Sweet Home Alabama (abestia)

Sweet Home Alabama (euskaraz Alabama Jaioleku Goxoa) 1974an Lynyrd Skynyrd taldeak Second Helping bere bigarren diskoan argitaratu zuen abestia da. Estatu Batuetan, eta bereziki Hegoaldea eta Alabama estatuan ia ereserkia maila bereganatu zuen.

Sweet Home Alabama (abestia)
Lynyrd Skynyrden musika-lana
Egilea(k)Lynyrd Skynyrd
Argitaratze-data1974
IzenburuaSweet Home Alabama
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideamusika-streaming
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaMCA Records
TonoaRe maior
Deskribapena
Honen parte daSecond Helping (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaAl Kooper (en) Itzuli
[[Kategoria:Al Kooper (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakEd King, Gary Rossington eta Ronnie Van Zant
Bestelako lanak
MusikagileaEd King
Gary Rossington
Ronnie Van Zant

Spotify: 7e89621JPkKaeDSTQ3avtg Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
BideoaYouTube, YouTube eta YouTube
Lynyrd Skynyrden kronologia
Don't Ask Me No Questions (en) Itzuli Sweet Home Alabama (abestia) Free Bird (en) Itzuli eta Still in Saigon (en) Itzuli
Sweet Home Alabama
Lynyrd Skynyrd(r)en abestia
ArgitalpenaSecond Helping
Grabazioa1974ko abuztua
Musika motaRock
HizkuntzaEstatu Batuak
Iraupena4:45
DiskoetxeaMCA
IdazleaEd King, Gary Rossington eta Ronnie Van Zant
kronologia
Don't Ask Me No Questions (1974) "Sweet Home Alabama" Free Bird (berrargitaratzea) (1975)

Abesti honek hauts ugari harrotu eta musikazaleen artean eztabaida piztu ostean, 1974ko estatu batuar musika zerrendetako 8. postuan kokatu zen. Denbora gutxira mundu osoan ospetsu bilakatu zen.

Sorrera

aldatu

Aurretik Neil Young musikari ospetsuak Estatu Batuetako hegoaldeko arrazismoa eta esklabutza salatzeko asmoz Southern Man eta Alabama abestiak sortu eta abestu zituen. Lynyrd Skynyrd hegoaldeko 1970eko hamarkadako talde arrakastatsuenetakoa zenak, abesti horiekin desadostasunean zeuden, betiere arrazismoaren aurka izanik ere Young kanadarraren bi abesti horiek Hegoaldea eta Alabama bera gutxiesten zutelako iritzia baitzuten, Iparraldean zegoen arrazakeria berdinari begiak itxiz, Hegoaldeko musikazale askok uste bera zutelarik. Horregatik erantzun gisa Sweet Home Alabama abestia sortu eta abestu zuten.

Abesti honetako lehenbiziko hitzek honela diote:

« Well I heard mister Young sing about her
Well, I heard ole Neil put her down
Well, I hope Neil Young will remember
A Southern man don't need him around anyhow


Ongi bada, Young jaunari berataz (Alabama) abesten entzun nion
Ongi bada, Neil zaharrak hautsaren pare utzi zuela entzun nuen
Ongi bada, Neil Youngen oroitu dezala espero dut
Hegoaldeko gizon batek ez du bera behar nola jokatu jakiteko."
»

Garai hartan puri-purian zegoen Watergate eskandaluari ere aipamen bat egiten zaio, bai eta Alabama estatuko Birmighan hiriburuan bizi den gobernadoreari ere, aurreko eskandalu politikoarekin lotzen dutelarik:

« In Birmingham, they love the governor (boo boo boo)
Now we all did what we could do
Now Watergate does not bother me
Does your conscience bother you?
Tell me the truth


"Birminghamen, gobernadore bat maite dute (boo boo boo)
Orain denok ahal genuena egin genuen
Orain Watergateak ez nau gogaitzen
Zure kontzientziak gogaitzen al zaitu?
Esaidazu egia."
»

Kanpo estekak

aldatu