Martin Ezkurra Altsua (Igoa, Nafarroa Garaia, 1929Iruñea, Nafarroa Garaia, 2018ko ekainaren 25a) esku huskako pilotako botilero edo aholku-emailea izan zen. Pilotan aditua, jatorra eta lasaitasun-eragilea zelako nabarmendu zen botilero lanean. Iruñeko Navas de Tolosa kaleko Mendi jatetxea gobernatu zuen urte askoan.[1]

Martin Ezkurra
Bizitza
JaiotzaIgoa, 1929
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2018ko ekainaren 25a (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbotileroa

Retegi I.arekin hasi zen botilero, eta gero Retegi II.arekin jarraitu zuen. Geroago, 1998-2002 urte bitartean, Patxi Eugiren aholku-emaile ere izan zen. Buruz buruko 19 txapel irabazten lagundu zien hiru pilotari horiei: Retegi I.ari 6, Retegi II.ari 11,[1][2] eta Eugiri 2. Hau da, lehen bi pilotari horiek irabazitako buruz buruko txapel guztietan lagundu zuen, eta Eugik irabazitako hiruretatik bitan.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Lezeta, Joseba. (2018-06-26). «Juan Ignacio Retegi: “Se nos va un amigo de todos”» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Fallece Martín Ezcurra, botillero de campeones» Diario de Navarra 2018-06-26.


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.