1962
urte
1962. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
Urteak | 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1962 MCMLXII |
Ab urbe condita | 2715 |
Armeniar egutegia | 1411 ԹՎ ՌՆԺԱ |
Bahá'í egutegia | 118 – 119 |
Bengaliar egutegia | 1369 |
Berber egutegia | 2912 |
Egutegi budista | 2506 |
Myanmarko egutegia | 1324 |
Bizantziar egutegia | 7470 – 7471 |
Koptoen egutegia | 1678 – 1679 |
Etiopiar egutegia | 1954 – 1955 |
Hebrear egutegia | 5722 – 5723 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2018 – 2019 |
Shaka Samvat | 1884 – 1885 |
Kali Yuga | 5063 – 5064 |
Iraniar egutegia | 1340 – 1341 |
Islamiar egutegia | 1381 – 1382 |
Japoniar egutegia | Shōwa 37 (昭和37年) |
Korear egutegia | 4295 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2505 |
Holozeniar egutegia | 11962 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Abuztuaren 20a – Donostian CNTko kideek Francoren aurka prestatutako atentatuak huts egin zuen. Diktadorea hurrengo egunean iritsi zen hirira.
- Abenduaren 2a – ETAk bonba bat zartarazi zuen Donostiako Gobernu Militarrean.
- Abenduaren 27a – Bixente Lertxundi Maioz preso anarkista donostiarra gogor jipoitu zuten Martuteneko espetxezainek, eta hilzorian aske utzi zuten. Espetxearen ondoko Donostiako Txomiñene auzoan aurkitu zuten eta ordu gutxira hil zen ospitalean.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 3a – Joan XXIII.a aita santuak Fidel Castro eskumikatu zuen.
- Otsailaren 8a – Zortzi lagun hil zituen Parisen Frantziako Poliziak, Aljeriako gerraren aurkako manifestazio batean.
- Martxoaren 19a – Aljeriako Independentziaren Gerra amaitu zen. Afrikako herrialdeek Frantziatik burujabetza lortu zuten.
- Ekainaren 3a – Aljeriak independentzia aldarrikatu zuen, 132 urteko okupazio kolonial frantsesaren ostean.
- Abuztuaren 6a – Jamaika Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- Irailaren 26a – Yemengo arabiar errepublika sortu zuten.
- Urriaren 11 – Joan XXIII.a aita santuak Vatikanoko II. kontzilioa abiarazi zuen, Paulo VI.ak 3 urte geroago amaitu zuena.
- Urriaren 22a – Ameriketako Estatu Batuetako presidente John F. Kennedyk Kubaren aurkako blokeoa iragarri zuen.
- Azaroaren 12a – CIAk Kuban zuen arduradun nagusia atxilotu zuten, Minas de Matahambre herriko meatzeetan lehergailuak jarri asmoz zebilela.
- Abenduaren 24a – Kubak Girón hondartzako inbasio saiakeran parte hartu zuten azken mertzenarioak AEBetara itzuli zituzten. Azken hegaldi hartan 1.000 mertzenario baino gehiago garraiatu zituzten Floridara.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- Irailaren 23a – 1962ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mikel Arozamenak bere lehen txapela jantzi zuen.
- Abenduaren 9a – 1962ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Jose Joakin Mitxelenan jantzi zuen txapela.
- Abenduaren 30a – 1962ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuen. Bere lehen txapela izan zen.
- 1962ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea Jon Lopategi izan zen.
Mundua
aldatu- Uztailaren 12a – Rolling Stones musika talde ingelesa sortu zuten, izena Muddy Watersen abesti batetik hartuz.
- Irailaren 11 – The Beatles taldeak "Love Me Do" lehen singlea bukatu zuten.
- Abenduaren 10ean "Lawrence of Arabia" filma estreinatu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatu- Uztailaren 10a – "Telstar" munduko lehen komunikazio satelitea espazioratu zuen NASAk.
- Urte hartan bertan Clinica Universitaria de Navarra (CUN) inauguratu zuten Iruñean.
- Irailaren 27a – Rachel Carson biologoak Udaberri Isila liburua argitaratu zuen. Bertan, produktu kimikoen gehiegizko erabilerak naturan duen eragin kaltegarria salatu zuen.
Kirolak
aldatu- 1962ko Munduko Futbol Txapelketan, Txilen antolatua, Brasilek Txekoslovakiari irabazi zion. Hirugarrena Txile bera izan zen.
- Urte hartan bertan sortu zuten Bidasoa Kirol Kluba edo Club Deportivo Bidasoa eskubaloi taldea Irunen (Gipuzkoa).
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Joseba Lakarra, euskararen historian espezializatutako bizkaitar euskalaria, aitzineuskara ikertzen nabarmendua.
- Urtarrilaren 2a – Carmelo Gómez, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 2a – Francisco Pérez de los Cobos, Espainiako Konstituzio Auzitegiko presidente ohia.
- Urtarrilaren 3a – Gavin Hastings, eskoziar errugbi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 5a – Shinobu Ikeda, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 6a – Lucía Lahoz Gutiérrez, arabar arte-historialaria.
- Urtarrilaren 7a – Alexander Dugin, errusiar filosofo, analista eta estratega politikoa.
- Urtarrilaren 8a – Jon Anza, ETAko militantea (h. 2009).
- Urtarrilaren 8a – Ttotte Etxebeste, lapurtar idazle eta aktibista.
- Urtarrilaren 8a – Loinaz Jauregi, gipuzkoar aktorea.
- Urtarrilaren 10a – Ana Elordi, bizkaitar aktorea.
- Urtarrilaren 11 – Odile de Coral, Urruñako alkatea.
- Urtarrilaren 12a – Agustín Alarcón, bizkaitar arraunlari ohia.
- Urtarrilaren 15a – Margherita Buy, italiar aktorea.
- Urtarrilaren 16a – Bethan Gwanas, galeseraz soilik idazten duen galestar idazlea.
- Urtarrilaren 17a – Jim Carrey, kanadar aktore eta umorista.
- Urtarrilaren 18a - Alison Arngrim, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 21a – Marie Trintignant, frantziar aktorea (h. 2003).
- Urtarrilaren 22a – Patricia Laurent Kullick, mexikar idazlea (h. 2022).
- Urtarrilaren 22a – Alison Spedding, britainiar antropologoa eta fikzio idazlea.
- Urtarrilaren 22a – Mizan Zainal Abidin Terengganukoa, Terengganuko sultana.
- Urtarrilaren 23a – Elvira Lindo, espainiar idazlea.
- Urtarrilaren 24a – Antonina Ordina, sobietar-suediar iraupen-eskiatzailea ohia.
- Urtarrilaren 26a – Iñaki Bergara Iribar, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 27a – Anselmo Fuerte, espainiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 29a – Olga Tokarczuk, poloniar idazle, aktibista eta intelektuala, 2018ko Literaturako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 30a – Abdullah II.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea.
- Urtarrilaren 30a – Juan José Lizarbe, PSNko nafar politikaria.
- Urtarrilaren 30a – Esperanza López Parada, espainiar poeta.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Takashi Murakami, japoniar artista garaikidea.
- Otsailaren 1a – Luís dos Reis, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 2a – Itziar Laka, bizkaitar hizkuntzalaria eta EHUko irakaslea.
- Otsailaren 3a - Michele Greene, estatubatuar aktorea, abeslaria eta konpositorea.
- Otsailaren 4a – Javier Murgialdai, arabar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 5a – Jennifer Jason Leigh, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 6a – Axl Rose, estatubatuar abeslaria eta musikagilea, Guns N' Roses taldeko abeslaria.
- Otsailaren 7a – David Bryan, estatubatuar musikari eta abestigilea, Bon Jovi taldeko piano-jolea.
- Otsailaren 7a – Eddie Izzard, britainiar aktore eta umorista.
- Otsailaren 8a – Eloy Suárez, PPko espainiar politikaria.
- Otsailaren 9a – Norberto de la Mata, bizkaitar abokatu eta zigor-zuzenbideko katedraduna.
- Otsailaren 9a – Carlos Terrazas, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- Otsailaren 10a – Cliff Burton, estatubatuar musikari, egile abeslari eta baxu-jotzailea, Metallica taldeko kidea (h. 1986).
- Otsailaren 11 – Sheryl Crow, estatubatuar abeslari, musikagile eta aktorea.
- Otsailaren 11 – Eric Vanderaerden, belgiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 12a – Ali LeRoi, estatubatuar ekoizle, gidoigile eta aktorea.
- Otsailaren 14a – Philippe Sella, frantziar errugbilari ohia.
- Otsailaren 15a – Milo Đukanović, Montenegroko presidentea.
- Otsailaren 15a – Jokin Mitxelena, euskal idazle eta ilustratzailea.
- Otsailaren 17a - Alison Hargreaves, britainiar alpinista (h. 1995).
- Otsailaren 17a – Hennie Meijer, herbehereetar futbolari ohia.
- Otsailaren 17a – Lou Diamond Phillips, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
- Otsailaren 19a – Juan Miguel Alonso, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- Otsailaren 19a – Emídio Brasileiro, brasildar idazlea.
- Otsailaren 19a – Felix Espilla, bizkaitar zesta-puntako jokalari ohia.
- Otsailaren 19a – Hana Mandlíková, txekiar tenislari ohia.
- Otsailaren 20a – Jelizaveta Glinka, errusiar langile humanitarioa eta karitate aktibista (h. 2016).
- Otsailaren 20a – Hilario Pino, espainiar kazetari eta telebistako albistegi aurkezlea.
- Otsailaren 20a – Joseba Gotzon Varela, bizkaitar idazle eta musikaria.
- Otsailaren 20a – Jose Maria Zezeaga, gipuzkoar pilotari ohia.
- Otsailaren 21a – Cristina Garmendia, donostiar biologoa eta enpresaria.
- Otsailaren 21a – Chuck Palahniuk, estatubatuar eleberrigile eta freelance kazetaria.
- Otsailaren 21a – David Foster Wallace, estatubatuar idazle eta irakaslea (h. 2008).
- Otsailaren 22a – Steve Irwin, Krokodilo-ehiztaria, australiar naturalista eta telebistako aurkezlea (h. 2006).
- Otsailaren 23a – Ivica Barbarić, kroaziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 26a – Olga Martynova, erruso-alemaniar idazlea.
- Otsailaren 27a – Chiya Fujino, japoniar idazlea.
- Otsailaren 28a – Ana Rioja, nafar kazetari eta idazlea.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Jon Bon Jovi, estatubatuar musikari, abeslari, kantagile eta aktorea.
- Martxoaren 3a – Ana Alcolea, aragoiar irakaslea eta idazle.
- Martxoaren 3a – Jackie Joyner, estatubatuar atleta ohia, luzera jauzian eta heptatloiean espezializatutakoa, inoizko emakume atleta hoberenetakoa.
- Martxoaren 3a – Begoña Vicario, bizkaitar zinemagilea eta EHUko animazio irakaslea.
- Martxoaren 4a – Xela Arias, galiziar idazle, poeta eta itzultzailea (h. 2003).
- Martxoaren 4a – Miriam Díaz-Aroca, espainiar aktore eta telebista aurkezlea.
- Martxoaren 4a - Claire Voisin, frantziar matematikaria, geometria aljebraikoan egiten duen lanarengatik ezaguna.
- Martxoaren 6a – Enrique Alcat, nafar kazetaria (h. 2014).
- Martxoaren 6a – Rita Sargsyan, Armeniako lehen dama eta musika-socialite eta maistra (h. 2020).
- Martxoaren 8a – Július Bielik, eslovakiar futbolaria.
- Martxoaren 8a – Iñaki Segurola, gipuzkoar idazlea, filologoa eta hiztegigilea (h. 2022).
- Martxoaren 8a – Mitsunori Yoshida, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 11 – Mohamed Abdullahi Mohamed, Somaliako presidentea.
- Martxoaren 11 – Mary Gauthier, folk eta alternative country generoetako egile abeslari estatubatuarra.
- Martxoaren 12a – Roberto Santamaría Calavia, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 13a – Peio Ruiz Cabestany, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 13a – Cristina Cuesta, gipuzkoar kriminologo eta ekintzailea.
- Martxoaren 17a – Kalpana Chawla, indiar jatorriko estatubatuar astronauta, Columbia espazio anezkaren istripuan hil zen bidaideetako bat (h. 2003).
- Martxoaren 20a - Yōko Ogawa, japoniar idazlea.
- Martxoaren 21a – Matthew Broderick, estatubatuar aktorea eta bikoiztailea.
- Martxoaren 21a – Jonan Fernandez, euskal politikari ohia eta hainbat erakunde zibiletako sortzailea eta kidea.
- Martxoaren 21a – Rosie O'Donnell, estatubatuar aktorea eta umorista.
- Martxoaren 23a – Ramón Lavín, bizkaitar igerilari olinpikoa (h. 1999).
- Martxoaren 24a – María Bouzas, galiziar aktorea.
- Martxoaren 24a – Jorge Riechman, espainiar idazlea.
- Martxoaren 25a – Jennifer Lee Carrell, estatubatuar idazlea, Literatura ingelesean eta estatubatuarrean aditua.
- Martxoaren 25a – Marcia Cross, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 26a – Juri Gidzenko, ukrainar jatorriko errusiar kosmonauta.
- Martxoaren 26a – Luis Maria Lopez Rekarte, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 26a – John Stockton, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 27a – Carmen García de Merlo, espainiar abokatu, erizain eta funtzionarioa.
- Martxoaren 28a – Alexandra Billings, estatubatuar aktorea, irakaslea, abeslaria eta ekintzailea.
- Martxoaren 30a – MC Hammer, estatubatuar rapero eta dantzaria.
Apirila
aldatu- Apirilaren 3a – Grégoire Lascubé, lapurtar errugbilari ohia.
- Apirilaren 3a – Sophie Moressée-Pichot, frantziar eskrimari ohia eta pentatloi modernoko kirolari ohia.
- Apirilaren 3a – Mike Ness, estatubatuar gitarra-jotzailea, abeslaria, ekoizlea eta kantugilea, Social Distortion taldeko abeslaria.
- Apirilaren 4a – Marco Giovannetti, italiar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 4a – Miloš Rus, esloveniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Apirilaren 5a – Adelfa Calvo, andaluziar aktorea.
- Apirilaren 5a – Lana Clarkson, estatubatuar aktore eta modeloa (h. 2003).
- Apirilaren 6a – Tomoyasu Asaoka, japoniar futbolaria (h. 2021).
- Apirilaren 6a – Jean-Louis Popo Larre, Iparretarrak erakundeko militantea (1983an desagertua).
- Apirilaren 7a – Andrew Hampsten, estatubatuar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 8a – Balbino Sáenz, gipuzkoar ETAkidea.
- Apirilaren 8a – Izzy Stradlin, estatubatuar gitarra-jotzaile eta musikagilea eta Guns N' Roseseko taldekide ohia.
- Apirilaren 10a – Iñaki Salvador, gipuzkoar pianista eta musikagilea.
- Apirilaren 11 – Maite Pérez Larunbe, gaztelaniazko idazle eta poeta nafarra.
- Apirilaren 12a – Katsuhiro Kusaki, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 12a – Carlos Sainz, espainiar rally pilotua, 1990eko hamarkadako esanguratsuenetarikoa.
- Apirilaren 13a – Maria Baranda, mexikar poeta, narratzailea eta itzultzailea.
- Apirilaren 13a – Edivaldo Martins Fonseca, brasildar futbolaria (h. 1993).
- Apirilaren 14a – Joseba Asiron, nafar artearen-historialaria, irakaslea eta politikaria, Iruñeko alkatea.
- Apirilaren 15a – Maribel Aiertza, bizkaitar idazlea eta itzultzailea.
- Apirilaren 15a – Nawal El Moutawakel, marokoar atleta ohia eta politikaria.
- Apirilaren 15a – Jhon Jairo Velásquez Vásquez, Popeye, kolonbiar hiltzailea, Medellingo kartelaren buruzagia (h. 2020).
- Apirilaren 16a – Martina Anderson, Ipar Irlandako politikari irlandarra.
- Apirilaren 16a – José María Luluaga, gipuzkoar entrenatzaile eta futbolari ohia.
- Apirilaren 16a – Josu Penades, euskal idazlea eta bigarren hezkuntzako euskara eta literatura irakaslea.
- Apirilaren 18a – Nick Farr-Jones, australiar errugbilari ohia.
- Apirilaren 20a – Ramiro González Vicente, arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusia.
- Apirilaren 26a – Matteo Messina Denaro, Siziliako mafiaren buruzagietako bat (h. 2023).
- Apirilaren 26a – María del Monte, espainar sevillana eta kopla kantaria.
- Apirilaren 27a – Edvard Moser, norvegiar psikologo eta neurozientzialaria, 2014ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Apirilaren 27a – Virginia Imaz, gipuzkoar pailazoa, antzerki zuzendari eta ipuin kontalaria.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Remedios Amaya, espainiar flamenko abeslaria.
- Maiatzaren 2a – Alexandra Boulat, frantziar nazioarteko-fotokazetaria (h. 2007).
- Maiatzaren 2a - Anna Roig Serra, kataluniar fisikaria, materialen zientzian doktorea.
- Maiatzaren 4a – Monica Roberts, blogari, idazle eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile afro-amerikarra (h. 2020).
- Maiatzaren 7a – Francisco Javier Ekisoain, nafar eskubaloi entrenatzaile eta jokalari ohia.
- Maiatzaren 7a – Mar Moreno, Andaluziako Parlamentuko presidentea.
- Maiatzaren 8a – Peter Hilse, alemaniar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 9a – Beatriz Gimeno, LGTBI eskubideen aldeko ekintzaile feminista lesbiana eta politikari espainiarra.
- Maiatzaren 11 – Begoña Sanzberro, UPNko nafar politikaria.
- Maiatzaren 12a – Emilio Estevez, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- Maiatzaren 14a – Ferran Adrià, kataluniar sukaldaria, egungo sukaldaririk onenentzat hartua.
- Maiatzaren 14a – Jan Urban, poloniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 15a – Teresa Solana, katalanezko nobela beltzen idazlea.
- Maiatzaren 15a – Gro Dahle, norvegiar idazlea.
- Maiatzaren 16a – Nuria González, espainiar antzezlea.
- Maiatzaren 16a – Roberto Iniesta, Extremoduro taldeko musikagilea eta gitarrajolea.
- Maiatzaren 17a – Ferenc Krausz, hungariar austriar fisikaria, 2023ko Fisikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 17a – Rosalind Picard, estatubatuar informatika-ingeniaria, MITeko Media Lab-en konputazio afektiboko Ikerketa Taldearen sortzailea eta zuzendaria.
- Maiatzaren 18a – Sandra Ann Lauer, Sandra, alemaniar pop abeslaria.
- Maiatzaren 18a – Iker Zubizarreta, euskal-venezuelar futbolari ohia.
- Maiatzaren 19a – Maitena Burundarena, euskal eta poloniar jatorrizko argentinar umorista eta komikigilea.
- Maiatzaren 19a – Tontxu Campos, EAko bizkaitar politikaria.
- Maiatzaren 21a – Paul Molac, bretainiar kultur aktibista eta politikaria.
- Maiatzaren 21a – Uwe Rahn, alemaniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 22a – Jean-Marie Ekai, lapurtar gitarra-jotzailea eta Itoiz taldeko kide ohia.
- Maiatzaren 24a – Héctor Camacho, Macho Camacho, puertorricoar boxeolaria (h. 2012).
- Maiatzaren 25a – María Gracia Iribarren, PSNko nafar politikaria.
- Maiatzaren 28a – François-Henri Pinault, frantziar enpresaburua, munduko gizon aberatsenetakotzat hartua.
- Maiatzaren 28a – James Michael Tyler, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Maiatzaren 31 – Dina Boluarte, Peruko presidentea.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Paula Newby-Fraser, zimbabwetar atleta, triatloi-probetan aditua.
- Ekainaren 6a – Hirokazu Koreeda, japoniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta muntatzailea.
- Ekainaren 7a – Viola Amherd, Suitzako Konfederazioko presidentea.
- Ekainaren 9a – Silvia Cuevas Morales, txiletar-australiar idazlea, kazetaria eta itzultzailea.
- Ekainaren 10a – Gina Gershon, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 12a - Eduardo J. Alonso Olea, bizkaitar historialaria eta EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Ekainaren 12a – Matilde Asensi, espainiar idazle eta kazetaria.
- Ekainaren 13a – Ally Sheedy, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 15a – José Antonio García Muñoz, Ciudadano García, espainiar kazetari eta irrati esataria.
- Ekainaren 16a – Grant Fox, zeelandaberritar errugbilari ohia.
- Ekainaren 16a – Arnold Vosloo, hegoafrikar aktorea.
- Ekainaren 17a – Lio, belgo-portugaldar abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 18a – Txutxi Hidalgo, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 19a – Paula Abdul, estatubatuar abeslari, aktore eta koreografoa.
- Ekainaren 19a – Miguel Ángel Calvo Buttini, nafar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Ekainaren 19a – Masanao Sasaki, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 21a – Aitor Esteban, bizkaitar politikari jeltzalea.
- Ekainaren 21a – Pipilotti Rist, suitzar bideoartista.
- Ekainaren 21a – Viktor Tsoi, korear-sobietar rock abeslaria, gitarra-jolea, margolaria eta abestigilea (h. 1990).
- Ekainaren 22a – Adriana Cancino, txiletar irakasle, liburuzain eta politikaria.
- Ekainaren 22a – Clyde Drexler, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 22a – Igone Etxebarria, euskal idazlea eta Euskaltzain urgazlea.
- Ekainaren 24a – Javier Ubanell, nafar pilotari ohia.
- Ekainaren 27a – Ollanta Humala, Peruko presidente ohia.
- Ekainaren 29a – Joan Laporta, kataluniar politikaria, abokatua eta FC Barcelonako presidente ohia.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Pascal Rambert, frantziar antzerkigile, eszena-zuzendari, antzerki-zuzendari eta koreografoa.
- Uztailaren 3a – Kate Asabuki, japoniar aktorea eta glamour-modeloa.
- Uztailaren 3a – Tom Cruise, estatubatuar aktorea eta ekoizlea.
- Uztailaren 6a – Natalia Dicenta, espainiar aktore, mezzosoprano eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 6a – Maria M. Gosse, alemaniar diplomazialaria, Alemaniako Errepublika Federaleko enbaxadorea Espainian.
- Uztailaren 8a – Lloyd Cowan, britainiar atleta, 110 eta 400 metro hesietan espezializatua, eta entrenatzailea (h. 2021).
- Uztailaren 10a – Isabel Sánchez Robles, bizkaitar sindikalista eta politikaria.
- Uztailaren 11 – Juanma Suárez, Eskorbuto taldeko baxu-jotzaile eta abeslaria (h. 1992).
- Uztailaren 12a – Julio César Chávez, mexikar boxeolari ohia, estadistikoki, Mexikoko inoizko boxeolari onena.
- Uztailaren 13a – Tom Kenny, estatubatuar ahots-aktorea eta umorista.
- Uztailaren 13a – Andoni Ortuzar, bizkaitar politikaria, EITBko zuzendari nagusi ohia eta Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria.
- Uztailaren 16a – Sandra Guida, argentinar aktorea, abeslaria eta dantzari profesionala (h. 2022).
- Uztailaren 16a – Juan Tomás Martínez, Barakaldoko sumendia, bizkaitar txirrindularia.
- Uztailaren 19a - María La Ribot, espainiar dantzaria, koreografoa eta artista bisuala.
- Uztailaren 19a – Manuel Vilas, espainiar idazlea.
- Uztailaren 20a – Carlos Alazraqui, estatubatuar aktore, umorista, eta abeslaria.
- Uztailaren 22a – Steve Albini, estatubatuar musikaria, disko-ekoizlea, audio-ingeniaria eta musika-kazetaria (h. 2024).
- Uztailaren 22a – Joan Carreras, kataluniar kazetari, gidoilari eta idazlea.
- Uztailaren 23a – Luis Migel Kerexeta, gipuzkoar auzitegi-mediku eta EHUko irakaslea (h. 2019).
- Uztailaren 23a – Pierre de Vallombreuse, lapurtar argazkilaria, etnografian aditua.
- Uztailaren 24a – Federico Franco, Paraguaiko presidentea.
- Uztailaren 26a – Galina Txistiakova, sobietar-eslovakiar atleta ohia, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean aditua.
- Uztailaren 26a – Fernando Grande-Marlaska, bizkaitar epailea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko sekzioaren presidentea.
- Uztailaren 27a – Mariela Castro, kubatar politikaria eta sexologoa.
- Uztailaren 28a – Pablo Carbonell, espainiar abeslari, umorista eta aktorea.
- Uztailaren 28a – José Luis Navarro, espainiar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 29a – Oceano Andrade da Cruz, portugaldar futbolari ohia.
- Uztailaren 29a – Tontxu Rodríguez, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- Uztailaren 31 – Juan Antonio Ibáñez, nafar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 31 – Wesley Snipes, estatubatuar aktorea.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Mac Lesggy, Baionan jaiotako zientzia arloko kazetaria.
- Abuztuaren 3a – Rubén Bilbao, bizkaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 5a – Patrick Ewing, NBAko jamaikar jatorriko estatubatuar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 5a - Ana Romani, galiziar poeta, kazetari kulturala, irrati esataria, ahots aktorea eta Real Academia Gallegako akademiko osoa.
- Abuztuaren 6a – Blanca Urgell, EHUko arabar irakasle eta filologoa.
- Abuztuaren 6a – Georgi Xaiduko, bela kirolean aritzen zen errusiar estropadalari olinpikoa (h. 2023).
- Abuztuaren 6a – Michelle Yeoh, malaysiar aktorea.
- Abuztuaren 7a – Alain Robert, Giza Armiarma, frantziar eskalatzailea, etxeorratzak eskalatzeagatik ospetsua.
- Abuztuaren 9a – Annegret Kramp-Karrenbauer, alemaniar politikaria, CDUko presidentea.
- Abuztuaren 10a – Suzanne Collins, estatubatuar idazlea.
- Abuztuaren 10a – Iñigo Royo, gipuzkoar artista.
- Abuztuaren 12a – Gonzalo Argiñano, bizkaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 12a – Shigetatsu Matsunaga, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 13a – Gracia Querejeta, espainiar zinema-zuzendaria.
- Abuztuaren 13a – Manuel Valls, Frantziako lehen ministroa.
- Abuztuaren 14a – Pilar Torres, espainiar aktorea eta erizain laguntzailea.
- Abuztuaren 15a – Asun Garikano, gipuzkoar literatura-itzultzailea, idazlea eta IRALE programako irakaslea.
- Abuztuaren 15a – Dimitar Glavtxev, Bulgariako lehen ministroa.
- Abuztuaren 15a – Arantxa Orbegozo, gipuzkoar kirolari, bidaiari, margolari eta kale-garbitzailea.
- Abuztuaren 16a – Ana Borderas, gipuzkoar kazetaria eta irrati-esataria.
- Abuztuaren 16a – Steve Carell, estatubatuar aktore, umorista, ekoizle, gidoigile eta zuzendaria.
- Abuztuaren 16a – Aurora Luque, espainiar poeta, itzultzaile, irakasle eta idazlea.
- Abuztuaren 18a – Felipe Calderón, Mexikoko presidente ohia.
- Abuztuaren 20a – Ricardo Garrido, errioxar pala jokalari ohia eta politikaria.
- Abuztuaren 20a – James Marsters, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 20a – Jon Unzaga, arabar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 21a – Jon Etxeandia Zorroza, bizkaitar ETAkidea, poeta eta idazlea (h. 2010).
- Abuztuaren 21a – Tsutomu Miyazaki, 4 eta 7 urte arteko 4 neska bahitu eta asasinatu zituen japoniar serie hiltzailea (h. 2008).
- Abuztuaren 21a – Jose Migel Kiko Zúñiga, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 22a – Jokin Mujika, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 25a – Koldo Biguri, euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea.
- Abuztuaren 25a – Taslima Nasrin, bangladeshtar idazle eta sendagilea.
- Abuztuaren 25a – Sílvia Quer, kataluniar telebista-eta zinema- zuzendaria.
- Abuztuaren 28a – Francisco Camps, Valentziako Generalitateko presidente ohia.
- Abuztuaren 28a – David Fincher, estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria eta ekoizlea.
- Abuztuaren 28a – Manuela Trasobares, espainiar abeslari, margolari, eskultore eta politikaria.
- Abuztuaren 29a – Jutta Kleinschmidt, alemaniar, kazetari eta rally pilotua, Dakar rallya lehen aldiz irabazi zuen emakumea.
- Abuztuaren 31 – Loli Albero, nafar poeta.
- Abuztuaren 31 – Geoffrey Blake, estatubatuar aktore eta umorista.
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Tony Cascarino, irlandar futbolari ohia.
- Irailaren 1a – Ruud Gullit, herbeheretar futbolaria.
- Irailaren 2a – Keir Starmer, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- Irailaren 3a – Nikolai Denkov, Bulgariako lehen ministroa.
- Irailaren 4a – Shinya Yamanaka, japoniar sendagilea, 2012ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Irailaren 6a – Elena Martínez de Madina, arabar euskal filologoa.
- Irailaren 6a – Flavio Martinez, euskal zinema argazkilaria.
- Irailaren 6a – Soniya Nityanand, hematologian bereizitutako indiar immunologoa.
- Irailaren 6a – Kevin Willis, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 8a – Jean-Félix Lalanne, jordano-euskaldun jatorriko lapurtar gitarra-jole eta musikagilea.
- Irailaren 9a – Marta Macho Stadler, bizkaitar matematikaria eta zientzia dibulgatzailea.
- Irailaren 11 – Julio Salinas, bizkaitar futbolari ohia eta kirol esataria.
- Irailaren 16a – Iñaki Friera, bizkaitar idazlea.
- Irailaren 17a – Joseba Etxarri, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- Irailaren 17a – Baz Luhrmann, australiar antzerki eta zinema zuzendaria.
- Irailaren 18a – Ribka Sibhatu, eritrear idazlea.
- Irailaren 21a – Hong Ying, txinerazko eleberrigilea.
- Irailaren 21a – Rob Morrow, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 22a – Begoña Lasagabaster, gipuzkoar abokatu eta politikaria.
- Irailaren 23a – Pedro Roncal, nafar kazetari eta irakaslea (h. 2018).
- Irailaren 25a – Ales Bialiatski, bielorrusiar demokraziaren aldeko ekintzaile eta kontzientzia-presoa, 2022ko Bakearen Nobel Saria.
- Irailaren 25a – José Díez Calleja, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 26a – Melissa Sue Anderson, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 26a – Jordi González, kataluniar telebista aurkezle eta irrati esataria.
- Irailaren 26a – Tracey Thorn, ingeles abeslari, kantu-konposagile eta idazlea da, Everything But The Girl bikoteko kidea.
- Irailaren 29a – Carmen Gil Martinez, aurrentzako ipuin, antzerki eta poesia idazle eta ilustratzailea eta literatura irakasle espainiarra.
- Irailaren 29a – Mikel Txoperena, Txoperena III.a, nafar pilotari ohia.
- Irailaren 30a – Rolf Gölz, alemaniar txirrindulari ohia.
- Irailaren 30a – Jean-Paul van Poppel, herbeherear txirrindulari ohia, bere garaiko esprinter garrantzitsuenetakoa.
- Irailaren 30a – Frank Rijkaard, herbeheretar entrenatzaile eta futbolari ohia.
- Irailaren 30a – Óscar Vivanco, bizkaitar futbolari ohia.
Urria
aldatu- Urriaren 1a – María Victoria Arraiza, PSNko politikari eta irakaslea (h. 2015).
- Urriaren 1a – Esai Morales, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 2a – Jeff Bennett, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 2a – Joe Lara, estatubatuar aktorea eta abeslaria (h. 2021).
- Urriaren 3a – Maite Aristegi, gipuzkoar sindikalista.
- Urriaren 3a – Tommy Lee, estatubatuar musikaria, Mötley Crüe taldearen kide sortzailea.
- Urriaren 4a – Carlos Carsolio, mexikar alpinista.
- Urriaren 4a – Patxi Iru, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 5a – Maryse Rivière, eleberri poliziakoen frantziar idazlea.
- Urriaren 7a – Miren Agur Meabe, bizkaitar idazlea.
- Urriaren 9a – Jorge Burruchaga, El Burru, argentinar futbolari ohia.
- Urriaren 10a – Takayuki Fujikawa, japoniar futbolaria (h. 2018).
- Urriaren 10a – Chalermpol Malakham, thailandiar abeslari eta aktorea.
- Urriaren 11 – Pavel Černý, txekiar futbolaria ohia.
- Urriaren 11 – Joan Cusack, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 11 - Leslie Landon, estatubatuar psikologoa eta aktorea.
- Urriaren 11 – Alberto Weretilneck, argentinar politikaria, Rio Negroko probintziako gobernadorea.
- Urriaren 12a – Branko Crvenkovski, Ipar Mazedoniako Errepublikako presidentea.
- Urriaren 12a – Bashkim Fino, Albaniako lehen ministroa (h. 2021).
- Urriaren 13a – Kelly Preston, estatubatuar modelo eta aktorea (h. 2020).
- Urriaren 16a – Manute Bol, NBA saskibaloi ligako sudandar jokalaria (h. 2010).
- Urriaren 16a – Jorge Dueñas, bizkaitar eskubaloi-jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 16a – Flea, Red Hot Chili Peppers taldeko baxu-jotzailea.
- Urriaren 19a – Evander Holyfield, estatubatuar boxeolaria.
- Urriaren 20a - Ana Mendiola Mugika, gipuzkoar dantzaria, dantza irakaslea eta poeta.
- Urriaren 21a – David Campese, Campo, australiar errugbilari ohia.
- Urriaren 21a – Sandro Cuomo, italiar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- Urriaren 22a – Bob Odenkirk, estatubatuar aktorea eta idazlea.
- Urriaren 25a – Li Jing, taiwandar telebista aurkezle eta modeloa, Taiwango lehenengo telebista aurkezle transexuala.
- Urriaren 28a – Mark Haddon, ingeles idazlea.
- Urriaren 28a – Daphne Zuniga, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 29a – Iñaki Bolea, gipuzkoar izotz hockey jokalari ohia.
- Urriaren 30a – Eduardo Benavente, espainiar musikaria, Paralisis Permanente taldearen liderra (h. 1983).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Brenda Chapman, estatubatuar idazlea, gidoilari, zuzendari, produktore eta animatzailea, marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen lehenengo emakumea.
- Azaroaren 1a – Anthony Kiedis, estatubatuar musikaria, Red Hot Chili Peppers taldeko abeslaria.
- Azaroaren 2a – Medina Dixon, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2021).
- Azaroaren 2a – Ana Clara Guerra Marques, angolar dantzaria, koreografoa eta irakaslea, Afrikako dantza garaikidearen aitzindarietako bat.
- Azaroaren 3a – Gabe Newell, estatubatuar bideo-joko garatzaile eta enpresaria, Valve konpainiaren sortzailea.
- Azaroaren 4a – Karlos Linazasoro Izagirre, euskal idazlea.
- Azaroaren 5a – Jon Aspiazu, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 6a – Enrique Urbizu, gipuzkoar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Azaroaren 7a – Alberto Catalán, nafar politikaria, Nafarroako Parlamentuko presidente ohia.
- Azaroaren 7a – Juan Jose Larrea, bizkaitar historialaria.
- Azaroaren 9a – Javier Armentia, euskal astrofisikaria eta Iruñeko Planetarioko zuzendaria.
- Azaroaren 9a – John Battle, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 11 – Arturo Azkorra, bizkaitar telekomunikazio ingeniaria.
- Azaroaren 11 – Demi Moore, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 11 – Judi Trott, ingeles aktorea.
- Azaroaren 12a – Teresa Peramato Martín, espainiar legelaria, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko Areto Delegatuko fiskala.
- Azaroaren 19a – Jodie Foster, estatubatuar aktore, zuzendari eta zinema ekoizlea.
- Azaroaren 19a – Uxía Senlle, galiziar abeslaria.
- Azaroaren 21a - Cathy Muller, frantziar auto-pilotu ohia.
- Azaroaren 22a – Miguel Olaortua, bizkaitar apaiz agustindarra (h. 2019).
- Azaroaren 23a – Carlinhos Brown, brasildar abeslari eta perkusionista.
- Azaroaren 23a – Nicolás Maduro, Venezuelako presidentea.
- Azaroaren 27a – Conrad Anker, estatubatuar alpinista, eskalatzaile eta idazlea.
- Azaroaren 28a – Terexa Lekumberri, baxenafar etnologoa eta ondare eta Euskal Etnopoloaren koordinatzailea Euskal kultur erakundean.
- Azaroaren 30a – Chusé Inazio Nabarro, aragoieraz idazten duen idazle eta itzultzailea.
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Daniel Rojo, El Millonario, kataluniar gangster ohia, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan banku lapurretan jardun zuena.
- Abenduaren 4a – Arturo Elosegi, gipuzkoar EHUko irakasle katedraduna eta nazioarteko aditua ibaien ekologia arloan.
- Abenduaren 4a – Luis Marías, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Abenduaren 4a – Kevin Richardson, britainiar futbolari ohia.
- Abenduaren 5a – Bingen Mendizabal, arabar konpositorea.
- Abenduaren 6a – Joan Mesquida, espainiar politikaria (h. 2020).
- Abenduaren 6a – Janine Turner, estatubatuar aktore eta idazlea.
- Abenduaren 9a – Felicity Huffman, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 10a – Cássia Eller, brasildar rock abeslari eta gitarra-jotzailea (h. 2001).
- Abenduaren 12a – Tracy Austin, estatubatuar tenislari ohia.
- Abenduaren 12a – Ulrike Tillmann, alemaniar matematikaria, topologia aljebraikoan espezializatua.
- Abenduaren 16a – Charly Mottet, frantziar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 17a – Christophe Hondelatte, baionar irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 18a – James Sie, estatubatuar ahots-aktorea, aktorea eta umorista.
- Abenduaren 19a – Juan Ramon Madariaga, bizkaitar idazlea.
- Abenduaren 22a – Ralph Fiennes, britainiar aktorea.
- Abenduaren 23a – Stefan Hell, errumaniar-alemaniar fisikaria, 2014ko Kimikako Nobel Saria.
- Abenduaren 24a – Kate Spade, estatubatuar moda-diseinatzailea eta enpresaburua (h. 2018).
- Abenduaren 26a – James Kottak, estatubatuar bateria-jotzailea, Scorpions eta Kingdom Come taldeetako kidea (h. 2024).
- Abenduaren 28a – Michel Petrucciani, frantziar jazz-pianista, musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1999).
- Abenduaren 28a – Quim Torra, Kataluniako Generalitateko presidentea.
- Abenduaren 29a – Carles Puigdemont, Kataluniako Generalitateko presidente ohia.
- Abenduaren 29a – Wynton Rufer, zeelandaberritar futbolari ohia.
- Abenduaren 30a – Alessandra Mussolini, italiar politikaria.
- Abenduaren 31 – Nélson Luís Kerchner, Nelsinho, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Graxi Etxebehere, euskal erizain, abertzale eta ekintzailea (h. 2023).
- Agustin Arrieta Urtizberea, gipuzkoar filosofo eta idazlea.
- Aitor Mantxola, gipuzkoar zinemako argazki-zuzendaria.
- Alfonso Maribona, bizkaitar piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria.
- Ana Bejerano, bizkaitar abeslaria (h. 2022).
- Ana Goya, nafar aktore, dantzari eta antzerki-zuzendaria.
- Antton Dueso, gipuzkoar idazle, marrazkilari, argazkilari, ilustratzaile eta komikigilea.
- Arantza Zulueta, bizkaitar abokatu, politikari eta preso ohia.
- Begoña Zubero, bizkaitar argazkilaria.
- Bertha Gaztelumendi, gipuzkoar kazetaria, zuzendaria eta EHUko ikertzailea.
- Carlos Zabala, gipuzkoar aktore, zuzendari eta gidoigilea.
- Eli Tolaretxipi, gipuzkoar poeta eta itzultzailea.
- Felipe Zelaieta, gipuzkoar bertsolaria.
- Fernando Canales, bizkaitar sukaldaria eta telebista aurkezlea.
- Fernando Mikelarena, nafar historialari eta idazlea.
- Fernando Murua Quintana, Fernandito, La Polla Records musika taldeko bateria-jotzailea (h. 2002).
- Garbiñe Errekondo, gipuzkoar politikaria.
- Garbiñe Petriati, nafar euskara-irakaslea eta euskalgintzako eragilea.
- Gema Lasarte, gipuzkoar idazlea.
- Gurutze Iantzi, Herri Batasuneko gipuzkoar zinegotzia (h. 1993).
- Idoia Aierbe, Mikel Zabalzaren neska-laguna zena berau erail zuteenan (h. 2018).
- Idoia Santamaria, gipuzkoar itzultzailea eta zuzentzailea.
- Ignacio López-Goñi, nafar mikrobiologo eta dibulgatzailea, Nafarroako Unibertsitatean irakasle eta katedraduna.
- Iñaki Gerenabarrena, EAJko arabar politikaria.
- Jesús Fernandez Cirilo, Roke, bizkaitar traineru-patroi ohia.
- Jon Suarez Barrutia, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Jose Angel Lopetegi, gipuzkoar ilustratzaile eta animatzailea.
- José Antonio Vitoria, nafar antzerkigile eta gidoilaria.
- Jose Ramon Aihartza, gipuzkoar zoologoa eta EHUko irakaslea.
- Joxean Llorente, bizkaitar musikari, musikologo eta irakaslea.
- Juan Antonio Gisasola, gipuzkoar artisaua.
- Juan Carlos Alduntzin, gipuzkoar politikari ohi abertzalea, Pasaiako alkate ohia.
- Julen Arexolaleiba, gipuzkoar soziolinguista eta HUHEZIko irakaslea.
- Karlos Olaetxea, gipuzkoar arkeologoa eta historiaurrelaria.
- Kepa Murua, gaztelaniazko gipuzkoar idazlea.
- Koldo Alijostes, gipuzkoar teknologia-irakaslea eta idazlea.
- Koldo Azkarreta, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Laura Uruburu, bizkaitar filologoa eta idazlea.
- Mari Carmen Maeztu, PSNko nafar politikaria.
- Maria Jesus Jodar, nafar aktorea.
- Maria Maizkurrena, bizkaitar idazlea, kazetaria eta diseinatzailea.
- Marian Iriarte, gipuzkoar kimikaria, EHUko irakaslea eta ikertzailea.
- Martin Rezabal, Olaso, gipuzkoar bertsolari ohia.
- Menane Oxandabaratz, baxenafar irrati-esatari, antzerkigile eta politikaria.
- Mertxe Gil, bizkaitar artista.
- Michel Hacala, lapurtar margolari, eskultore eta mosaikogilea.
- Migel Anjel Unanua, gipuzkoar idazlea.
- Miguel Laparra, nafar unibertsitate irakasle eta Izquierda-Ezkerra alderdiko politikaria.
- Miren Matanzas, bizkaitar irakasle eta politikaria.
- Modesto Lomba, arabar jostuna eta moda diseinatzailea.
- Nekane Erauskin, gipuzkoar politikaria, EHAKko bozeramaile ohia.
- Puy Oria, nafar zinema ekoizlea.
- Ramon Aranburu, bizkaitar zesta-puntalari ohia.
- Raul Urrutikoetxea, euskal herritar margolari neorrealista (h. 2002).
- Xavier Lorente-Darracq, lapurtar musikari, diseinatzaile eta marrazkilaria.
- Xila Pihlström, euskal herritar eta suomitar kultur eragilea.
- Yolanda Jubeto Ruiz, bizkaitar ekonomialari feminista.
- John Bieter, euskal jatorriko estatubatuar ikertzaile eta historialaria, euskal diasporari buruzko lan ugari plazaratutakoa.
- Amalia Iglesias, espainiar filologoa, poeta eta kazetari kulturala.
- Ana Leza, espainiar aktore ohia.
- Ana Wagener, espainiar aktorea.
- Anna Burns, iparirlandar idazlea, Ipar Irlandako Booker Sariaren irabazlea.
- Chris Korda, estatubatuar ekintzaile antinatalista, tekno musikaria, software garatzailea eta Eutanasiaren Elizaren buruzagia.
- Cuca Canals, kataluniar idazle, gidoilari eta margolaria.
- Ignaciu Llope, asturieraz idazten duen mediku psikiatra eta politikari asturiarra.
- Javier Cercas, espainiar idazlea eta itzultzaiea.
- María Neira, espainiar medikua, Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publiko eta Ingurumen Saileko zuzendaria.
- Sarah Gilbert, britainiar txerto-aditua.
- Sho Hagio, japoniar unibertsitate irakasle euskaltzalea, Tokioko Euskal Etxearen sortzaileetako bat.
- Will Kymlicka, kanadar filosofo politikoa.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Diego Martínez Barrio, Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko presidentea (j. 1883).
- Urtarrilaren 2a – Philippe Veyrin, lapurtar historialaria eta margolaria (j. 1900).
- Urtarrilaren 4a – Paul Guillaume, frantziar psikologoa, gestalt psikologiaren ordezkari nagusietariko bat (j. 1878).
- Urtarrilaren 12a – Ariadna Tyrkova, errusiar politikari, kazetari, literatur kritikari eta teorilari feminista liberala (j. 1869).
- Urtarrilaren 16a – Frank Hurley, australiar argazkilari eta abenturazalea (j. 1885).
- Urtarrilaren 16a – Antonio Sagardía, espainiar militarra (j. 1880).
- Urtarrilaren 20a – Robinson Jeffers, estatubatuar poeta (j. 1887).
- Urtarrilaren 24a – André Lhote, frantziar margolari kubista (j. 1885).
- Urtarrilaren 26a – Antonio Artetxe, euskal herritar abokatu eta politikari liberala (j. 1880).
- Urtarrilaren 26a – Migel Etxebeste, nafar organista eta musikagilea (j. 1893).
- Urtarrilaren 26a – Lucky Luciano, italiar-estatubatuar mafiosoa, antolatutako krimen modernoaren sortzailetzat jotzen den gansterra (j. 1897).
- Urtarrilaren 30a – Alda Lara, portugalerazko angolar idazle, ipuin idazle eta poeta (j. 1930).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Moisés Huerta, bizkaitar eskultorea (j. 1881).
- Otsailaren 5a – Jacques Ibert, frantziar musikagilea (j. 1890).
- Otsailaren 6a – Candido Portinari, brasildar margolari espresionista (j. 1903).
- Otsailaren 8a – Eugeniusz Frankowski, poloniar arkeologoa, etnografoa, iberista, euskalaria eta museologoa (j. 1884).
- Otsailaren 10a – Marguerite Durand, frantziar hizkuntzalari eta fonetikalaria (j. 1904).
- Otsailaren 11 – Indalecio Prieto, euskal herritar politikari sozialista (j. 1883).
- Otsailaren 12a – Leon Leon, lapurtar idazle, antzerkigile eta itzultzailea (j. 1896).
- Otsailaren 15a – Menen Asfaw, Etiopiako Inperioko enperatriz ezkontidea (j. 1891).
- Otsailaren 17a – Bruno Walter, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1876).
- Otsailaren 23a – Maria Francisca Marcelina Camino Arregi, Maria Maestra, oriotar irakaslea (j. 1883).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 3a – Pierre Benoit, frantses idazlea eta Frantziako Akademiako kidea (j. 1886).
- Martxoaren 10a – Joan March, espainiar finantza-gizona (j. 1880).
- Martxoaren 13a – Franz Kaiser, alemaniar astronomoa (j. 1891).
- Martxoaren 15a – Arthur Compton, estatubatuar fisikaria, 1927ko Fisikako Nobel Saria (j. 1892).
- Martxoaren 15a – Mouloud Feraoun, aljeriar idazlea eta irakaslea (j. 1913).
- Martxoaren 16a – Fred Pentland, ingeles futbolari eta entrenatzailea, [[Bilboko Athleti
c Kluba|Athletic Clubeko]] entrenatzailea (j. 1883).
- Martxoaren 20a – Charles Wright Mills, estatubatuar soziologoa (j. 1916).
- Martxoaren 22a – Fidel Dávila, espainiar militarra (j. 1878).
- Martxoaren 24a – Auguste Piccard, suitzar asmatzaile, fisikari eta esploratzailea (j. 1884).
- Martxoaren 25a – Serafin Huder, nafar medikua eta politikaria (j. 1874).
- Martxoaren 26a – Augusta Savage, estatubatuar eskultorea (j. 1892).
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Michel de Ghelderode, belgikar antzerkigilea (j. 1898).
- Apirilaren 4a – Pablo Artxanko, Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) kide historiko eta euskaltzalea (j. 1892).
- Apirilaren 8a – Juan Belmonte, el Pasmo de Triana, espainiar zezenketaria (j. 1892).
- Apirilaren 10a – Michael Curtiz, hungariar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1886).
- Apirilaren 10a – Stuart Sutcliffe, britainiar margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea (j. 1940).
- Apirilaren 12a – Antoine Pevsner, errusiar eskultorea eta margolaria (j. 1886).
- Apirilaren 14a - Eduardo Montejo, bizkaitar futbolaria (j. 1879).
- Apirilaren 24a – Emilio Prados, 27ko belaunaldiaren idazlea eta poeta andaluziarra (j. 1899).
- Apirilaren 30a – Jameson Adams, britainiar meteorologoa eta Antartikako esploratzailea (j. 1880).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Sükhbaataryn Yanjmaa, Mongoliako presidentea (j. 1893).
- Maiatzaren 3a – Juan Hernández Saravia, espainiar militarra (j. 1880).
- Maiatzaren 9a – Julian Apraiz Arias, arabar arkitektoa (j. 1876).
- Maiatzaren 11 – Hans Luther, Alemaniako kantzilerra (j. 1879).
- Maiatzaren 12a – Francisco Baztarretxe Diaz de Bulnes, espainiar militarra eta politikaria (j. 1882).
- Maiatzaren 13a – Franz Kline, estatubatuar margolaria (j. 1910).
- Maiatzaren 19a – Gabriele Münter, espresionismoaren alemaniar margolaria, argazkilaria eta Bigarren Mundu Gerran Der Blaue Reiter mugimenduko pinturen salbatzailea (j. 1877).
- Maiatzaren 27a – Felix Garcia Larratxe, nafar farmazialari eta politikari abertzalea (j. 1880).
- Maiatzaren 31 – Adolf Eichmann, alemania Naziko SSetako goi-mailako ofiziala, Holokaustoaren arduradun zuzenetako bat (j. 1906).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Vita Sackville-West, ingeles idazlea eta lorategi diseinatzailea (j. 1892).
- Ekainaren 6a – Yves Klein, frantziar artista, Body Arteko aitzindaria (j. 1928).
- Ekainaren 11n desagertua – John Anglin, estatubatuar banku-lapurra, Alcatrazeko kartzelatik ihes egin zuelako ezaguna (j. 1930).
- Ekainaren 12a – John Ireland, ingeles musikagilea (j. 1879).
- Ekainaren 15a – Alfred Cortot, frantziar pianista eta musika-pedagogoa (j. 1877).
- Ekainaren 19a – Frank Borzage, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (j. 1894).
- Ekainaren 20a – Shaaban Robert, Tanzaniako idazlea, Swahili hizkuntzaz idatzi duten autore ezagunenetakoa (j. 1909).
- Ekainaren 27a – Maria Dermoût, herbeheretar idazlea (j. 1888).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 6a – William Faulkner, estatubatuar idazlea, 1949ko Literaturako Nobel Saria (j. 1897).
- Uztailaren 6a – Josef Augusto Austriakoa, austriar artxiduke eta Hungariako estatuburua (j. 1872).
- Uztailaren 9a – Georges Bataille, frantziar idazlea eta pentsalaria (j. 1897).
- Uztailaren 23a – Enrique Herrero Ducloux, Argentinan bizi izandako nafar kimikaria (j. 1877).
- Uztailaren 26a – Gabriel Arias-Salgado, espainiar politikari falangista (j. 1904).
- Uztailaren 26a – Raquel Meller, espainiar zinemako-abeslari, kupletista eta aktorea (j. 1888).
- Uztailaren 28a – Mariano Gamir, espainiar jenerala (j. 1877).
- Uztailaren 29a – Ronald Fisher, ingeles estatistikari eta biologoa (j. 1890).
- Uztailaren 29a – Leonardo De Lorenzo, italiar flautista (j. 1875).
- Uztailaren 30a – Luigi Carnera, italiar astronomoa (j. 1875).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Leon Kruczkowski, poloniar idazlea (j. 1900).
- Abuztuaren 4a – Veikko Antero Koskenniemi, finlandiar idazlea (j. 1885).
- Abuztuaren 5a – Marilyn Monroe, estatubatuar aktorea, XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa (j. 1926).
- Abuztuaren 5a – Ramón Pérez de Ayala, espainiar idazlea (j. 1880).
- Abuztuaren 9a – Hermann Hesse, alemaniar-suitzar poeta, idazle eta margolaria, 1946ko Literaturako Nobel Saria (j. 1877).
- Abuztuaren 10a – Heraclio Alfaro, arabar ingeniari eta hegazkinlaria (j. 1893).
- Abuztuaren 10a – Jacinto Mikelarena, bizkaitar idazle eta kazetaria (j. 1891).
- Abuztuaren 15a – Lei Feng, Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa (j. 1940).
- Abuztuaren 17a – Peter Fechter, Berlingo harresia zeharkatzen saiatzen hil zen gaztea (j. 1944).
- Abuztuaren 24a – Mykolas Biržiška, lituaniar historialaria, argitaratzailea, literatura irakaslea eta politikaria (j. 1882).
Iraila
aldatu- Irailaren 3a – Dorothy Brookshaw, kanadar atleta, 4x100 metroko probetan aditua (j. 1912).
- Irailaren 3a – Edward Estlin Cummings, estatubatuar olerkaria (j. 1894).
- Irailaren 6a – Hanns Eisler, alemaniar musikagilea (j. 1898).
- Irailaren 7a – Karen Blixen, daniar idazlea (j. 1885).
- Irailaren 8a – Blanca Vidal, bizkaitar aktorea, Uruguain, Txilen eta Argentinan lan egin zuena (j. 1885).
- Irailaren 16a – Antonio Arraiz, venezuelar idazlea (j. 1903).
- Irailaren 19a – Carmen Valero Gimeno, espainiar maistra, intelektual, feminista eta sindikalista (j. 1893).
- Irailaren 21a – Marie Bonaparte, frantziar printzesa, idazle, itzultzaile eta psikoanalista (j. 1882).
- Irailaren 28a – Knud Kristensen, Danimarkako lehen ministroa (j. 1880).
- Irailaren 30a – Mohamed VIII.a al-Amin, Tunisiako bey eta erregea (j. 1881).
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Victoriana Herrero Barroso, errioxar erizaina eta presondegietako funtzionarioa (j. 1893).
- Urriaren 9a – Milan Vidmar, esloveniar ingeniari elektrikoa, xake jokalaria, filosofoa eta idazlea (j. 1885).
- Urriaren 11 – Jose Aranburu Aramendi, Keixeta, gipuzkoar aizkolaria, historiako handienetako bat (j. 1881).
- Urriaren 11 – Harumi Hanayagi, japoniar aktorea (j. 1896).
- Urriaren 16a – Gaston Bachelard, frantziar filosofoa (j. 1884).
- Urriaren 16a – Raimundo García García, Iruñean bizi izandako espainiar kazetari eta politikaria (j. 1884).
- Urriaren 17a – Natalia Sergeievna Gontxarova, errusiar margolaria (j. 1881).
- Urriaren 19a – Jose Agerre, euskal idazle eta politikaria (j. 1889).
- Urriaren 24a – Antonio Pérez Goiena, nafar elizgizona eta idazlea (j. 1863).
- Urriaren 28a – Gabrielle Renaudot, frantziar astronomoa (j. 1877).
- Urriaren 29a – Adrián Loyarte, gipuzkoar kazetari eta idazlea (j. 1882).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 7a – Anna Eleanor Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama eta feminista aktibista (j. 1884).
- Azaroaren 14a – Ignazio Maria Etxaide, euskarazko eta gaztelaniazko idazlea, ingeniaria eta euskaltzalea (j. 1884).
- Azaroaren 15a - Isaak Díez Ibáñez, arabar margolari, eskultore eta dekoratzailea (j. 1891).
- Azaroaren 18a – Niels Bohr, daniar fisikaria, 1922ko Fisikako Nobel Saria (j. 1885).
- Azaroaren 22a – René Coty, Frantziako Laugarren Errepublikako bigarren eta azken presidentea (j. 1882).
- Azaroaren 26a – Albert Sarraut, Frantziako lehen ministroa (j. 1872).
- Azaroaren 28a – Gilemina I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (j. 1880).
- Azaroaren 30a – Paulo Iantzi, nafar bertsolaria (j. 1882).
Abendua
aldatu- Abenduaren 4a – Luis Orotz Zabaleta, Nafarroako Foru Aldundiko eta Eusko Ikaskuntzako zuzenbide-aholkularia (j. 1885).
- Abenduaren 15a – Charles Laughton, ingeles aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (j. 1899).
- Abenduaren 17a – Thomas Mitchell, estatubatuar aktorea (j. 1892).
- Abenduaren 20a – Emil Artin, austriar matematikaria (j. 1898).
- Abenduaren 21a – Fernand Rigaux, belgiar astronomoa (j. 1905).
- Abenduaren 23a – José Giral, espainiar kimikari eta politikari errepublizalea (j. 1879).
- Abenduaren 24a – Wilhelm Ackermann, alemaniar logikari matematikoa (j. 1896).
- Abenduaren 26a – Benigno Oreja, bizkaitar mediku eta politikaria (j. 1878).
- Abenduaren 27a – Olga Preobrajenska, errusiar-frantziar dantzaria (j. 1871).
- Abenduaren 31 – Charles Galton Darwin, ingeles fisikaria, eugenista, eta Charles Darwinen biloba (j. 1887).
- Abenduaren 31 – Juan Granell, espainiar ingeniari eta politikari karlista, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1902).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Aquilino Gómez-Acedo, bizkaitar futbolaria (j. 1890).
- Paul Götz, alemaniar astronomoa (j. 1883).
- William Barnes, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, eta Athletic Clubeko entrenatzailea (j. 1879).
- Fisika: Lev Davidovich Landau
- Kimika: Max Ferdinand Perutz, John Kendrew
- Literatura: John Steinbeck
- Medikuntza: Francis Harry Compton Crick, James Dewey Watson, Maurice Wilkins
- Bakea: Linus Pauling
Kanpo estekak
aldatu