Ireki menu nagusia

Josep Lluís Núñez (Guriezo, Kantabria, 1931ko irailaren 7a - Bartzelona, 2018ko abenduaren 3a) enpresaburu eta Bartzelona Futbol Klubeko presidentea izan zen.

Josep Lluís Núñez
35. Bartzelona Futbol Klubeko presidente

1978-07-01 - 2000-07-23
Raimon Carrasco Itzuli - Joan Gaspart Itzuli
Bizitza
Izen osoa José Luis Núñez Clemente
Jaiotza Barakaldo1931ko irailaren  7a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bartzelona2018ko abenduaren  3a (87 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Futbol Club Barcelona-
 

Núñez i Navarro enpresa taldearen jabea zen. 1978ko uztailaren 1etik 2000ko uztailaren 23ra Bartzelonako presidentea izan zen. Klubaren historiako agintaldirik luzeena (22 urte) eta arrakastatsuena (176 titulu sail guztien artean) izan zen. Futbol taldeak 7 Liga, 6 Errege Kopa, 5 Espainiako Superkopa, 2 Ligaren Kopa, Europako Kopa bat, 4 Europako Errekopa, 2 Europako Superkopa eta 3 Catalunyako Kopa irabazi zituen[1]. Urte horietan, beste izar askorekin batera, Diego Armando Maradona, Bernd Schuster, Gary Lineker, Michael Laudrup, Jose Maria Bakero, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Romario, Rivaldo eta Luís Figo aritu ziren Bartzelonan. Entrenatzaileen artean Johan Cruyff, Bobby Robson eta Louis van Gaal nabarmendu ziren. 1979an La Masian etorkizun handiko jokalari gazteendako egoitza kokatu zuen.

2011n sei urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion eroskeria eta faltsutze delituengatik[2]. Zigor honen aurkako helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, eta zigorra berretsi bitartean kartzela saihestu zuen[3]. 2014ko azaroaren 16an kartzelan sartu zen, kartzela zigorra 2 urte eta bi hilabetetan utzi ziotela. Kartzelatik irtetean Núñez i Navarro enpresan jarraitu zuen lanean.

ErreferentziakAldatu