Gérard Genette

Gérard Genette (Paris, 1930eko ekainaren 7a - 2018ko maiatzaren 11) literatura-kritikari frantsesa izan zen. Egitura-azterketaren eta forma literarioen teoriaren ordezkari nagusietako bat.

Gérard Genette
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGérard Raymond Genette
JaiotzaParisko 20. barrutia1930eko ekainaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaIvry-sur-Seine2018ko maiatzaren 11 (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Raymonde Debray-Genette (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Lakanal (en) Itzuli
Pariseko Letren Fakultatea
École normale supérieure
(1951 -
Tesi zuzendariaMarie-Jeanne Durry (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)François Jost
Vincent Colonna (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean-Toussaint Desanti (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakliteratura-kritikaria, literary theorist (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
École pratique des hautes études
Pariseko Letren Fakultatea  (1963 -  1967)
Lan nabarmenakPalimpsests: Literature in the Second Degree (en) Itzuli
Q3071704 Itzuli
Q3314632 Itzuli
Q3964040 Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSocialisme ou Barbarie (en) Itzuli
Mugimenduaantropologia estrukturala
Narratologia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Komunista

Frantses literaturako irakasle izan zen Sorbonako Unibertsitatean, Parisen. Bere artikulu hoberenak Figures (1966, Irudiak), Figures II (1969) eta Figures III (1972) liburuetan bildu zituen. Lehenengo bietan kontakizunen egitura, barrokoaren erretorika, Nouveau romana eta poetika narratiboa aztertu zituen, poetika literarioa eta generoen teoria txandakatuz etengabe. Hirugarrenean ere aurrekoetako hausnarketa bera egin zuen: erretorika hitz egiteko irudien errepertorio gisa ez ezik, generoen teoria gisa ere ulertuz (Kritika eta poetika, Erretorika mugatua, Metonimia Prousen obran). Azken obra horretan, Genettek, Denbora galduaren bila obraren egitura narratiboak aztertuz, narrazioaren teoria bat egin zuen. Aurrerago, Nouveau discours du récit (1983, Kontakizunaren diskurtso berria) obran, literaturaren osagai semiologikoak sakondu zituen. Beste lan batzuk: Mimologiques: voyage en Cratylie (1976, Mimologikak: bidaia Cratyliera) eta Introduction à l´architexte (1970, Artxitestuari buruzko sarrera) idazlanetan, poetika generikoaren fenomenoen deskripzio estrukturalista egin zuen; Palimpsestes (1982, Palimpsestoak) obran, berriz, testuartekotasunak literaturan jokatu duen papera aztertu zuen, imitazioa, parodia eta beste genero-mota batzuen bitartez, berak "paratestu" deitzen duenaren bitartez alegia.

ObraAldatu

  • Figures I, 1966.
  • Figures II, 1969.
  • Figures III, 1972.
  • Mimologiques: voyage en Cratylie, 1976.
  • Introduction à l'architexte, 1979.
  • Palimpsestes: La littérature au second degré, 1982.
  • Nouveau discours du récit, 1983.
  • Seuils, 1987.
  • Fiction et diction, 1991.
  • L'Œuvre de l'art, 1: Immanence et transcendance, 1994.
  • L'Œuvre de l'art, 2: La relation esthétique, 1997.
  • Figures IV, 1999.
  • Figures V, 2002.
  • Métalepse: De la figure à la fiction, 2004.
  • Bardadrac, 2006.
  • Discours du récit, Points, 2007.
  • Codicille, 2009.

ErreferentziakAldatu