Ireki menu nagusia

Idrissa Ouedraogo (Banfora, Volta Garaia, 1954ko urtarrilaren 21a - Uagadugu, 2018ko otsailaren 18a) Burkina Fasoko zinema-zuzendaria izan zen.

Idrissa Ouedraogo
Idrissa Ouedraogo , Cines del Sur 2007.jpg
Bizitza
Jaiotza Banfora Itzuli1954ko urtarrilaren  21a
Herrialdea  Burkina Faso
Heriotza Uagadugu2018ko otsailaren  18a (64 urte)
Hezkuntza
Heziketa Institut des hautes études cinématographiques Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Lan nabarmenak Grandmother Itzuli
The Law Itzuli
Q3191771 Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm0653458

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Afrikako Zinemagintza Ikaskuntzetarako Institutuan egin zituen ikasketak, eta Parisa joan zen gero, ikasketak sakontzera. Frantzian telebistarako dokumental asko egin zuen hasieran, bere ikuste-estilo berezia leuntzeko balio izan ziotenak. Genero- eta narrazio-forma desberdinak saiatzea atsegin bazaio ere, bere film luzeen gai nagusia bidaia izaten da, hala bidaia fisikoa (herritik hirira, Samba Traore edo Kini & Adams filmetan bezala) nola metaforikoa (afrikarren barne-odisea tradizioan eta kulturan zehar, Tilai filmean bezala). Bere filmetako estetika preziosista eta Afrikaz ematen duen ikuspegi nostalgiko exotikoa direla eta, eztabaida handiak sortu dira Ouedraogoren ikuspegia gaitzesten dutenen (europartzat jotzen dutelako) eta defendatzen dutenen artean (miseriatik ateratzeko eta irudi eta hots perfektutasuna bilatzeko ahaleginagatik). Bere filmak nazioarteko jaialdi inportantenetan lehiatu dira, arrakasta handiz: Yaaba eta Talai filmek, adibidez, Kritikaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuten 1989. eta 1990. urteetan; Samba Traorek Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlinen, 1992an; eta Le Cri de Couerek, Veneziako Mostran parte hartu zuen, 1994an.

FilmografiaAldatu

Film laburrakAldatu

  • Pourquoi? (1981)
  • Poko (1981)
  • Les Écuelles (1983)
  • Les Funérailles du Larle Naba (1984)
  • Ouagadougou, Ouaga deux roues (1985)
  • Issa le tisserand (1985)
  • Obi (1991)
  • Africa, mon Afrique (1994)
  • Gorki (1994)
  • Les Parias du cinemas (1997)
  • Scenarios from the Sahel (2001)

FilmakAldatu

TelesailakAldatu

  • Entre l'arbre et l'ecorce (1999)
  • Kadi Jolie (2001)

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Idrissa Ouedraogo