Sebastiana Gesalaga Pagola[1] (Zarautz, 1924Oñati, 2018ko irailaren 2a[2]) gipuzkoar moja klaratar eta bertso-jartzailea izan zen, Maria del Niño Dios erlijio-izena zuena[3] eta Sor Niño Dios bezala ere ezaguna[4][5][6].

Sebastiana Gesalaga
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1924
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOñati2018ko irailaren 2a (93/94 urte)
Familia
AitaJuan Bautista Gesalaga
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmoja eta bertsolaria
Izengoitia(k)Sor Niño Dios
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaKlaratar

Bizitza aldatu

Juan Bautista Gesalaga bertsolari eta Antonia Pagolaren alaba, Zarautzen jaio zen 1924an[1]. Aitari esker hasi zen bertsotan[4][7]. Hamazazpi urte zituela, neba hil zitzaionean, moja izateko bokazioa sentitu zuen[5].

Hogei urterekin Zarauzko Santa Klara komentuan sartu zen Maria ahizpa nagusiarekin[5]. 1945ean abituak jantzi zituzten. Sebastianari Maria del Niño Dios izena jarri zioten eta Mariari Maria Corazón de Jesús[3][8]. 1952an, beste ahizpa bat, Gloria, ere komentuan sartu zen[1].

Bertsotan hobetzeko asmoz, komunitate bereko moja zen Justina Aldalurrengana jo zuen[4]. Komentuan osatzen zituen bertsoak aitari bidaltzen hasi zen[5]. Senideez gain, komentuko komunitateari zuzendu dizkie bere lanak eta zabalkunderako ez zuen ezer idatzi[6].

Bere bertso gehienak jaiegunei et ospakizunei eskainiak dira: Eguberriari, Pazkoari, Kristo Errege egunari, Santa Klara egunari, senideen urtebetetzeei eta abar[5].

2018ko irailaren 2an hil zen Bidaurretako Santa Klara monasterioan, 94 urte zituela[2].

2021ean, Ane Labaka Maioz bertsolariak eta Mari Arbeo Astigarraga ilustratzaileak Sebastiana Gesalaga Euskal Herriko emakume esanguratsuen zerrendan sartu zuten[9].

Bertso ezagunenak aldatu

  • Profesioko bertsuak (1956)[8]
  • Aurten ditula egun urteak gure aita-zanak betetzen. Bertsolari, 17 (1995)
  • Santa Klara zortzireungo jaio zaneko urtea. Bertsolari, 17 (1995)[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Zavala, Antonio. (1967). «Zarautz'ko Zaldubi bertsolaria» Zarautz'ko Zaldubi bertsolaria. Auspoa Liburutegia, 12-16 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  2. a b «† Sor Sebastiana Guesalaga Pagola (Klarisa Lekaimea)» El Diario Vasco 2018-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  3. a b Gesalaga, Joan Bautista. (2018). «Bertso berriak (Gesalagatar aizpen abitu-artzea) (1945)» in Agirrebaltzategi, Paulo. Arantzazuko artxiboko bertsopaperak. Oñati, 274-278 or. ISBN 978-84-7240-308-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  4. a b c Baraiazarra Txertudi, Luis. (2021). «Klaustro teresiarreko lirika eta koplagintza» Karmel 3: 3-13. ISSN 1132-2357. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  5. a b c d e Larrañaga, Karmen. (1995). «Sebastiana Gesalaga: Sor Niño Dios. "Zaldubi" aitaren pausoak bertsotan» Bertsolari 17: 32-33. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  6. a b c «Sebastiana Gesalaga "Sor Niño Dios"» BDB Bertsolaritzaren datu-basea (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  7. (Gaztelaniaz) Larrañaga Odriozola, Carmen. (1997). «Del bertsolarismo silenciado» Jentilbaratz 6: 57-73. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  8. a b Gesalaga, Sebastiana. (2018). «Profesiako bertsuak (1956)» in Agirrebaltzategi, Paulo. Arantzazuko artxiboko bertsopaperak. Oñati, 367-369 or. ISBN 978-84-7240-308-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  9. Labaka Maioz, Ane; Arbeo Astigarraga, Mari. «Kale izendegia» Berria Ikasgela 2021-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).

Kanpo estekak aldatu