Ireki menu nagusia
Agirre
Izen osoa: Asier Agirre Irisarri
Jaiotza data: 1995eko ekainaren 11 (24 urte)
Jaioterria: Iruñea (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,83 m
Pisua: 76 kg
Debutatze data: 2015eko ekainaren 13a
Debutatze pilotalekua: Labrit (Iruñea)

Asier Agirre Irisarri, pilota arloan Agirre deituraz ezaguna (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1995eko ekainaren 11), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. 2015eko ekainaren 13an debutatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan.[1] Joko erasokorra egiten du, erraz jotzen du errematera; eta, indar handikoa izaki, defentsan oso ondo moldatzen da.[2][3] Debutatu ondorengo bi urteetan partida gutxi jokatu ahal izan zuen, hiru lesio izan baitzituen ia bata bestearen atzetik. 2017ko udatik aurrera, ordea, jarraipena izan du jokoan, eta 2017ko azaroaren 12an profesionaletako bere lehen titulua eskuratu zuen: Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa.[4] 2018ko martxoaren 31n, Diego Iturriaga atzelaria lagun, Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen.[5]

2018an Esku Huskako Bigarren Mailako Buruz-buruko Txapelketari agur esan behar zion, lehen partida jokatu gabe, une txarrean izandako bakterio-infekzio baten kausaz.

Kirol lorpenakAldatu

Profesionaletan
Amateurretan
  • 2015ean, Migel Soroa binakako torneoko txapelduna.
  • 2014an:
    • 22 urtez azpiko Espainiako buruz buruko txapelduna.
    • 2014an, Zaldibarko Olazar binakako torneoko txapelduna.

ErreferentziakAldatu

  1. Asegarce enpresako fitxa.
  2. «Asier Agirre: “Estoy más nervioso que antes de uno de mis exámenes de magisterio"», Asegarce.com, 2015-06-10.
  3. Jon ESKUDERO: «Asier Agirre, Asegarceko pilotaria: "Arriskatzeko aukera dudan oro, ez dut bitan pentsatzen"», Berria, 2015-06-12.
  4. (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor (2017-11-12) «Premio a la Agonía» Deia . Noiz kontsultatua: 2017-11-19.
  5. (Gaztelaniaz) Victoria de Lecea, Jokin (2018-04-01) «El camino del esfuerzo» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-04-07.

Kanpo loturakAldatu