ETE Ligako 2018ko denboraldia

2018ko Euskotren Liga
Donostiarra izan zen Ligako irabazlea
Datu orokorrak
Antolatzailea ETE
Partaideak 9 talde
Estropadak 12 estropada
+ 2 (sailk) + 2 (play-off)
Hasiera 2018ko ekainaren 23a
Amaiera 2018ko irailaren 16a
Palmaresa
Txapelduna Donostiarra
Txapeldunordea Hibaika
Ohorezko tx. Deustu eta Tolosaldea
2017
2019

ETE Ligako 2018ko denboraldia ETE Ligaren lehenengo denboraldia izan zen. Donostiarra izan zen txapelduna eta mailaz igotzea lortu zuen.

Historia

aldatu

Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga 2018an ordezkatu zuen ETE Ligak. Galizian bertako Liga ere eratu zen eta ondorioz denboraldiaren amaieran play-offak jokatu ziren Euskotren Ligako azkenaren eta Galiziako eta ETE Ligako txapeldun bien artean.

ETE Ligaren hasieran euskal talde guztiek hartu zuten parte lehen bi estropadetan. ETE Ligarako puntuagarriak izan ziren baina ez Euskotren Ligarako. Protugaleteko estropadan Oriok lortu zuen garaipena eta Donibane Lohitzunen San Juanek[1]. Sailkapenean bosgarren postutik atzera gelditu zirenek osatu zuten lehenengo ETE Liga.

Donostiarraren eta Hibaikaren arteko leia izan zen eta donostiarrak nagusitu ziren[2]. Play-offetan Euskotren Ligara igotzea lortu zuten donostiarrek[3].

Euskotren Ligarako sailkapen fasea

aldatu
  1.   San Juan (24 puntu)
  2.   Orio (22 puntu)
  3.   Arraun Lagunak (19 puntu)
  4.   Hondarribia (19 puntu)
  5.   Donostiarra (13 puntu)
  6.   Deustu (13 puntu)
  7.   Kaiku (12 puntu)
  8.   Hibaika (10 puntu)
  9.   A Pobra-Cabo (9 puntu)
  10.   Tolosaldea (8 puntu)
  11.   Hernani (5 puntu)
  12.   Lea-Artibai (2 puntu)

Estropadak

aldatu
Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Portugaleteko Bandera Portugalete, Bizkaia 2018-6-23
 
Orio
2. Donibane-Ziburuko B. Donibane Lohitzune, Lapurdi 2018-6-24
 
San Juan
3. Donostiarra II Kaiarriba B. Donostia, Gipuzkoa 2018-7-8
 
Donostiarra
4. Bandera Cantabria Camargo, Kantabria 2018-7-15
 
Hibaika
5. I Orio Kanpina B. Donostia, Gipuzkoa 2018-7-21
 
Donostiarra
6. Errenteria Hiria I B. Errenteria, Gipuzkoa 2018-7-22
 
Tolosaldea
7. II El Correo-Kutxabank B. Lekeitio, Bizkaia 2018-7-28
 
Donostiarra
8. VII Pasaiako Ikurrina P. Donibane, Gipuzkoa 2018-8-4
 
Donostiarra
9. X Txingudiko Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2018-8-11
 
Hibaika
10. Ondarroako Bandera Ondarroa, Bizkaia 2018-8-12
 
Donostiarra
11. Plentziako Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2018-8-15
 
Hibaika
12. II Aste Nagusia B. Donostia, Gipuzkoa 2018-8-18
 
Donostiarra
13. Bilbo Hiriko III Ikurrina Bilbo, Bizkaia 2018-8-19
 
Deustu
14. III Bandera de Colindres Colindres, Kantabria 2018-8-25
 
Donostiarra

Sailkapena

aldatu
Postua Elkartea Trainerua Patroia Puntuak Banderak
1      Donostiarra Torrekua I Inder Paredes 99 7: Donostiarra, Orio, Lekeitio, Pasaia,
Ondarroa, Donostia Aste Nagusia, Colindres
2      Hibaika Madalen Zuriñe Alberdi 93 3: Camargo, Txingudi, Plentzia
3      Deustu Tomatera Aiala Uribelarrea 89 1: Bilbo Hiria
4      Tolosaldea Enbata Laiene Eizagirre 70 1: Errenteria
5      Kaiku Bizkaitarra Iraide Ruiz 65
6      Hernani Maialen Jone Pastor 51
7      Lea Artibai Lea-Artibai Nahia Aboitiz 36
8      Lapurdi Ipar Haizea Pauline Delqué 20
9      Colindres San Ginés Julia Rodriguez 17

Play-offak

aldatu
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Donostiarra 4 2 2 2019ko Euskotren Liga
  2 Hondarribia 2 1 1 2019ko ETE Liga

Erreferentziak

aldatu
  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-06-29). «Euskotren Liga eraberritua gaur hasiko da Ibaizabalen» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Liga ETE: Donostiarra gana a lo grande la Liga ETE» El Diario Vasco 2018-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Donostiarra es de la Euskotren» Noticias de Gipuzkoa 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).

Kanpo estekak

aldatu