Diego Iturriaga

esku huskako pilotaria
Iturriaga
Izen osoa: Diego Iturriaga Urbiola
Jaiotza data: 1991ko urriaren 18a (33 urte)
Jaioterria: Sartaguda (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Garfe
Postua: atzelaria
Altuera: 1,79 m
Pisua: 81 kg
Debutatze data: 2014ko martxoaren 15a
Debutatze pilotalekua: Labrit (Iruñea, Nafarroa Garaia)

Diego Iturriaga Urbiola, pilota arloan Iturriaga deituraz ezaguna (Sartaguda, Nafarroa Garaia, 1991ko urriaren 18a), esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin lehenik (2014-2020), Garfe enpresarekin gero (2020ko martxoaz geroztik).[1] Estatistika ofizialen arabera, 1,79 m luze da, eta 81 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2014ko martxoaren 15ean jokatu zuen, Iruñeko (Nafarroa Garaia) Labrit pilotalekuan. Amateurretan, Binakako Nafarroako Txapelketako txapeldunorde izan zen, eta Binakako Doneztebe-Malerrekako txapeldun, biak ere 2014an.[2] Asegarcek atzelari asko lesionatuta izateak bizkortu zuen Iturriagak profesionaletan debutatzea. Berekin bateratsu maila horretan debutaturiko atzelarien aldean, baxuagoa da eta ez du kolpe bortitzik, baina oso ondo mugitzen da jokalekuan.[3]

2018ko martxoaren 31n, Asier Agirre aurrelaria lagun, Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen.[4]

Kirol lorpenak

aldatu
Profesionaletan
Amateurretan
  • 2014an, binakako Nafarroako Txapelketako txapeldunordea.
  • 2014an, binakako Doneztebe-Malerrekako txapelduna.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Jon. (2020-03-12). «Los frontones también se cierran por el coronavirus» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  2. «Iturriaga», Asegarce.com.
  3. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Bengoetxea VI se rompe el tobillo y será operado hoy», Deia, 2014-03-11.
  4. (Gaztelaniaz) Victoria de Lecea, Jokin. (2018-04-01). «El camino del esfuerzo» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-07).

Kanpo loturak

aldatu