Osasuna futbol kluba
- Osasuna artikuluak hona birzuzentzen du. Ongizateari buruzko artikulua ikusteko: Osasun
Club Atlético Osasuna Iruñeko eta Nafarroa Garaiko futbol talde nagusia da. Iruñean sortu zen, Gazteluko plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko azaroaren 17an,[1] Sportiva eta New Club taldeak batzean. Nolanahi ere, lehenbiziko partida 1920ko urriaren 24an jokatu zuen.[2]
Osasuna futbol kluba | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia | Gorritxoak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Espainiako futbol ligako lehen maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | El Sadar Estadioa: Iruñea 42°47′48″N 1°38′13″W / 42.7967°N 1.6369°W ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehendakaria | Luis Sabalza | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zuzendaria | Braulio Vázquez Benítez (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Jagoba Arrasate | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren jabe | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1920ko urriaren 24a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Koloreak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
HistoriaAldatu
1920-1940Aldatu
Taldeek bat egin eta 15 urte geroago, 1935-36ko denboraldian, Osasunak Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatu zuen lehen aldiz. Honakoa izan zen estreinako hamaikako hori: Bergara, Arana, Ruiz, Iturralde, Irastorza, Ilundain, Zarraonandia, Insausti, Catachu eta Bienzobas anaiak. Sasoi amaieran, ordea, 12 taldetik, azken postuan geratu zen Osasuna. Donibane auzoko Donibane futbol zelaian jokatutako 11 partidetatik zazpi irabazi ahal izan zituzten (Sasoi horretako Betisi sartutako 6-0ekoa da oraindik ere nafarrek Lehen Mailan lortutako gol sortarik handiena), baina etxeko beste lau partidez gain, etxetik kanpo jokatutako 11ak ere galdu zituzten Emilio Urdirozek zuzentzen zuen taldeak. Bilboko Athleticek irabazi zuen txapelketa horretan, azken postuan amaitu ziren Iruñekoak, Atletico Madrilekin batera maila galduta. Sasoi horretan ere, Julian Bergara aurrelariak oraindik ere gainditzeke dagoen marka ezarri zuen, hogeita bi partidatan hogei gol sartu baitzituen.
Espainiako Gerra Zibila zela kausa, hiru urteko etena izan zen. Oviedok hirugarren postuan amaitu zuen gerra aurretik jokatutako azken denboraldia, baina haien futbol zelaia bonbardaketen ondorioz erabat txikituta geratu zenez, Asturiaskoek uko egin zioten jokatzeari, eta 1935-36ko denboraldiko azken bi sailkatuak ziren toki hura hartzeko hautagaiak. Atletico Madrilek (Atletico Aviacion izenarekin) eta Osasunak, beraz, jokatu zuten partida horretan (1939ko azaroaren 26an), 3-1 atera zen garaile Madrilgo taldea. Gainera, gerra osteko lehen bi txapelketak irabazi zituen. Osasunak, ordea, urte luzeak igaroko zituen Lehen Mailara itzuli ezinda.
1940-1970Aldatu
1953-54ko denboraldia izan zen bueltarena. Tomas Arnanzek zuzentzen zuen taldeak lehendabiziko sasoian galdu zuen maila, ordea. Bi urtez Bigarren Mailan aritu ondoren, Baltasar Albenizen agindupean, Lehen Mailara itzuli ziren nafarrak. Sabino Andonegi aurrelari mutrikuarraren urterik gozoenak ziren. Oraindik ere inork ez du hautsi 1953 eta 1963 bitartean Osasunak Lehen Mailan egindako zazpi denboraldietan mutrikuarrak ezarritako gol marka: Osasunarekin 57 gol Lehen Mailan.
Andonegi, aldiz, ez zen hamarkada hartan nabarmendu beharreko jokalari gorritxo bakarra izan: Albistegi, Marañon, Glaria anaiak, Egaña, Esparza, Rekalde, Marañon, Eizagirre edo Zoko ere gogoan dituzte osasunzale zaharrek. 1956tik 1959ra, seigarren, bosgarren eta zortzigarren postuetan sailkatu ziren 16 taldek osatutako Lehen Maila horretan. 1959-60koan, ostera, jaitsi ziren. 1961-62koan bueltan zeuden, eta, larri ibili arren, mailari eutsi ahal izan zioten. 1962-63koan, ordea, denbora luze baterako esan zioten agur gorritxoek Espainiako futbolaren lehiaketa nagusiari.
Donibane auzoko futbol zelaia saldu eta Sadarrerako bidea hartu zuen klubak 1967an. Garai latzak ziren zalearentzat. Lehen Mailan gozatutako garaiak urrun zeuden jada, eta Bigarren Mailaz gain, Hirugarren Maila ere dastatu behar izan zuten nafarrek.
Fermin Ezkurraren garaiaAldatu
Fermin Ezkurra 1971-72ko denboraldian iritsi zen klubeko presidentetzara. Taldea Hirugarren Mailatik Lehen Mailara zortzi urtetan igo zuen. Orotara, 22 denboraldi ibili zen Ezkurra Osasunako presidente.
1980-81eko denboraldian Lehen Mailan zen Osasuna berriz, aurreko urteko azken jardunaldian Murtzian lortutako garaipenari esker. Bikuña, Etxeberria, Martin, Irigibel (bi aldiz Bigarren Mailako golegilerik onena izandakoa), Esparza, Castañeda (Osasunarekin Lehen Mailan partida gehien jokatu duena: 350 partida 1980 eta 1991 urte bitartean), Dioni, Basauri, Lumbreras, Ripodas, Sola eta gainerakoen garaiak ziren. Lehendabiziko hiru denboraldietan sailkapenaren erdialdean geratu zen Osasuna, Pepe Alzate entrenatzailearekin.
Ivan Brzic jugoslaviarraren aginduetara jaistetik gertu izan ziren laugarren sasoian, baina 1984-85 denboraldia, seigarren postuan amaitu zuen taldeak, eta, historian lehendabiziko aldiz, Europan aritzeko aukera izan zuten. Hurrengo denboraldian, aldiz, Brzici gauzak okertu zitzaizkion, eta Pedro Mari Zabalzaren txanda iritsi zen 1986ko azaroaren 2an. 1993ko abenduaren 19a arte jarraitu zuen bere jardunean, zortzi denboraldiz jarraian.
Taldea Lehen Mailan finkatuta zegoen, eta Taxoareko harrobiak bere etekinak ematen jarraitzen zuen: Bustingorri, Ziganda, Goikoetxea, Larrainzar anaiak, Roberto, Ibañez... Atzerritarrak ere iritsi ziren: Agirre, Robinson, Sammy Lee, Urban, Kosecki eta abar. Osasuna hazten joan zen. 1987-88ko denboraldia bosgarren postuan amaitu zuen. Reala bigarrena izan zen, eta Athletic, laugarren. Biak UEFArako sailkatu ziren, baina, Osasuna, 1984-85koan baino emaitza hobea lortu arren, ez.
1990-91ko denboraldian, ordea, sasoi amaieran laugarren postuan utzi zuen taldea Pedro Mari Zabalzak. Orduan, UEFAn berriro ikusi ahal izan zuten zaleek. Gogoragarria da, aldi berean, sasoi horretan Santiago Bernabeu zelaian Real Madrilen kontra lortutako 0-4koa. Jan Urban poloniarrak hiru gol sartu zituen norgehiagoko horretan (laugarrena Iñigo Larrainzarrek), eta, 13 golekin, Ligako golegilerik onenen artean bukatu zuen txapelketa.
Bozkarioak ez zuen luze iraungo. 1993-94ko denboraldian, azken postuan amaitu zuen Liga Osasunak. Fermin Ezkurrak berak dimititu zuen, taldearen norabidea zuzendu ezinean. Pedro Mari Zabalzaren azken urtea ere bazen, Enrique Martinek bere lekuan eserita.
Azken urteakAldatu
Zazpi denboraldi eman zituen Osasunak Bigarren Mailan, eta tartean, komeni baino entrenatzaile zein presidente asko iragan ziren. 1996-97 denboraldian Bigarren B Mailara jaisteko zorian egon zen, baina azken bost jardunaldieetan Enrique Martinen taldeak lortutako lau garaipenei esker mailari eutsi ahal izan zion.
1999-2000 denboraldian Javier Miranda presidenteak Migel Anjel Lotina entrenatzaile meñakarra ekarri zuen. Huelvako Recreativoren aurkako partida ahantziezinean, Pablo Orbaizek eta Miroslaw Treciak poloniarrak sartutako golei esker Lehen Mailara igo zen taldea. Mailari eusteko ardura ere meñakarraren esku geratu zen. Kostata, baina azken jardunaldian Anoeta estadioan partida polemikoa irabazi ostean (donostiarrei behar bezain gogotsu aritu ez izana leporatu zieten), lortu zuen. Ivan Rosado huelvarrak 14 gol egin zituen sasoi hartan, aro modernoan Osasunarekin Lehen Mailan inork lortutako markarik onena.
Miranda-Lotina bikotearen agurreko denboraldia izan zen 2001-02koa. Patxi Izko presidente berriak Javier Aguirre jokalari ohia entrenatzaile izendatu zuen. Taldea lehen mailan finkatuta, emaitzarik hoberenak lortu zituzten: 2005ean Espainiako Kopa finalerako sailkatu zen taldea. Betisen aurka galdu arren, hirugarren aldiz UEFArako txartela eskuratu zuten gorritxoek.
Balentria hura errepikatzeak zaila zirudien, baina hurrengo denboraldia are oparoagoa izan zen. Lehen Mailako liderra hiru jardunalditan eta ia Liga osoa Champions League-ko postuetan aritu zen taldea. Azken jardunaldian, Valentziari irabazita, laugarren postuan sailkatu ziren, eta Europako klub hoberen artean jokatzeko aukera eskuratu zuten. Kanporaketan aurrera egin ez arren, UEFA txapelketan historiako emaitzarik onenak lortu dituzte, finalerdietara sailkatu baitira.
Handik aurrera estuago ibili zen, sarritan azkenengo jardunaldian salbatu baizen. 2011-12 denboraldian ordea UEFAko postuetara iristeko zorian izan zen baina puntu bakarrarengatik 7. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urtean larriago ibili zen, baina azken aurreko partidan salbazioa lortu ondoren 16. postuan bukatu zuen.
2014ko maiatzaren 18an Osasuna futbol taldeak Sadar estadioan Betisi 2-1 irabazi arren, ezin izan zion lehen mailari eutsi; ondorioz bigarren mailara jaitsi zen.[3] Gainera, gorritxoentzako zoritxarreko egun hartan, hegoaldeko harmailetako hesiak erori eta gutxienez 68 lagun zauritu ziren.[4]
2014ko azaroan Nafarroako Parlamentuak Osasunak Nafarroako ogasunarekin zeukan 53 milioiko zorra ondarearekin ordaintzea onartu zuen.[5] Europako Batzordeak erabaki honen legezkotasunari buruz galdetu zuen.[6]. 2014ko abenduan Luis Sabalza Osasunako presidentea bilakatu zen.[7]. Denboraldi gogorraren ondoren Sabadellen azken partidan luzapenean sarturiko golari esker bigarren mailan mantentzea lortu zuen.
Lehen mailara itzuleraAldatu
2015-16 denboraldia lidergoan hasi zuen baina ligaren erdialdean txakalaldia izan zuen eta azken partidan Oviedon 0-5 irabazita 6. postua lortu zuenez igoera play-offak jokatu zituen. Nastic eta Girona kanporatu ondoren Lehen mailara itzuli zen. Denboraldia ez zuen ordea ondo hasi eta 11. jardunaldian Enrique Martín Monreal entrenatzailea kanporatu behar izan zuen. Ondoren Joaquín Caparros eta Petar Vasiljevićek hartu zuten taldearen ardura baina denboraldi guztia azken postuan egin ondoren 19. amaitu eta maila galdu zuen.
2018-19 denboraldirako Jagoba Arrasate entrenatzailea fitxatu zuen eta hiru jardunaldiren faltan lehen mailara itzuli zen. 2019-20 denboraldia bikaina izan zen eta 10. postuan amaitu zuen liga. Hurrengo denboraldia oso gaizki hasi zuen baina lehen itzulia amaitu aurretik bolada ona hartu eta amaiera lasaia izan zuen, azkenean 11. eginez.
UniformeaAldatu
Osasuna futbol klubaren uniformea hasiera hasieratik elastiko gorria eta galtza urdinak izan dira, taldearen armarrian agertzen diren koloreak hain zuzen ere.
Etxeko ekipamenduaren bilakaeraAldatu
|
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
Kanpoko ekipamenduaren bilakaeraAldatu
|
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
EreserkiaAldatu
EstadioakAldatu
- Zabalguneko zelaia (1919-1921)
- Zalditegiko zelaia (1921-1922)
- Donibane zelaia (1922-1967)
- Sadar estadioa (1967-gaur egun)
Taldearen datuakAldatu
OrokorrakAldatu
2022-23 denboraldia barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 41
- Denboraldiak 2. mailan: 37
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 13
- Ligako posturik onena: 4.a lehen mailan (1990-91 eta 2005-06 denboraldietan)
Kirol lorpenakAldatu
Nazioartean (0)Aldatu
- Txapeldunen Liga:
- Parte hartze bat 2006-07an.
- UEFA Europa League:
- Finalerdiak (1): 2007
- Final zortzienak (1): 1991
- Parte hartzeak (4): 1985-86, 1991-92, 2005-06, 2006-07
- Munduko talderik onena (2006ko abenduan)
Espainian (11)Aldatu
- Lehen maila:
- Laugarrena 1990-91 eta 2005-06an.
- Bigarren maila:
- Txapelduna (4): 1953, 1956, 1961, 2019
- Hirugarren maila:
- Txapelduna (7): 1932, 1948, 1949, 1969, 1972, 1975, 1977
- Errege Kopa:
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2005.
- Finalerdiak (4): 1935, 1936, 1988, 2003
Beste txapelketa batzukAldatu
- Espainiako Federazioko Presidentearen Kopa (0): finalista 1940an.
- Nafarroako Lehen Mailako Txapelketa (2): 1929, 1939.
- Reyno de Navarra Saria (21): 1969, 1978, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1995, 1998, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011.
- Anberes Saria (1): 1957.
- Colombino Trofeoa (1): 2019.
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa | Europa |
---|---|---|---|---|
1999-00 | Bigarren maila | 2.a | 1/4 | |
2000-01 | Lehen maila | 15.a | 1/16 | |
2001-02 | Lehen maila | 17.a | 1/16 | |
2002-03 | Lehen maila | 11.a | 1/2 | |
2003-04 | Lehen maila | 13.a | 1/8 | |
2004-05 | Lehen maila | 15.a | 2.a | |
2005-06 | Lehen maila | 4.a | 1/8 | 1/32 (Europa League) |
2006-07 | Lehen maila | 14.a | 1/4 | 1. itzulia (Txapeldunen Liga) Final erdiak (Europa League) |
2007-08 | Lehen maila | 17.a | 1/16 | |
2008-09 | Lehen maila | 15.a | 1/8 | |
2009-10 | Lehen maila | 12.a | 1/4 | |
2010-11 | Lehen maila | 9.a | 1/16 | |
2011-12 | Lehen maila | 7.a | 1/8 | |
2012-13 | Lehen maila | 16.a | 1/8 | |
2013-14 | Lehen maila | 18.a (jeitsi) | 1/8 | |
2014-15 | Bigarren maila | 18.a | 2. itzulia | |
2015-16 | Bigarren maila | 6.a (igo) | 2. itzulia | |
2016-17 | Lehen maila | 19.a (jeitsi) | 1/8 | |
2017-18 | Bigarren maila | 8.a | 3. itzulia | |
2018-19 | Bigarren maila | 1.a (igo) | 2. itzulia | |
2019-20 | Lehen maila | 10.a | 1/8 | |
2020-21 | Lehen maila | 11.a | 1/8 | |
2021-22 | Lehen maila | 10.a | 1/16 |
MarkakAldatu
- Taldearen sailkapenak ikusteko, sakatu hemen.
DenboraldiakAldatu
2020-21 denboraldia barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 39
- Denboraldiak 2. mailan: 36
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 13
- Ligako posturik onena: 4.a lehen mailan (1990-91 eta 2005-06 denboraldietan)
Lehen mailako estatistikakAldatu
- Lehen mailan aritutako denboraldiak: 37
- Partidak guztira, 2007ko otsailaren 25a arte: 1.000 partida (339 irabazi, 242 berdindu, 419 galdu). 1.167 gol sartu eta 1.365 jaso.
- Gol tarterik handiena alde: 6-0, Betisen aurka (1935-36).
JokalariakAldatu
Partida gehien jokatu dituzten jokalariakAldatu
# | Izena | Guztira | Liga | Kopa | UEFA | Champions | Besteak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Puñal | 513 | 438 | 42 | 11 | 2 | |
2 | Krutxaga | 386 | 343 | 29 | 14 | 0 | |
3 | Castañeda | 382 | 349 | 20 | 4 | 9 | |
4 | Bustingorri | 370 | 324 | 32 | 10 | 4 | |
5 | Etxeberria | 357 | 338 | 11 | 3 | 5 | |
6 | Oier | 356 | 335 | 21 | |||
7 | Torres | 352 | 325 | 27 | |||
8 | M.Flaño | 338 | 313 | 23 | 2 | 0 | |
9 | Josetxo | 315 | 262 | 42 | 9 | 2 | |
10 | Palacios | 312 | 272 | 40 | 0 |
Golegile onenakAldatu
# | Izena | Guztira | Liga | Kopa | UEFA | Champions | Besteak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Bergara | 187 | 106 | 19 | 62 | ||
2 | Sabino | 127 | 116 | 6 | 5 | ||
3 | Etxeberria | 98 | 93 | 4 | 0 | 1 | |
4 | Irigibel | 88 | 88 | 0 | |||
5 | Bienzobas | 71 | 36 | 12 | 23 | ||
6 | Ziganda | 63 | 54 | 9 | |||
7 | Torres | 60 | 58 | 2 | |||
7 | Martín Monreal | 60 | 47 | 12 | 1 | 0 | |
9 | Urban | 58 | 48 | 8 | 2 | ||
10 | Lotina | 51 | 47 | 4 |
Denboraldi bakarreanAldatu
- Julian Bergara 20 gol 22 partidatan (1935-36)
- Ivan Rosado 14 gol 38 partidatan (2000-01)
- Sabino Andonegi 13 gol 30 partidatan (1954-55 eta 1957-58)
EntrenatzaileakAldatu
- Entrenatzailerik iraunkorrenak:
- Pedro Mari Zabalza 279 partida (1987tik 1994ra)
- Javier Aguirre 142 partida (2002tik 2006ra)
- Ivan Brzic 113 partida (1983tik 1987ra)
PresidenteakAldatu
- Presidenterik iraunkorrena: Fermin Ezkurra 14 denboraldi.
EntrenatzaileakAldatu
XX. mendeko entrenatzaileakAldatu
XXI. mendeko entrenatzaileakAldatu
Osasuna taldeko XXI.mendeko entrenatzaile zerrenda [9] | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Entrenatzaileak | Urtea | Entrenatzaileak | |
2000 - 2002 | Miguel Ángel Lotina | 2013 - 2014 | Jose Luis Mendilibar / Javi Gracia | |
2002 - 2006 | Javier Aguirre | 2014 - 2015 | Jan Urban / J.M. Mateo / M. Monreal | |
2006 - 2008 | "Cuco" Ziganda | 2015 - 2016 | Enrique Martín Monreal | |
2008 - 2009 | "Cuco" Ziganda / José Antonio Camacho | 2016 - 2017 | M. Monreal / Joaquín Caparrós / Petar Vasiljević | |
2009 - 2010 | José Antonio Camacho | 2017 - 2018 | Diego Martínez Penas | |
2010 - 2011 | José Antonio Camacho / Jose Luis Mendilibar | 2018 - | Jagoba Arrasate | |
2011 - 2013 | Jose Luis Mendilibar |
PresidenteakAldatu
- 1920-21 Joaquín Rasero
- 1921-23 Rafael Álvarez
- 1923-24 Natalio Cayuela
- 1924-28 Aurelio Álvarez
- 1928-35 Natalio Cayuela
- 1935-36 Ambrosio Izu
- 1936-39 Angel Lazkano
- 1939-41 Vicente Jauregi
- 1941-43 Antonio Lizartza
- 1943-44 Antonio Archanco
- 1944-47 Antonio Lizartza
- 1947-48 Antonio Maria Isturitz
- 1948-51 Angel Goikoetxea
- 1951-54 Daniel Taberna
- 1954-55 Anastasio Andia
- 1955-59 Valentín Pueyo
- 1959-70 Jacinto Saldise
- 1970-71 Emilio Garcia Ganuza
- 1971-94 Fermin Ezkurra
- 1994-96 Javier Garro
- 1996-98 Juan Luis Irigarai
- 1998-02 Javier Miranda
- 2002-12 Patxi Izko
- 2012-14 Miguel Artxanko
- 2014 Javier Zabaleta
- 2014-egun Luis Sabalza
Lehen mailako taldekideakAldatu
Denboraldi ezberdinetako lehen taldeko kideak.
- Osasunako 2022-2023 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2021-2022 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2020-2021 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2019-2020 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2018-2019 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2017-2018 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2016-2017 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2015-2016 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2014-2015 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2007-2008 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2006-2007 denboraldiko lehen taldeko kideak
- Osasunako 2005-2006 denboraldiko lehen taldeko kideak
2022/2023 TaldeaAldatu
2022ko abuztuaren 29an eguneratua.
|
|
HarrobiaAldatu
- Osasuna Promesas
- Osasunako Gazte Ohorezko maila taldea
- Osasunako Gazte Nazio-Liga taldea
- Osasunako Kadete A taldea
- Osasunako Kadete B taldea
- Osasunako Haur A taldea
- Osasunako Haur B taldea
- Osasunako Futbol 7 A taldea
- Osasunako Futbol 7 B taldea
- Osasunako Futbol 7 C taldea
- Osasunako Futbol 7 D taldea
- Osasunako Benjamin A taldea
- Osasunako Benjamin B taldea
- Osasunako Benjamin C taldea
- Osasunako Benjamin D taldea
Ikus gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Asier Legarda Ereño: "1.000 partida onenen artean" in 2007ko otsailaren 21eko Berria, 28-29 or.
- ↑ Osasuna Futbol Kluba. osasuna.es (Noiz kontsultatua: 2019-3-26).
- ↑ Historia. osasuna.es (Noiz kontsultatua: 2019-3-26).
- ↑ Osasuna Bigarren Mailara jaitsi da. 2014ko maiatzaren 18a. Eitb.com
- ↑ 68 lagun zauritu dira Sadarren, harmaila erorita. 2014ko maiatzaren 18a. Eitb.com
- ↑ Osasunaren zorraren berregituraketa onartu du Nafarroako Parlamentuak eitb.eus 2014-11-27
- ↑ Bruselas investiga el rescate fiscal de Osasuna elpais.es 2014-12-16 (Gaztelaniaz)
- ↑ Luis Sabalza, Osasunako presidente berria eitb.eus 2014-12-09
- ↑ Club Atletico Osasuna, ed. Osasunako entrenatzaileen zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010eko otsailaren 2).
- ↑ Club Atletico Osasuna, ed. Osasuna taldeko entrenatzaile zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010eko otsailaren 2).
Kanpo estekakAldatu
2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak | |
---|---|
Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Elx | Espanyol | Getafe Girona | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Villarreal |