European Challenge Cup
European Challenge Cup-a Europako errugbi kluben arteko txapelketa nagusietan bigarrena da. Urtero jokatzen da, European Professional Club Rugby elkarteak antolaturik.
European Challenge Cup | |
---|---|
Antolatzailea | European Professional Club Rugby |
Sorrera | 1996 |
Eremua | Eskozia Frantzia Gales} Georgia} Hegoafrika (2022-23ko denboralditik aitzina) Ingalaterra Irlanda Italia |
Taldeak | 24 |
Garaipen gehien | London Harlequins (3 Kopa) AS Montferrand (3 Kopa) |
Txapelduna | Sharks (2023-24) |
Webgunea | www.epcrugby.com |
Historia
aldatu1990eko hamarkadan, errugbia kirol profesional bilakatu zelarik, kirol horren arduradunek kluben arteko nazioarteko lehiaketen beharra ikusi zuten. Lehenik Europako errugbi kopa sortu zen, sei nazioetako talde hoberenak biltzen zituena.
Txapelketa horren arrakastak bultzaturik, beste bat antolatzea erabaki zen. Era horretan, 1996-1997 denboraldian European Conference izenekoa sortu zen.
2012an Biarritz Olympiquek irabazi zuen txapelketa. Bestalde 2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian[1].
2019-2020 denboraldian, COVID-19 pandemia zela eta, txapelketa eten zen, eta udazkenean amaitu.
Finalak
aldatuGaraipenak
aldatuTaldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
London Harlequins | 3 | 2001, 2004, 2011 |
AS Montferrand | 3 | 1999, 2007, 2019 |
Sale Sharks | 2 | 2002, 2005 |
Northampton Saints | 2 | 2009, 2014 |
Gloucester Rugby | 2 | 2006, 2015 |
Cardiff Blues | 2 | 2010, 2018 |
Montpellier Hérault | 2 | 2016, 2021 |
... |
Herrialdea | Garaipenak | Finalistak |
---|---|---|
Ingalaterra | ||
Frantzia | ||
Gales | ||
EH | ||
Irlanda | ||
Hegoafrika | ||
Eskozia |
Europako ezkutua
aldatu2002-2003 denboraldian Europako "hirugarren" txapelketa antolatu zen, batez ere "Sei Nazioetatik" kanpo ziren beste herrien ordezkariei aukera emateko Europa mailan aritzeko (Errumania, Espainia eta Portugal).
Halere lehiaketa honen "ahulezia" nabarmena izanagatik, 3. denboraldia eta gero, bertan behera egon zen. Orduan erabaki zen Errumania eta Espainiako ordezkariek parte hartu behar zutela "Europako txapelketan".
Finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza |
---|---|---|---|
2003 | Castres Olympique | Caerphilly | 40-12 |
2004 | Montpellier R.C. | Viadana | 25-19 |
2005 | F.C. Auch | Worcester | 23-10 |
Euskal taldeak
aldatuEuskal Herriko talde ezberdinek aukera izan dute Europako txapelketa hauetan parte hartzeko.
- Biarritz Olympique
- Europako txapelketa: 4 denboraldi (1997-98, 1998-99, 1999-2000, 2011-12)
- Txapelduna: 2012
- Europako txapelketa: 4 denboraldi (1997-98, 1998-99, 1999-2000, 2011-12)
- Aviron Bayonnais
- Europako txapelketa: 11 denboraldi (2005-15 eta 2016-17)
- Final laurdena: 2006
- Europako ezkutua: denboraldi bat (2004-05)
- Finalerdia: 2005
- Europako txapelketa: 11 denboraldi (2005-15 eta 2016-17)
- Bera Bera R.T.
- Europako ezkutua: denboraldi bakar bat (2004-05)
- Lehen itzulia: 2004-05
- Europako ezkutua: denboraldi bakar bat (2004-05)
Bilboko finala
aldatu2018eko maiatzaren 11n |
Cardiff Blues | 31 – 30 | Gloucester Rugby | San Mames, Bilbo Ikusleak: 32.543 Epailea: Jérôme Garcès |
---|---|---|---|---|
entseguak: T. Williams (41') G. Smith (54') B. Scully (75') gauzatzeak: J. Evans (41') G. Anscombe (55') zigor kolpeak: J. Evans (4', 15', 50') G. Anscombe (78') |
entseguak: H. Trinder (8') M. Atkinson (37') J. Hanson (58') gauzatzeak: B. Twelvetrees (9', 38', 59') zigor kolpeak: B. Twelvetrees (26', 40', 62') |
Erreferentzia zerrenda
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Mapan agertzeko entsegua - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- ↑ (Frantsesez) «Toulon 18-21 Biarritz : Terminé , Challenge Européen 2011-2012 - Finale , Rugby - L'Equipe.fr» www.lequipe.fr (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Cardiff Blues Challenge Cupeko txapeldun, markagailua iraulita (31-30)» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).