Ezpeleta

Lapurdiko udalerria

Ezpeleta Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Lapurdi Garaian kokatua. Oso ezagunak ditu herriko piper gorriak.

Ezpeleta
 Lapurdi, Euskal Herria
Espelette Euskadi.jpg
Ezpeletako Euzkadi Hotela.

Blason Espelette 64.svg
Armarria


Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Lapurdi
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Akitania Berria
Departamendua  Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Baigura eta Mondarrain
Izen ofiziala Blason Espelette 64.svg  Espelette
Auzapeza Jean-Mairie IputxaGraxi Florence (2008-2014)
Posta kodea 64250
INSEE kodea 64213
Herritarra ezpeletar
Geografia
Azalera 26,85 km²
Garaiera 77 metro
Distantzia 22 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria 1.987 (2018: Red Arrow Down.svg −37)
alt_left 1.038 (%52.2)986 (%49.6) alt_right
Dentsitatea 77,09 biztanle/km²
Zahartzea[1] % 24,79
Ugalkortasuna[1] ‰ 52,2
Ekonomia
Jarduera[1] % 75,45 (2011)
Desberdintasuna[1] % 4,44 (2011)
Langabezia[1] % 5,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak % 14,96 (2010)
Erabilera % 1,31 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://espelette.mairie.com/


GeografiaAldatu

Ingurune naturalaAldatu

Udalerritik hainbat erreka igarotzen dira: Latsa erreka (hara isurtzen da Zubizabaleta erreka) eta Urotzeko erreka. Biak Errobira isurtzen dira, beherago, udalerritik kanpo. Antzara errekaren ibaiadarra den Urloko erreka ere Ezpeletako lurretatik igarotzen da. Urdazuri ibaira isurtzen den Larreko errekak ere udalerria zeharkatzen du, bai eta haren ibaiadar diren Farendeiko eta Erdiko errekek ere.

Udalerri mugakideakAldatu

Etxeak eta auzoakAldatu

  • Legañoa
  • Xerrenda
  • Burgua
  • Basaburu
  • Mendia

HerriaAldatu

 
Ezpeletako ikuspegia

Giro atsegineko herria da eta, horko Ezpeletako piperren bidez, bizitasuna eramaten dute “ahogozo”ko Frantziara.

Herriak bi auzo ditu, eta Kanbora doan errepideak bi auzo horiek banatzen ditu. Goial­dean udaletxea (herriko etxea) dago, Errenazimentu garaiko Jauregia gazteluan. Bailaratxoaren atzeal­dean, San Esteban eliza sendoa altxatzen da. Lapurdiko dorre klasikoa du eta XVII. mendearen hasieran eraiki zuten, baita haren erretaula nagusia ere. Alboetan, berriz, al­de batean, eseritako Ama Birjina dago, Michelangeloren estilokoa; beste al­dean, Kristo bikain bat. Riberaren olio-pintura bat dago, Ezpeletako baroiaren dohaintza. Halaber, badira ere bertan Errenazimentuko ur bedeinkatuko ontzi bitxi bat eta kantore barroko bat.

Hilarrien bil­duma oso interesgarria da, baita lau esbastika dituen hilobi‑harria ere bai. Hilerri horretan bertan, absidearen ondoan, Agnès Soureten hilobia dago, historian lehendabiziko aldiz, Frantziako neska ederrena edo "Miss France" hautatua, eta 1902an Ezpeletan sortua.

EraikinakAldatu

HistoriaAldatu

Olha izeneko tokian historiaurreko bizilekua dago. Moustier aldiko hezur eta harri landuak atzeman dira bertan.[2]

EkonomiaAldatu

Ezpeletako piperraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ezpeletako piperra»
 
Ezpeletako piper gorri min ezagunak

Bertako piper gorri minak oso ezagunak dira eta oso aintzat hartuak sukaldaritzan, saltsak, barrubeteak eta abar prestatzeko.

Adibidez, bixigarria ematen die dela pil-pilean egindako bakailaoari, dela marmitakoari, dela axoari. Ezpeletar esapideak dioenez: «Euskaldun, fededun, biperdun».

Urtero urrian izaten da Ezpeletako Biper Gorriaren Eguna, herrira milaka bisitari dakartzana.[3]

DemografiaAldatu

XIX. mendearen erdialdean 1.700 biztanle baino gehiago izatera iritsi zen Ezpeleta, baina hurrengo hamarkadetan lagunak galtzen hasi zen eta 1960ko hamarkadan behea jo zuen, 1.200 biztanle inguruan. Ondoren hazkunde nabarmena izan zuen udalerriak, eta XXI. mendearen hasieran 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.

Ezpeletako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
 
Ezpeletako kalea

PolitikaAldatu

KulturaAldatu

MitologiaAldatu

JaiakAldatu

Uda‑garaian Donibaneko ekimen‑sindikatuak jaial­diak eta ikuskizunak antolatzen ditu. Herriko festak ekainaren 24ean hotsandiz ospatzen dituzte, San Joan Bataiatzailearen egunean. Bezperako sua festen hasiera izan ohi da.

KirolakAldatu

2018ko Frantziako Tourreko azken aurreko etapa erabakigarria bertan amaitu zen, uztailaren 28an; Geraint Thomas galesak maillot horia berretsi zuen eta, ondorioz, itzuli frantseseko garaile litekeena bihurtu.

EuskaraAldatu

Ezpeletako Pierre Sauveur[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Ezpeletan[6] Sara-Ainhoa inguruko euskara[7] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera bat.

Ezpeletar ospetsuakAldatu

 
Armand Daviden omenezko plaka Ezpeletan.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. «Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria Ezpeletako Biperraren Kofradiako kide jargiratu dute» Euskalkultura.com 2010-10-29 Noiz kontsultatua: 2020-07-16.
  4. «Noblia, Pierre Sauveur - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  6. «Ezpeleta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  7. «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-15.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa