Cecil Taylor
Cecil Percival Taylor (Long Island, AEB, 1929ko martxoaren 25a - New York, 2018ko apirilaren 5a) jazzeko piano-jotzaile eta musikagile estatubatuarra izan zen.
Cecil Taylor | |
---|---|
![]() (2008) | |
Bizitza | |
Izen osoa | Cecil Percival Taylor |
Jaiotza | New York, 1929ko martxoaren 25a |
Herrialdea |
![]() |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2018ko apirilaren 5a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa |
New England Conservatory of Music (en) ![]() New York College of Music (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak |
classical pianist (en) ![]() ![]() |
Enplegatzailea(k) |
Antioch College (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Genero artistikoa |
jazza avant-garde music (en) ![]() |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea |
Blue Note Cadence Jazz Records (en) ![]() Candid Records (en) ![]() Enja Records (en) ![]() Transition Records (en) ![]() FMP/Free Music Production (en) ![]() |
cecil-taylor.com |
BiografiaAldatu
Zortzi urte zituela ikasi zuen pianoa eta perkusio-tresnak jotzen. Musikaren mutur batetik besterako ibilbidea egin zuen, eta, hala, Hot Lips Page tronpeta-jotzaile klasikoarekin eta Albert Ayler saxofoi-jotzaile iraultzailearekin jo zuen. Horrela ezagutu zituen Thelonious Monk, Duke Ellington eta Igor Stravinski.
1960ko hamarraldian, free jazzaren ordezkari nagusietako bat bihurtu zen. Mota guztietako artistekin lan egin zuen: hala nola Bommo Bailey tap dantzariarekin, Mikhail Barishnikov dantzariarekin, Friedrich Guldarekin eta Max Roachekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cecil Taylor |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.