Zeelanda Berriko errugbi selekzioa
Zeelanda Berriko errugbi selekzioa edo All Blacks Zeelanda Berriaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. Munduko errugbi talde onenetakoa da, onena historian izandako emaitzak kontuan harturik. Izan ere, 1903tik jokatu dituen partiden % 75 irabazi ditu. Jokalariek Haka izeneko dantza maoria egiten dute partidak hasi baino lehen.
Zeelanda Berriko errugbi selekzioa | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izengoitia | All Blacks | ||||||||||||||||||||||||||
Elkartea | New Zealand Rugby | ||||||||||||||||||||||||||
Hautatzailea | Ian Foster | ||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina | Sam Cane | ||||||||||||||||||||||||||
Partida gehien | Richie McCaw (148) | ||||||||||||||||||||||||||
Puntu gehien | Dan Carter (1598) | ||||||||||||||||||||||||||
Entsegu gehien | Doug Howlett (49) | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Lehenbiziko partida | |||||||||||||||||||||||||||
Australia ![]() ![]() Sydney, Australia, 1903ko abuztuak 15 | |||||||||||||||||||||||||||
Garaipenik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
Zeelanda Berria ![]() ![]() Bloemfontein, Hegoafrika, 1995eko ekainak 4 | |||||||||||||||||||||||||||
Porrotik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
Australia ![]() ![]() Sydney, Australia, 1999ko abuztuak 28 Australia ![]() ![]() Perth, Australia, 2019ko abuztuak 10 | |||||||||||||||||||||||||||
Munduko Errugbi Kopa | |||||||||||||||||||||||||||
Parte hartzeak | 8 (aurrenekoa 1987an) | ||||||||||||||||||||||||||
Posturik onena | Txapelduna 1987, 2011 eta 2015ean |
HistoriaAldatu
Errugbiaren hastapenakAldatu
Charles John Monro izan zen 1870an errugbia Zeelanda Berrian sartu zuena. Ingalaterran ikasten ibilia zen eta handik ekarri zuen. Lehenengo partida Nelson hirian izan zen 1870an bertan Nelson Club eta Nelson Collegeren artean. 1882an Australiako Hegoaldeko Gales Berriko selekzio batek bira egin zuen Zeelanda Berrian eta 1888an British and Irish Lions britainiar selekzioa etorri zen.
Selekzioaren sorreraAldatu
Zeelanda Berriko selekzioaren lehenengo partida 1903an izan zen eta Australiako selekzioari 22-3 irabazi zion. 1905 eta 1906 artean Uharte Britanikotan, Frantzian eta Estatu Batuetan zehar bira luze bat egin zuen eta jokaturiko 35 partidatatik 34 irabazi zituen. Galdutako partida bakarra Galesen aurkakoa izan zen. Ingalaterrako kazetari batek jarri zien orduan "All Blacks" ezizena.
Kondaira handiaren sorreraAldatu
Hurrengo hamarkadetan bira gehiago egin zituen, hala Europara, nola Hego Afrikara, eta partida gehienetan garaile atera ziren. "All Golds" (dena urrea) eta "the Invincibles" (garaitezinak) ezizenak eman zitzaizkien. 1932an Bledisloe Kopa hasi zen jokatzen Australia eta Zeelanda Berriaren artean. Bi urtetik behin jokatzen zen eta gehienetan Zeelanda Berria nagusitu zen.
1949an bi tour egin zituen aldi berean, bata Australian eta bestea Hego Afrikan. Australian maori jokalariez osaturiko taldea osatu zuen, izan ere Hego Afrikara joateko debekua hartu baitzuten hauek. Taldea bitan banatzeak Zeelanda Berriko selekzioa nabarmen ahuldu zuen eta emaitzak txarrak izan ziren.
1960ko hamarkadan talde indartsua osatu zuen berriro eta Europarako tourrak itzuli ziren. 1965 eta 1970 artean 17 garaipen lortu zituen jarraian. Errekor hau Hego Afrikak 1998an gainditu zuen eta Lituaniak 2010an.
Azken hamarkadakAldatu
1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen eta Zeelnada Berria lehen ekitaldiko txapelduna izan zen. 1995ean profesionalismoa iritsi zen Mundu guztiko errugbi taldeetara eta 1996an Hiru Nazioen Txapelketa abiatu zen. Hegoaldeko txapelketa hau 12 aldiz irabazi du Zeelanda Berriak. Azken hamarkadan talde izugarria osatu du berriz eta 2011 eta 2015eko Munduko Txapelketan eskuratu ditu.
UniformeaAldatu
|
|
|
|
PalmaresaAldatu
Munduko Errugbi TxapelketaAldatu
Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:
Urtea | Antolatzailea | Postua |
---|---|---|
1987 | Zeelanda Berria Australia |
Txapelduna |
1991 | Europako 5 herrialde | 3.a |
1995 | Hegoafrika | Finalista |
1999 | Gales | 4.a |
2003 | Australia | 3.a |
2007 | Frantzia | Final 1/4ak |
2011 | Zeelanda Berria | Txapelduna |
2015 | Ingalaterra | Txapelduna |
2019 | Japonia | 3.a |
Hegoaldeko Rugby ChampionshipAldatu
Honako hauek dira Hegoaldeko Rugby Championshipeko emaitzak:
- Txapelduna (17): 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2020
- Bigarrena (5): 2000, 2001, 2009, 2011, 2015
- Bledisloe Kopa (50): 1932, 1936, 1938, 1946, 1947, 1951, 1955, 1957, 1958, 1962, 1962, 1964, 1967, 1968, 1972, 1974, 1978, 1982, 1983, 1984, 1985, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1993, 1995, 1996, 1997, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022
- Zeelanda Berria 50 - Australia 12
- Freedom Kopa (15): 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022
- Zeelanda Berria 15 - Hegoafrika 2
Ozeano Bareko Nazioen Errugbi KopaAldatu
Zeelanda Berriko taldeek Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Koparen lehenengo lau edizioetan hartu zuten parte eta denak irabazi zituzten. Hiru urtetan Junior All Blacks izan zen txapelduna, gazteen selekzioa, eta beste txapelketa Māori All Blacks taldeak irabazi zuen, jokalari guztiek Māori jatorria zeukaten.
- Txapelduna (4):
- Junior All Blacks (3): 2006, 2007, 2009
- Māori All Blacks (1): 2008
Olinpiar JokoetanAldatu
Olinpiar Jokoetan Zazpiko Errugbia jokatzen hasi zen 2016an.
- Gizonezkoak:
- Bigarrena (1): 2021
- Emakumezkoak:
- Txapelduna (1): 2021
- Bigarrena (1): 2016
Jokalari ezagunakAldatu
- Dave Gallaher (1873-1917).
- George Nepia (1905-1986).
- Fred Allen (1920-2012).
- Don Clarke (1933-2002).
- Wilson Whineray (1935-2012).
- Colin Meads (1936-2017).
- Brian Lochore (1940-2019).
- Ian Kirkpatrick (1946-).
- Graham Mourie (1952-).
- Grant Fox (1962-).
- Sean Fitzpatrick (1963-).
- John Kirwan (1964-).
- Michael Jones (1965-).
- Jonah Lomu (1975-2015).
- Richie McCaw (1980-).
- Dan Carter (1982-).
- Kieran Read (1985-).
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)Zeelanda Berriko errugbi federazioa