Mari Abrego

Euskal Herriko mendigoizalea

Mari Abrego Santesteban (Los Arcos,[1] Lizarraldea, 1944ko uztailaren 4aUrdaitz, Esteribar, 2018ko apirilaren 19a) mendigoizalea eta Euskal Herriko himalaismoaren aitzindaria izan zen.

Mari Abrego
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMari Ábrego Santesteban
JaiotzaLos Arcos1944ko uztailaren 4a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaUrdaitz2018ko apirilaren 19a (73 urte)
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta gidaria
Jasotako sariak

Ibilbidea aldatu

1984an, 40 urte zituela, egin zuen lehen zortzimilakoa, Makalu —munduko mendi garaienen artean bosgarrena—, Himalaian. Urte berean egin zuen Kangchutse mendia ere. Ez ziren horiek izan Abregok igo zituen lehenak, hala ere; aurrez eginak zituen Huamasraju (5.328 metrokoa), Hindu Kush (7.690 metro) eta Dhaulagiri (7.400).[2]

Hurrengo urteetan ere zaletasunari eutsi zion, eta, 1986ko ekainaren 26an, K2ra igo zen lehen euskal mendizalea izan zen, Josema Casimirorekin batera. Hiru urte lehenago ere ahalegindua zen mendizale nafarra gailurra egiten, baina Roger Baxter britainiarrarekin egindako bidaia hartan ez zuen goraino igotzea lortu. 1986ko ekainaren 23 hartan, ordea, tontorreraino heldu ziren bi mendizaleak.[2]

Gerora helduko ziren gailur gehiago ere, Nanga Parbat, Broad Peak eta Cho Oyu, besteak beste. Ahalegindu zen behin baino gehiagotan Everestera igotzen ere, baina ezin izan zen gailurreraino heldu. Urte luzez mendi gidaria izan zen bai Andeetan eta baita Himalaian ere. Nafarroako Gobernuak ematen duen Kirol Merezimenduaren urrezko domina ere jaso zuen.[2]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Mari Abrego nafar alpinista mitikoa zendu da. 2018ko apirilaren 19a. Noticiasdenavarra.com (Gaztelaniaz)
  2. a b c Elizegi Egilegor, Arantxa. (2018-04-19). «Mari Abrego alpinista nafarra hil da» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu