Giuseppe Conte
Giuseppe Conte (Volturara Appula, Foggiako probintzia; 1964ko abuztuaren 8) italiar legelari eta zuzenbideko irakaslea da.[1][2][3] Conte, Italiako Ministroen Kontseiluko Lehendakari izateko proposatu zuen 5 Izar Mugimenduko Luigi Di Maiok eta Ipar Ligako Matteo Salvinik. 2018ko maiatzaren 23an, Sergio Mattarella Italiako lehendakariak Conteri gobernua osatzeko ardura eman zion, honek ordea ez zuen bere helburua lortu.[4] Maiatzaren 28an, Mattarella lehendakariak gobernua osatzeko ardura eman zion Carlo Cottarelliri,[5] honek ordea, mandatuari uko egin zion handik hiru egunera, beraz, estatuko lehendakariak Conte berriz ere Ministroen Kontseiluko Lehendakari izendatu zuen. 2018ko ekainaren 1ean egin zuen karguaren zina.[6]
Giuseppe Conte | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2019ko abenduaren 30a - ← Lorenzo Fioramonti
2018ko ekainaren 1a - 2021eko otsailaren 13a ← Paolo Gentiloni - Mario Draghi → | |||||
Bizitza | |||||
Izen osoa | Giuseppe Conte | ||||
Jaiotza | Volturara Appula, 1964ko abuztuaren 8a (56 urte) | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Lehen hizkuntza | italiera | ||||
Familia | |||||
Familia |
ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa |
Erromako La Sapienza Unibertsitatea 1988) Yale Law School (en) ![]() | ||||
Tesi zuzendaria |
Giovanni Battista Ferri (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak |
italiera ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | legelaria, politikaria, akademikoa eta abokatua | ||||
Enplegatzailea(k) |
Florentziako Unibertsitatea University of Malta (en) ![]() | ||||
Kidetza |
Association Henri Capitant des amis de la culture juridique française (en) ![]() | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Politikari independente | ||||
governo.it… | |||||
![]() |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Frantsesez) «Giuseppe Conte: un CV de douze pages à la tête de l'Italie» L'Echo 2018-05-22 Noiz kontsultatua: 2018-06-03.
- ↑ (Italieraz) «Totopremier: Giuseppe Conte, il giurista che vuole disboscare la giungla della Pubblica amministrazione» Repubblica.it 2018-05-14 Noiz kontsultatua: 2018-06-03.
- ↑ (Italieraz) «Giuseppe Conte, legalità e semplificazione le sue parole d'ordine - Politica» ANSA.it 2018-05-20 Noiz kontsultatua: 2018-06-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Giuseppe Conte fue nombrado primer ministro de Italia» Infobae Noiz kontsultatua: 2018-06-03.
- ↑ «El presidente italiano encarga formar Gobierno al economista Cottarelli» La Vanguardia Noiz kontsultatua: 2018-06-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Giuseppe Conte jurará este viernes como primer ministro de Italia: ya presentó a los miembros de su gabinete» Infobae Noiz kontsultatua: 2018-06-03.