Arabako probintzia antolatzeko oinarria, 1979tik gaur egun arte Errege Dekretuz zehaztu zen bezala.

Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutuak  ondokoa dio 24. artikuluan Lurralde Historikoei buruz: foru erakundeak mantendu eta antolatzeko bideari jarraiki lurraldeak berriro ere antolatzeko eta, baita ere, autogobernurako erakunde pribatuek honen eskumenak garatzeko, 1980ko urtarrilaren 18an lehen Funtzionamendu Araudia onesten dute. Hori bera izango da Arabako Foru Organoen antolaketa eta funtzionamendurako oinarri nagusia. Gainera, eredu parlamentario bat finkatu zuten bi organoen (Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren) arteko harremanak sustatu eta elkar komunikatzeko.

Beraz, Foru Arauak finkatu bezala, zeregin batzuk esleitzen zaizkie Arabako Batzar Nagusiei. Hala nola, diputatu nagusiaren aukeraketa, aurrekontuak onestea (Foru Aldundiak proposatuko dituenak) eta Aldundiaren ekintza sustatu eta kontrolatzea.

Funtzio Orokorrak

aldatu
 
Arabako Batzar Nagusien egoitza ez bada ere, Arabako Foru Aldundiaren eraikina da bilkurak egiteko lekua.

Araugintza ahalmena

aldatu

Batzar Nagusiek egiten dituzten xedapen orokorrek Foru Arau izena hartzen dute. Autonomia Estatutuan finkatzen diren gaiak arautuko dituzte, betiere Arabaren eskumena baldin bada.

Foru Arauen bidez, honakoak arautzen dira:

-         Foru organoen antolaketa eta funtzionamendua.

-         Aurrekontuak, kontu orokorrak eta finantza zein kreditu eragileak.

-         Zerga-araubidea.

-         Obra eta zerbitzuen foru plana.

-         Probintziako zein udalerrietako ondasunen araubidea.

-         Lurralde osoari eragiten dieten sektore planak.

-         Lurralde Historikoaren antolaketa eta banaketa politiko-administratiboa.

-         Udal barrutien aldakuntza

Batzar Nagusien araugintza-ahalmenaren barruan, Foru Aldundiak proposatutakoak berrestea dagokie baita ere. Hala nola, Lurralde Historikoak bere gain hartutako eskumenak, erakunde komunei eskumenak uztea eta Eusko Jaurlaritzarekin, Estatuarekin, gainerako Lurralde Historikoekin zein beste Autonomia Erkidego edo Probintziekin egiten diren hitzarmenak.

Biltzar nagusiek foru araubide bat onetsi arte jarraitu behar dituzten tramite batzuk daude, Arabako Batzar Nagusien Araudian erregulatuta azaltzen direnak. Ohiko araugintza prozedura bat ezartzen du eta bereziak diren beste batzuk ere bai. Araugintza prozesu bat hasteko Arabako Foru Aldundiak, batzarkide talde batek, prokuradore batek edo herritarrek abiarazi ahal dituzte. Herritarren kasuan, Arabako Batzar Nagusiek Foru Arauan ezartzen dituzten betekizunak bete beharko dituzte.

Foru Aldundiak aurkeztutako ekimenak “Foru Arau Proiektua” izena badu, Batzarkide Taldeek, Prokuradoreek edo herritarrek aurkeztutakoa “Foru Arau Proposamena” izango da. Hortaz, Foru Arau Proposamenaren hasierako tramitazioa beste bat izango da, izan ere, behin aurkezten denean Foru Aldundira Bidali eta honek aintzat artearen aldeko edo kontrako irizpena ematen duelako. Tramiteak bukatu eta gero, Foru Arau Proposamena Biltzar Nagusietako Osoko Bilkurara bidaltzen da honek aintzat har dezan. Aintzat hartzen badu, Foru Arau Proiektuetarako egindako araugintza-prozesu bera jarraituko du Foru Arau Proposamen horrek.

Arestian aipatu bezala, ohiko araugintza prozeduraz gain, badira prozedura berezi batzuk:

-         Araugintza ahalmen osoa batzordeei uztea

-         Foru Arau Proiektuak eta proposizioak irakurketa bakarreko prozeduraz onartzea.

-         Arabako Foru Aldundiaren eskumenak eta hitzarmenak eskuratzeko eta lagatzeko akordioak berresteko prozedura.

-         Eusko Legebiltzarraren aurrean legegintza-ekimen bat onesteko prozedura.

-         Premiazko prozedura.

-         Zerga Premiazko araugintzako foru dekretuak tramitatzea

Diputatu nagusia aukeratzea
aldatu

Batzar Nagusietako hauteskundeak burutu ostean, biltzarrak osatuta eta Mahaia aukeratuta, Foru Arauak xedatzen duen bezala, gehien jota hogeita hamar eguneko epean Osoko Bilkurako gai bakarreko zerrendan, diputatu nagusia aukeratuko da. Osoko Bilkura hori, Batzar Nagusietako Lehendakaritzak zehaztuko du zein egunetan izango den.

Arabako Batzar Nagusietako Araudiaren arabera diputaturako hautagaien proposamenak Batzar Nagusietako Mahaian aurkeztu behar dira, proposamena egiten duen taldearen eskutik; Osoko Bilkura burutu baino behintzat hirurogeitahamar ordu lehenago.

o  Zein da izendapen prozedura? Lehenik eta behin, idazkari batek hautagaien izenak irakurriko ditu eta jarraian hautagaiek haien programa azalduko dute. Ondoren, batzarkideetako ordezkariek hartzen dute hitza erantzuteko txanda batek jarraituz. Eztabaida gauzatu ondoren bilkura eten egiten da eta Mahiak bozketa ordua zehazten du. Bilkura berriz hasten bozketa egiten da. Bi aukera posible daude, batetik, lehenengo bozkaketan hautagai batek gehiengo osoa lortzea eta diputatu izandatzea edo, bestetik, bozkaketan berdinketa bat ematea. Kasu honetan diputatu nagusi izendatuko dute boza kopuru handiena lortu duen talde edo koalizio politikoko hautagaia.

Amaitzeko, diputatu nagusiak Batzar Nagusietako lehendakariaren aurrean kargua zin egiten du.

1978ko Konstituzioaz geroztik 10 diputatu nagusi egon dira Arabako Batzar Orokorretan. Gaur egun EAJ/PNVko Ramiro González Vicente da Diputatu Nagusia.

Arabako foru aldundiaren kontrola eta sustapena

aldatu

Foru Aldundiaren eta Batzar Nagusien arteko harremanak sistema parlamentario bati dagozkionak dira, harreman horretan Foru Aldundiak (botere exekutiboa) Batzar Nagusien aurrean (botere legegilea) non bere kudeaketaren berri ematen duen eta honen menpe dagoen. Hortaz, foru-gobernuaren kudeaketa politikoa kontrolatu eta sustatu dezakete Batzar Nagusiek.

Honakoak dira Foru Aldundiaren jarduera kontrolatzeko eta sustatzeko dauden baliabideak.

1.      Gobernua kontrolatzeko tresnak.

a.       Zentsura-mozioa. Batzar Nagusiek Aldundiari erantzukizuna exigitzeko erabiltzen den bidea da zentsura-mozioa. Mozioak bidea has dezan, behintzat hamabost prokuradorek proposatu beharko dute eta diputatu nagusirako hautagai bat ere aurkeztu horrekin batera. Mahaiak araubidearen barruan egin dela egiaztatzean Batzarkide taldeei eta Foru Aldundiari bilkurarako eguna adieraziko zaie (gutxienez 5 egun igaro behar dira). Epe horretan beste mozio batzuk aurkezteko aukera ematen da, baldintza berdinak bete behar dituztelarik.

Bilkuraren hasieran, inbestidura saioaren prozedura berbera jarraitzen da, mozioa sinatu duen bazkide batek hitza hartuko du eta ondoren proposatutako hautagaiak bere programa azalduko du. Ostean, batzarra eten egiten da lehendakariaren eskutik eta 24 ordu baino gutxiagoren buruan, batzarrari berriro ekiten zaionean Batzarkide Taldeek hartzen dute hitza; eztabaida tarte batek jarraituko dio. Azkenean bozkaketa egiten da. Osoko bilkuraren gehiengo osoak alde bozkatu ezkero diputatu nagusia kargugabetu eta Foru Aldundia eten egingo da, mozioan proposaturiko hautagaia diputatu nagusi berria bihurtuz.

Zentsura-mozioa foru diputatu baten aurrean ere aurkeztu daiteke, kasu honetan automatikoki kargugabetu egiten da (diputatu nagusiaren ardura), hautagairik ezingo da aurkeztu kasu honetan.

b.      Konfiantza-arazoa. Arabako Foru Arauaren arabera, diputatu nagusiak Arabako Batzar Nagusietan konfiantza-arazoa aurkez dezake, konfiantza lortu ezean kargua utzi beharko du. Konfiantza-arazoa,  diputatuen Kontseiluak egindako arrazoitutako idazki baten bidez aurkezten da. Osoko Bilkura bat deitu eta bertan eztabaidatu ostean konfiantza-arazoa bozkatzen da. Botoen gehiengo soilarekin aprobatua geratzen da, ez bada aprobatzen diputatu nagusiak dimisioa aurkeztuko du.

c.       Interpelazioak. Batzarkideek, Foru Aldundiari eta Aldundiko kide bakoitzari interpelazioak aurkezteko aukera dute eta gobernuaren jarreraren arrazoiei eta asmoei buruz galderak egin ahal dituzte gobernuaren jardunaren inguruan.

d.      Galderak. Galderak idazki baten bidez aurkezten dira eta gai, gertaera, egoera edo informazio bati buruz zer jakin nahi duten adierazten da. Prokuradoreek galderak egin ahal dituzte Osoko Bilkuran erantzuteko, hau da, Kontroleko osoko bilkuran erantzuteko, edo gaiaren arabera dagokion Batzordean erantzuteko. Galdera horiek diputatu nagusiari edo aldundiko edozein kideri zuzendutakoak izan ahal dira. Osoko Bilkuran, galderak ekimena aurkeztu duenak egingo ditu eta erantzuna Foru Aldundiko dagokion kideak. Idatzizko prozedura ere posible da.

e.       Foru diputatuak edo foru diputatuak ez diren beste funtzionario batzuen Batzordeetan egiten diren Agerraldiak. Foru diputatuek Batzarretako Batzordeetan agerraldiak egiten dituzte Batzarrek eskatzen dutenean gai baten inguruko informazioa emateko. Kasu honetan talde guztietako ordezkariek hartzen dute parte galderak eta abar egiteko. Foru diputatuak ez diren beste pertsonen kasuan, agerraldiak Arabako Lurralde Historikoarekin lotura zuzenak dituzten gaiak lantzeko izango dira soilik.

f.       Batzordeetako foru diputatuen bilkura informatiboak. Foru diputatuek eskatuta egiten dira haien batzordeetako gaiei zein eskumenei  lotuta.

g.       Foru Aldundiari edo beste administrazio batzuei eskatutako informazioa. Prokuradoreek euren taldearen bidez Foru Aldundiari dituen datuak, txostenak eta dokumentazioak eskatu ahal dizkiote. Horretaz gain, Araban eragin dezakeen edo eragiten duen gai baten inguruko dokumentazioa eskatu ahal zaio beste administrazio batzuei.

2.      Gobernua sustatzeko tresnak

a.       Mozioak. Mozio bat edozein Batzarkide Taldek aurkeztu dezake; Foru Aldundiak Biltzar Nagusietara eskumeneko gai bati buruzko proposamenaren bat bidaltzeko edo Batzar Nagusiek gai jakin bati buruz iritzia eman dezaten balio du. Mahaiak erabakitzen du mozioen tramitazioa, ostean, Osoko Bilkurara edo gaiaren araberako Batzordera bideratzen da. Zuzenketak egiteko epe bat zabaltzen zaie gainontzeko Batzarkide Taldeei. Eztabaida bat burutzen da eta mozioa eta honen zuzenketak bozkatu egiten dira amaitzeko.

b.      Batzar Nagusietako erabakiak. Foru Aldundiak Batzar Nagusietara (Osoko Bilkurara edo dagokion Batzordera zuzenduta) zenbait jakinarazpen bidal ditzake eskumeneko gaiei buruz. Eztabaida bat ematen da eta Batzarkide Taldeek erabakitzeko proposamenak aurkezten dituzte. Proposamen  guztiak bozkatu egiten dira, eta onartzen badira, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte eta horien berri emango diote Foru Aldundiari edo dagokion entitateri, batzarretako borondate politikoa zein den adierazteko.

Lurralde historikoaren aurrekontua

aldatu

Aurrekontuetan, Foru Aldundiari zehazten zaio zein den urte politikoan gastatu dezakeen zenbatekoaren diru muga, eta baita ere zein kontzepturi aplikatuko zaizkion gastu horiek. Baita ere, zergen bidez bilduko diren diru-sarreren estimazioa  egiten da.

Aurrekontuak onesteko Batzar Nagusiek foru arauen bidez egiten dute. Tramitazioa ORDEA, Foru Aldundiari dagokio soilik bera baita botere exekutiboa. Aurrekontuen foru arau proiektuak, lehentasuna du Batzar Nagusietako gainerako lan eta gaien aurrean.

Erakunde organoen funtzioak eta ezaugarriak

aldatu

·        Presidentzia: Biltzarraren ordezkari, Mahaiaren ekintza antolatu eta koordinatu, parlamentuko lanak betetzen direla ziurtatu, eztabaidak zuzendu eta hauen ordena zaindu eta azkenik, Batzar Nagusietako egoitzan eta haren esparru guztietan ordena dagoela zainduko du asaldatzaileak epailearen esanetara jartzeko aukera duelarik.

·        Osoko bilkura. Osoko Bilkura Batzar Nagusien organo garrantzitsuena da eta Ganberako kide guztiak biltzen ditu. Publikoak dira orohar kontrakoa erabaki ezean eta legearekin kontrakotasunean ez badago.

Eskumenak honakoak dira: Foru arau proiektu eta proposamenen onestea, ogasun finantza eta aurrekontu batzordeak Arabako Aurrekontuen Foru Arau Proiektuari buruz egiten duen onesteko erabakia berrestea, Foru Aldundiaren Hitzarmenak berronestea, mozioak eztabaidatu eta bidezkoa bada hauek baita ere onestea, diputatu nagusi izendatzea, konfiantza-arazoak eta zentsura-mozioak bideratzea, galderak eta interpelazioak bideratzea, Foru Aldundiko jakinarazpenak izapidetzea, lege proposamenak onartzea Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko, Arabako Foru Aldundiak proposatutako eskumen-arazoak erabakitzea eta azkenik Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den lege proiektu edo proposamen baten aurkako eskumen-arazoa planteatzea Ebazpen Batzordearen aurrean.

·        Mahaia Batzar Nagusien organo gidaria da. Batzar Nagusietako lehendakariak zuzentzen du Mahaia eta Batzarren taldeko ordezkaritza du parte hartzen dituen ekitaldietan. Osaketari dagokionez, Lehendakariak, bi lehendakariordek (1. eta 2.) eta bi idazkarik osatzen dute. Mahaiak -lehendakaritzak proposatuta- izendatutako legelari baten laguntza izango dute.

Funtzioak: Administrazio eta antolakuntza funtzioak baita langileen burutza funtzioak, ganberako aurrekontuen proiektua egitea, aldaketak egitea eta horren exekuzioa zuzentzea; batzar nagusietara zuzendutako agiriak kalifikatzea, Batzarrean jarduera sustatzea, Osoko Bilkuren eta Batzordeen lan-egutegiak finkatzea, araudiak agintzen dion beste edozein funtzio, hala nola erabakiak berriz kontsideratzea.

·        Bozeramaile batzarra. Batzarkide Taldeko bozeramaileek osatzen dute, baita Batzar Nagusietako lehendakariak, edo lehendakari ordeetako batek, honako batzarra zuzentzeko ardura izango duena. Arabako Foru Aldundiari, egokia bada, batzarrerako deialdia zabaltzen zaio baita ere. Honako funtzioak ditu:

-         Osoko Bilkurako gai-zerrenda ezarri.

-         Batzarkideen artean banatzea osoko bilkuren aretoko eserlekuak.

-         Aho batez onesten ditu adierazpen instituzionalak.

·        Batzordeak eta ponentziak. Batzordeek honako funtzioak dituzte:

-         Eskumen esparrua kontuan izanda foru arau proiektuak edo proposamenak, mozioak eta ekimenak ezagutzea.

-         Batzordean erantzuteko galderak bideratzea.

-         Foru diputatuen bilkura informatiboak bideratzea.

-         Bilkura informatiboetako agerraldiak bideratzea.

-         Garrantzi berezia ez duten gai orokorrei buruzko foru arau proiektu eta proposamenetan, Batzar Nagusietako Mahaiak erabaki dezake testu horren irizpenaz arduratuko den Batzordeari araugintzako ahalmen osoarekin egin dezala eskatzea, beraz, ez dute Osoko Bilkuraren azken onespenaren beharrik izango.

Osaketari dagokionez, Mahaiak, bozeramaileen batzarrari entzun ondoren, zehazten du zenbat kidek osatuko duen, noski, irizpide batzuk erabiliz.

o  Taldea bakoitzak dagokion kide kopurua izango du, taldeak dituen kide kopuruaren araberakoa.

o  Talde bakoitzak sortzen den batzorde arrunt bakoitzean gutxienez kide bat izateko eskubidea du.

o  Edozein modutan, Batzordeen Osaketa, Osoko Bilkurarenaren isla zehatza izango da .

Lau batzorde mota desberdin daude: Batzorde arruntak, Batzorde Iraunkorrak, Ezhoiko Batzordeak eta Ikerketa Batzordeak.

Ponentziei dagokionez, helburua, Foru Arau proiektu eta proposamenak eta aurkeztutako zuzenketa partzialak aztertzea da, Batzordeetan sor daitezke..  Batzarkide Talde bakoitzeko kide batek osatuko du, hala ere, lantzen den gaiak berezitasunenbat biltzen badu profesionalek ere parte hartu dezakete. Txostena berari dagokionez,  Ponentziak txosten bat egin eta aurkeztutako zuzenketen aurrean Talderik ez bada kontran azaltzen, aurrera doaz hobekuntzak.

Osaketa eta Funtzionamendua

aldatu

Batzarrei propio dagozkien administrazio zerbitzuak ere topa ditzakegu, Idazkaritza eta Komunikazio eta Protokolo komitea.  Idazkaritza nagusiaren funtzioa Batzarretako organoei laguntza ematea, hauen kudeaketa egitea eta horiei aholkularitza ematea. Hala eta guztiz ere, Idazkaritza Nagusia, legelari nagusiaren zuzendaritzapean dago. Bestalde, Komunikazio eta Protokolo zerbitzuak garrantzi handia hartu du, beharrezkoak diren ahaleginak egin eta erakundearen eta komunikabidearen arteko zubi-lana egiten baitu; horretaz gain, erakundearen publizitateaz eta Arabako Batzar Nagusiek antolatutako ekintza guztiak antolatu eta gauzatzeko lana du.

51 batzarkidek osatzen dute Arabako legebiltzarra, kuadrilla edo eskualdeen arabera aukeratuta: Gasteizko kuadrillak 38, Aiarako kuadrillak 6, eta Lur Jareak edo gainerako 5 kuadrillek (Arabako Errioxa, Agurain, Zuia, Añana eta Mendialdea) 7 batzarkide ematen dituzte.

Arabako Batzar Nagusien osaketa 2019-2023ko legegintzaldian

Hautagaitza Gasteizko Koadrila Lur Jareak Aiarako Koadrila Guztira
Prokuradoreak Prokuradoreak Prokuradoreak Prokuradoreak +/–
EAJ 11 3 3 17 4
EH Bildu 8 2 2 12 1
PSE-EE 9 1 0 10 5
PP 7 1 0 8 4
Elkarrekin Podemos 4 0 0 4 4
Irabazi 0 0 0 0 1
C's 0 0 0 0 1 a

a Aurreko legealdian C's-etik kanporatutako biltzarkidearekin alderatuz.

Mahaia

aldatu

Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak

aldatu
Legegintzaldia Lehendakaria [3] Alderdia
I. (1979-1983) Emilio Guevara Saleta (kargua utzi zuen 1980an Ahaldun Nagusi
eta Batzar Nagusietako Presidente karguak banandu zirenean
)
EAJ
Patxi Ormazabal Zamakona EAJ
II. (1983-1987) Patxi Ormazabal Zamakona (kargua utzi zuen 1986an, EAko kide egitean) EAJ
Juan Jose Ibarretxe Markuartu (1986 eta 1987an) EAJ
III. (1987-1991) Juan Jose Ibarretxe Markuartu EAJ
IV. (1991-1995) Juan Pastor Alvarez PSE
V. (1995-1999) Jose Manuel Lopez de Juan-Abad Fernandez de Labastida (hila 1999an) EAJ
Mikel Martinez Martinez de Lizardui (1999an) EAJ
VI. (1999-2003) Xesqui Castañer Lopez PSE-EE
VII. (2003-2007) Maria Teresa Rodriguez Barahona PSE-EE
VIII. (2007-2011) Juan Antonio Zárate Pérez de Arriluzea PP
IX. (2011-2015) Juan Antonio Zárate Pérez de Arriluzea PP
X. (2015-2019) Pedro Elosegi González de Gamarra EAJ
XI. (2019-2023) Pedro Elosegi González de Gamarra EAJ
XII. (2023-2027) Irma Basterra Ugarriza EAJ

Emaitzen historia

aldatu

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia Batzarkideak Boto kopurua[4]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
15
38.184 (%25,91)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
14
36.980 (%25,09)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
9
27.183 (%18,44)
Alderdi Popularra (PP)
9
25.030 (%16,98)
Elkarrekin Podemos
3
10.279 (%6,97)
Vox
1
4.485 (%3,04)

2019-2023 legegintzaldia

aldatu

2019ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia Batzarkideak Boto kopurua[5]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
17
47.510 (%29,41)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
12
33.841 (%20,95)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
10
30.481 (%18,87)
Alderdi Popularra (PP)
8
24.156 (%14,95)
Elkarrekin Podemos
4
16.003 (%9,91)

2015-2019 legegintzaldia

aldatu

2015eko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia Batzarkideak Boto kopurua[6]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13
34.705 (%21,96)
Alderdi Popularra (PP)
12
35.335 (%22,36)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
11
32.716 (%20,70)
Ahal Dugu
8
23.393 (%14,80)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
5
17.991 (%11,38)
Irabazi-Ganemos Euskadi
1
5.953 (%3,77)
Herritarrak-Herritarron Alderdia (C's)
1
4.982 (%3,15)

2011-2015 legegintzaldia

aldatu

2011ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia Batzarkideak Boto kopurua[7]
Alderdi Popularra (PP)
16
39.631 (%26,69)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13
36.196 (%24,38)
Bildu
11
31.998 (%21,55)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
9
24.879 (%16,76)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
2
6.258 (%4,22)
Aralar
-
4.168 (%2,81)

2007-2011 legegintzaldia

aldatu

2007ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia Batzarkideak Boto kopurua[8]
Alderdi Popularra (PP)
15
39.765 (%26,41)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
14
39.596 (%26,29)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
14
39.055 (%25,93)
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)
4
13.151 (%8,73)
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/Aralar)
2
10.201 (%6,77)
Eusko Alkartasuna (EA)
2
8.692 (%5,77)

Hauteskundeen ondoren bazirudien PPko hautagaia, Javier de Andrés, edo PSE-EEkoa, Txarli Prieto izango zela Ahaldun Nagusi, horiek baitziren boto gehien eskuratu zituzten bi alderdiak. EAJ alderdiak ere bere hautagaia aurkeztu zuen, Xabier Agirre Lopez. Inbestidura eguna baino lehen, Prietok esan zuen Ahaldun Nagusi izateko nahiko sostengu zuela Ezker Batua - Berdeak eta Aralar osatu zuten koalizioaren 2 ordezkarien aldetik.[9] Haatik, bozketa eguna iritsi zenean, Aralarreko ordezkaria abstenitu egin zen, eta Xabier Agirrek EAren botoak jaso zituen. Horrela, azken hau izendatu zuten Ahaldun Nagusi 16 botorekin; Javier de Andrések bere alderdiaren 15 boto jaso zituen, eta Txarli Prietok bere alderdiaren eta Ezker Batuaren 15 boto.

Hauteskunde hauetan EAE alderdiak Lur Jareetan eta Gasteizen soilik aurkeztu ahal zituen zerrendak, Araiako zerrenda baliogabetu egin baitzuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

2003-2007 legegintzaldia

aldatu

2003ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia

Batzarkideak

Boto Kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna (EAJ-EA)
19
59.068 (36.02%)
Alderdi Popularra (PP)
16
47.346 (28.87%)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
12
35.733 (21.79%)
Ezker Batua (IU-EB)
3
11.886 (7.25%)
Unidad Alavesa (UA)
1
6.373 (3.89%)

Ezker Abertzaleak babestutako Autodeterminaziorako Bilgunea hautez zerrenda legez kanporatua izan zen. Hala ere, plataforma horretako kideek euren aldeko boto ematera deitu zuten, nahiz eta ofizialki boto hori nulutzat hartu zen.

1999-2003 legegintzaldia

aldatu

1999ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia

Batzarkideak

Boto Kopurua
Alderdi Popularra (PP)
16
X (XX.XX%)
Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna (EAJ-EA)
16
X (XX.XX%)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
9
X (XX.XX%)
Euskal Herritarrok (EH)
6
X (XX.XX%)
Unidad Alavesa (UA)
2
X (XX.XX%)
Ezker Batua (IU-EB)
2
X (XX.XX%)

1995-1999 legegintzaldia

aldatu

1995eko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia

Batzarkideak

Boto Kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
15
X (XX.XX%)
Alderdi Popularra (PP)
9
X (XX.XX%)
Unidad Alavesa (UA)
9
X (XX.XX%)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
7
X (XX.XX%)
Herri Batasuna (HB)
4
X (XX.XX%)
Eusko Alkartasuna (EA)
4
X (XX.XX%)
Ezker Batua (IU-EB)
3
X (XX.XX%)

1991-1995 legegintzaldia

aldatu

1991ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia

Batzarkideak

Boto Kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
14
X (XX.XX%)
Unidad Alavesa (UA)
11
X (XX.XX%)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE)
11
X (XX.XX%)
Herri Batasuna (HB)
7
X (XX.XX%)
Alderdi Popularra (PP)
3
X (XX.XX%)
Eusko Alkartasuna (EA)
3
X (XX.XX%)
Euskadiko Ezkerra (EE)
2
X (XX.XX%)

1987-1991 legegintzaldia

aldatu

1987ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia

Batzarkideak

Boto Kopurua
Eusko Alkartasuna (EA)
12
X (XX.XX%)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE)
11
X (XX.XX%)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10
X (XX.XX%)
Herri Batasuna (HB)
8
X (XX.XX%)
Aliantza Popularra (AP)
4
X (XX.XX%)
Euskadiko Ezkerra (EE)
3
X (XX.XX%)
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS)
3
X (XX.XX%)

1983-1987 legegintzaldia

aldatu

1983ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia

Batzarkideak

Boto Kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
23
X (XX.XX%)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE)
14
X (XX.XX%)
Aliantza Popularra-Alderdi Demokrata Popularra-Batasun Liberala (AP/PDP/UL)
9
X (XX.XX%)
Herri Batasuna (HB)
4
X (XX.XX%)
Euskadiko Ezkerra (EE)
1
X (XX.XX%)

1979-1983 legegintzaldia

aldatu

1979ko hauteskundeen ondorengo Arabako Batzar Nagusiak

Alderdia

Batzarkideak

Boto Kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
26
X (XX.XX%)
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD)
14
X (XX.XX%)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE)
7
X (XX.XX%)
Gasteizko Independenteak
3
X (XX.XX%)
Gure Aukera (Laudioko Independenteak)
3
X (XX.XX%)
Amurrioko Aukera (Amurrioko Independenteak)
2
X (XX.XX%)
Aguraingo Independenteak
1
X (XX.XX%)
Iruña Okako Independenteak
1
X (XX.XX%)

Erreferentziak

aldatu
  1. Ivan Santamaria: «Arabakoak ere, 'batzar'», Berria, 2015-11-25.
  2. a b c Historia. Arabako Batzar Nagusiak.
  3. Arabako Batzar Nagusietako Lehendakarien zerrenda
  4. «Arabako Foru Hauteskundeak 2023 emaitzak online | EITB Udal eta Foru Hauteskundeak» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  5. «Arabako Foru Hauteskundeak 2019 emaitzak online | EITB Udal eta Foru Hauteskundeak» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  6. 2015ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean 2016/05/08an kontsultatua
  7. 2011ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean 2011/07/06an kontsultatua
  8. 2007ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean 2011/07/06an kontsultatua
  9. Prietoren arabera, osoko bilkura baino lehen sozialistek Ezker Batua eta Aralarren arteko koalizioarekin akordioa zuten berria.info webgunea[Betiko hautsitako esteka] 2011/07/06an kontsultatua

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu