Miren Alazne Iruretagoiena

Miren Alazne Iruretagoiena Peñagarikano (Zarautz, Gipuzkoa, 1935ko azaroaren 23a -Macachin, Pampa, Argentina, 2018ko abenduaren 26a) euskaltzalea eta abertzalea izan zen.

Miren Alazne Iruretagoiena
Bizitza
Jaiotza Zarautz1935eko azaroaren 23a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Pampa2018ko abenduaren 26a (83 urte)
Jarduerak

Gure Ametza euskal dantza taldeko sortzailea eta gidaria urte luzez. Euskal erreferentea Pampan. [1]

BiografiaAldatu

Zarautzen jaio zen Miren Alazne. 1951ean Euskal Herria beste baldintza batzuetan zegoenean guraso eta nebarekin Argentinara emigratu zuen eta Macachinen ezarri zen. Han ezkondu eta sortu zuen familia.

EuskaltzaleAldatu

Bere bizitza osoan euskara eta euskal kultura lagun, euskalduntasunaren eta bere erroekiko atxikimenduz sustatzaile eta ekintzaile izan zen. [2] Argentinan bizi izan zen urte luzeetan ez zuen euskara galdu, are gehiago, landu eta euskaraz idatzi eta irakurtzeko ohitura hartu zuen: han zein hemen, euskaldunei euskaraz egiten zien, aurrez aurre edo idatziz. Internet aroa sartu zenean, lagun izan zuen horretan internet. [3] Euskal Kultura.com-en eguneroko irakurlea eta sustatzailea ere izan zen, eta maiz idazten eta deitzen zuen Argentinatik Donostiara. [4]

EkintzaileAldatu

Euskara eta euskal kultura beti lagun, Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko kide eta buruzagia ere izan zen, eta bertako Gure Ametza euskal dantza taldeko sortzailea eta gidaria urte luzez. Ideiak argi zeuzkan emakumea zen, langilea, ingurukoak dantzan jartzen zituena. Gogotik euskaltzale eta abertzalea, pare bat aldiz etorri zen Zarautza bertan geratu zitzaion ahizpa Arantxa bisitatzera; zirkulazio arazoak zeuzkan eta zangoek pixkanaka karga handia bilakatu zitzaizkion, eta denborarekin ibili ezinik eta Macachindik eta etxetik atera ezinik geratu zen.[5]

OmenaldiakAldatu

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 'Dantzari Jai' gogoangarri batez ospatu zuen bere 50. urteurrena. Antolatzaileek bereziki omendu nahi izan zuten 1960ean euskal etxean sortu zen lehenengo dantza taldeko; 'Gure Ametza' Dantza Taldeko sortzailea, zuzendaria eta kolaboratzailea izan zen Miren Alazne Iruretagoyena. [6]

ErreferentziakAldatu